Tributuak eta salerosketa dokumentazioa: gida osoa

Ekonomia-n eguneratua7,3 KB

Laburpena

Testuak zergen mota nagusiak azaltzen ditu: zuzenak, zeharkakoak, tasak eta kontribuzio bereziak, PFEZ eta sozietateen gaineko zerga barne. Gainera, banakako enpresaburuen errendimendua kalkulatzeko ZZA eta ZZS sistemak, BEZaren tasak eta kalkulu formula eta salerosketan erabiltzen diren dokumentuak (eskaera, albarana, faktura mota ezberdinak eta proforma) aurkezten ditu.

Funtsezko puntuak

  • Tributua herritarrek Estatuari ordaindu behar dioten ordainketa-betebeharra da.
  • Zerga zuzenek errenta eta ondarea zergapetzen dituzte; zeharkakoek (BEZ) kontsumoa.
  • Gipuzkoan sozietateen gaineko zerga-tasa orokorra % 28 da; tamaina txikikoentzat % 24 eta kooperatibentzat % 20.
  • BEZaren tasak: oso murriztua % 4, murriztua % 10 eta orokorra % 21.
  • ZZS aplikatzen da aurreko ekitaldiko negozio zifra 600.000 €-tik beherakoa denean; ZZA handiagoentzat.
  • Ordaintzeko BEZa = BEZ jasanarazia – jasandako BEZa.
  • Albarana entregatutako merkantziaren ziurtagiria da; faktura salerosketa egiaztatzeko dokumentua da.

Frogatu zeure burua

Tributuak

Tributua ordainketa-betebehar bat da, herritar guztiek Estatuari ordaindu behar diotena, honek ondasun eta zerbitzu batzuk eskaintzeko eta premiak asetzeko.

Tributu Motak

Zergak

Eskatzen diren tributuak dira, kontraprestazio zuzenik eman gabe. Zerga motak hauek dira:

  1. Zuzenak

    Zergapetzen dituzte:

    • Lanetik sortutako errentak (besteren kontuko langilearen nomina)
    • Jarduera ekonomikoko errenta (autonomoak eta ondasun erkidegoak)
    • Ondasun higigarrien errenta (epean jarritako interesak)
    • Higiezin-kapitalaren errenta (lokal baten alokairua)
    • Ondarearen aldaketa (ondarearen plusbalioa edo minusbalioa)
    Pertsona Fisikoen gaineko Zerga (PFEZ)

    Soldata zergapetzen du.

    Sozietateen gaineko Zerga (SZ)

    Sozietateen mozkinak zergapetzen ditu.

  2. Zeharkakoak (BEZ)

    Kontsumoa zergapetzen dute, erosketa bakoitza ordaintzerakoan ordaintzen da.

Tasak

Administrazioak (Estatua, Autonomia Erkidegoa, Udala, ...) eskainitako zerbitzu edo jarduera (judizioak, ikasketen tituluak, ur-horniketa, pasabide iraunkorra) truke ordaintzen diren tributuak dira.

Kontribuzio Bereziak

Zergapetzen dituzte:

  • Ondasun edo zerbitzu bat erabiltzea (etxetik gertuko geltoki bat, udal-kiroldegirako abonua,...)
  • Ondasunen balio gehikuntza, obra publikoak egin direlako (galtzada asfaltatzea).

Banakako Enpresaburu Baten Errendimendu Ekonomikoaren Kalkulua, PFEZ Gipuzkoan

Zuzeneko Zenbatespen Arrunta (ZZA)

  • Enpresariak horrela erabaki duelako edo aurreko ekitaldiko negozio zifraren zenbatekoa 600.000€-tik gorakoa izatea.
  • Kontabilitatea eraman behar da: Liburu egunkaria, Inbentarioa eta Balantze liburua (aholkularitza kostua handiagoa da, betebehar gehiago direlako).
  • Inbertsio-ondareak amortizatzen dira.
  • Ugari inbertitu duten eta amortizatu nahi duten autonomoei gomendatua.

