Platonen ideien teoria: dualismo ontologikoa eta ideien mundua
Platonen Pentsamendua
Ideien Teoria: Dualismo Ontologikoa
Platonen garaian, Atenaseko egoera politiko eta filosofikoa eszeptizismoa eta erlatibismoa nagusi zen sofisten irakaspenen ondorioz. Horren guztiaren ondorioetako bat Sokratesen heriotza izan zen.
Platonek uste zuen munduan diren gauza guztiak materiagabeko eredu baten arabera sortuak direla. Gauza horiek, oro har, hilkorrak diren arren, haiei dagokien forma edo eredu materiagabea, gauzaki bakoitza sorrarazten duen ideia, betierekoa eta aldaezina da. Zerbaiten definizioa ematen dugunean, komunean dituzten ezaugarriak aditzera ematen ditugu kontzeptu jakin bat erabiliz: horretan biltzen den alderdi egonkorra da, izen bera duen gauzaki multzo berari dagokion forma edo ideia. Platonen ideiak...