Mendebaldeko euskalkia: euskalkien sailkapena eta euskal dialektoen ezaugarriak
Laburpena
Testuak euskalkien sailkapena azaltzen du, batez ere mendebaldeko euskalkia, Bizkaia, Gipuzkoako Deba arroa eta Arabako iparraldea barne. Hegoaldeko esaera bildumak eta Juan Perez de Lazarragaren eskuizkribua ere aipatzen dira euskal hizkuntzalaritzan duten garrantziagatik. Nafarrera eta iparraldeko euskalkiak ere laburki deskribatzen dira.
Funtsezko puntuak
- Mendebaldeko euskalkia Bizkaian, Gipuzkoako Deba arroan eta Arabako iparraldean hitz egiten da.
- Erdialdeko euskalkia Gipuzkoan (Deba arroa kanpo) eta Nafarroako mendebaldean hitz egiten da.
- Nafarrera Nafarroa garaian hitz egiten dena da, eta sailkatzea zaila da.
- Iparraldean Zuberoako zuberera eta Lapurdi eta Nafarroa Beheko lapurtera bereizten dira.
- Literatura euskalkiak eta aho euskalkiak bereiz daitezke.
- Juan Perez de Lazarragaren eskuizkribua 2004an aurkitu zen Madrilen, eta Arabako euskalkia eta mendebaldeko euskararen historia argitzeko garrantzitsua da.
Orain arte aipatu ditugun euskarazko emaitzak iparraldean taxutu eta ezagutarzi ziren batik bat.Hegoaldean berriz aipamena merezi duten liburuak honako hauek dira: Refranes y sebtencias comunes en bascuence izenburua daramana; 539 esaeraz osatua. Ez dago idazlearen arrastirik, Nafarroan publikatua izan arren, Gipuzkoan eta Bizkaia aldean bilduak edo sortuak direla esaten da. Bigarren idazle hau: Juan Perez de Lazarraga, Larreako dorreko jauna izan zen eta 1567. Urte inguruan paper sorta bat idatzirik utzi zuen artzain nobela batez eta 21 koplez osatua. 3.Eskuiskribua 2004an aurkitu zen Madrilen eta hego Euskal Herriko zaharrena da. Aurkikuntza oso garrantzitsua izan da euskla hizkuntzalaritza aldetik, izan ere Arabako euskalkia eta mendebaldeko euskararen historia argitzeko ezin obea da.
Eukalkien sailkapena
Mendebaldeko euskalkia: Bizkaian, Gipuzkoako deba arroan eta Arabako iparraldean. Zuazoren ustez, Araba gehienean, Burgoseko iparraldean eta Errioxan hitz egiten zen eusjara tankera honetakoa zen. Erdialdeko euskalkia: Gipuzkoan (deba arroan ezik) eta Nafarroaako mendebaldean. Nafarrera: Nafarroa garaian hitz egiten dena da. Halere, lurralde honetako hizkera sailkatzeko zailtasun handiak dira. Erronkarikoa, hilda egon arren, eta Zaraitzukoa, galzorian dagoena ekialdeko nafarreran sartzea proposatu du. Iparraldean berriz, bi euskalki bereizi ditu: Zuberoako zuberera eta Lapurdi eta Nafarroa Beheko nafar lapurtera. Euskalkien sailkapena dela eta, badira beste berezitasun garrantzitsu bi. Batetik, literatura euskalkiak eta aho euskalkiak bereiz daitezke. Literatura euskalkiak euskal literatura idatziaren historian zeresan handia izan dutenak dira. Aho euskalkiak guk lehenago ikusi ditugunak dira, esukal hiztunek hitzegiten dituztenak.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zein eremutan hitz egiten da mendebaldeko euskalkia?
Bizkaian, Gipuzkoako Deba arroan eta Arabako iparraldean hitz egiten da. Zuazoren ustez, Araba gehienean, Burgoseko iparraldean eta Errioxan ere hitz egiten zen tankera honetako euskara.
Zer da literatura euskalkia eta zer aho euskalkia?
Literatura euskalkiak euskal literatura idatziaren historian garrantzia izan dutenak dira. Aho euskalkiak, berriz, euskal hiztunek egunero hitz egiten dituztenak dira.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.