Zuzeneko Zenbatespen Sinplifikatua (ZZS)

  • Aurreko ekitaldiko negozio zifraren zenbatekoa 600.000€-tik beherakoa izatea.
  • Ez da kontabilitatea eraman behar, bakarrik galdu-irabazien kontua (salmenta eta sarrerak, eta erosketak eta gastuak) eta inbertsio-ondareak.
  • Bere jardueran inbertsio handiak ez dituzten autonomoei gomendatua.
  • Sarreren eta gastuen arteko aldea % 10 zerga-salbuetsita dago, amortizazio eta justifikazio zaileko gastu gisa.

Sozietateen gaineko Zerga (SZ)

  • Tributu zuzena eta pertsonala da, sozietateen errenta zergapetzekoa.
  • Zerga-oinarria edo pagatzekoa: sarrerak ken gastuak kalkulatzen da.
  • Zerga-oinarriari aplikatzen zaion zerga-tasa Gipuzkoan:
    • Tasa orokorra: % 28.
    • Tasa hobariduna: Tamaina txikiko sozietateak (50 langile baino gutxiago eta 10.000.000€-tik beherako fakturazioa) eta Mikroenpresak (10 langile baino gutxiago eta 5.000.000€-tik beherako fakturazioa) % 24.
    • Fiskalki babestutako kooperatiba sozietateak: % 20.

BEZ (Balio Erantsiaren Zerga)

  • Zeharkako tributua da, azken kontsumitzaileak ordaintzen duena, entregatutako ondasunak zein emandako zerbitzuak zergapetzen ditu.
  • Enpresak egiten dituen erosketen BEZa ordaintzen du eta gero, saltzen dieten bezeroei jasanaraziko die; azken finean, berak ordaintzen du zerga hau.
  • Enpresa gehienentzat BEZa ez da ez sarrera ezta irteera ere, Ogasunarekin duen zorra baizik.

Tasa Oso Murriztua (% 4)

Premia biziko ondasunei (ogia, esnea, barazkiak, fruta...), babes ofizialeko etxebizitzei, sendagaiei... aplikatzen zaiena.

Tasa Murriztua (% 10)

Elikadura produktuei (lehenagokoak ezik); bidaiarien garraioari, etxebizitzari, sarrerei (museoak, arte-galeriak, etab.) aplikatzen zaiena.

Tasa Orokorra (% 21)

Eragiketa gehienei aplikatzen zaie: etxetresnak, arropa, zapatak, brikolaje-materialak, tabakoa, edari alkoholikoak, sarrerak (kontzertuak, zinema), mugikorren zerbitzuak, ile-apaindegiko zerbitzuak, etab.

BEZetik Salbuetsita Dauden Zerbitzuak

Osasunekoak, Hezkuntzakoak, Postakoak, Aseguruak, bigarren eskuko eraikinen alokairu eta salmentak. Zerbitzu artistikoak (idazleak, artista plastikoak, marrazkilariak, literatoak eta copyright bidez jarduten eta merkaturatzen duten profesionalak).

BEZa Kalkulatzeko Formula

Enpresak BEZarengatik zenbat ordaindu beharko duen kalkulatzeko, hau da formula:

  • BEZ jasanarazia = Salmenta prezioa X %BEZ jasanarazia faktura bakoitzeko.
  • Jasandako BEZa = Salmenta prezioa X %BEZ jasandakoa, erosketan edo gastuetan jasotako faktura bakoitzeko.
  • Ordaintzeko BEZa = BEZ jasanarazia – jasandako BEZa.

Enpresek BEZa ordaindu behar dute beren erosketa eta gastuetan eta ondoren BEZa kobratu behar dute beren salmenta eta sarreretan. Hiruhileko bakoitzean BILDUTAKO BEZaren (kobratutakoaren) eta JASANDAKO BEZaren (ordaindutakoaren) diferentzia likidatu behar dute Ogasunarekin. Gehiago bildu badute, diferentzia ordaindu egin beharko dute eta gehiago jasan badute, diferentzia ondorengo hiruhilekoetan konpentsatuko dute, urtearen amaieran beren aldeko saldoa izan ez gero kobratzeko eskatu dezaketelarik. Era honetan, enpresari eta profesionalek zerga-biltzailearen rola jokatzen dute.

Salerosketako Dokumentazioa

Eskaera

Bezeroak ondasun edo zerbitzu baten eskaera egiten dio hornitzaileari.

  • Eskaera hitzezkoa, telefonoz, posta elektronikoz edo saltzaileak ezarritako formularioan egin daiteke.

Albarana

Saltzaileak erosleari ematen dio erositakoa. Saltzaileak entregatu duen merkantziaren ziurtagiri-dokumentua albarana da. Albarana bezeroari balio dio jasotako merkantzia eta egindako eskaera bat datozela konprobatzeko.

  • Normalean, albaranaren 4 kopia egiten dira: bat biltegian gelditzen da, merkantziaren irteera justifikatzeko; beste bat Salmenta departamenturako, faktura egingo duena; eta 2 bezeroarentzako, bat berarentzat eta bestea sinatuta hornitzaileari itzultzen dio.

Faktura

Saltzaileak egiten duen dokumentua da salerosketa egiaztatzeko.

Faktura Motak

Arrunta edo Osoa

Faktura egitera behartuta dauden enpresariek egiten dituztenak. Fakturaren datuak: fakturaren zk. eta seriea, emateko data, izen-abizenak, sozietate-izena eta IFK (eroslearena eta saltzailearena), helbidea, produktu edo zerbitzuaren azalpena, salneurria aleko eta deskontuak, %BEZ, kuota tributarioa, eta ordaintzeko zenbatekoa.

Sinplifikatua

400€ (BEZ sartuta) baino gutxiagoko fakturak. Akatsak zuzentzeko fakturak. Lehenago ticketak ematen ziren egoeretan (tabernak, autopistak, ile-apaindegiak). Fakturaren osagaiak: Fakturaren zk. eta seriea, emateko data, izen-abizenak, sozietate-izena eta saltzailearen IFK, produktu edo zerbitzuaren azalpena, salneurria aleko eta deskontuak, %BEZ eta ordaintzeko zenbatekoa.

Proforma

Goiburuan "proforma-faktura" jartzen da. Merkataritza-eskaintza dokumentatzen du, prezio jakin batean saltzaileak eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuak adieraziz. Bezeroak egin behar duen erosketaren informazio zehatzena edukitzeko balio du.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da BEZa?

Balio Erantsiaren Zerga da, zeharkako tributua. Azken kontsumitzaileak ordaintzen du, baina enpresek bilketa-zerbitzua egiten dute eta hiruhileko bakoitzean Ogasunarekin likidatzen dute.

Zein da ordaintzeko BEZaren formula?

Ordaintzeko BEZa = BEZ jasanarazia – jasandako BEZa. Jasanarazia salmentetan kobratutako BEZa da eta jasandakoa erosketetan ordaindutakoa.

Zein dira ZZA eta ZZS arteko desberdintasunak?

ZZA-n kontabilitatea eraman behar da eta inbertsio-ondareak amortizatzen dira. ZZS-n galdu-irabazien kontua eta inbertsio-ondareak bakarrik behar dira, eta aurreko ekitaldiko zifra 600.000 €-tik beherakoa izan behar da.

Noiz eman behar da faktura sinplifikatua?

400 € (BEZ sartuta) baino gutxiagoko fakturetarako, akatsak zuzentzeko fakturetarako eta lehen ticketak ematen ziren egoeretarako (tabernak, autopistak, ile-apaindegiak).

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer zerga mota da zeharkakoa?
2. Zein da Gipuzkoan sozietateen gaineko zergaren tasa orokorra?
3. Zein BEZ tasa aplikatzen zaie sendagaiei?
4. Zein ekitaldiko negozio zifratik aurrera ez da ZZS aplika daiteke?
5. Zer dokumentu da merkantziaren ziurtagiria?
6. Zer adierazten du proforma fakturak?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.