XIX. mendeko Espainiako historia: oinarrizko definizio eta kontzeptuak
Laburpena
Dokumentu honek XIX. mendeko Espainiako historiaren oinarrizko kontzeptuak biltzen ditu, arlo politiko, ekonomiko eta sozialetan. Nazioa, aberria, ideologia liberalak eta absolutistak, konstituzioa, desamortizazioa edo Aliantza Santua bezalako terminoen definizioak azaltzen dira. Ikasleak termino horiek ulertzen eta berrikusten ikasiko du.
Funtsezko puntuak
- Nazioa ezaugarri komunak dituen gizatalde zabala da, batasun eta elkarrekin bizitzeko nahia dituena.
- Liberalismoa XVIII. mendean Frantzian sortutako ideologia politiko-ekonomikoa da, askatasun indibidualak eta gobernuen boterearen murrizketa defendatzen dituena.
- Absolutismoan estatuburuak botere mugagabea du.
- Desamortizazioa Elizaren ondasun eta lurren indarrezko kentzea da, merkatuan zabaltzeko eta zerga gehiago lortzeko.
- Gutun aitortua konstituzio mota da, non erregeak eskubideak aitortzen dizkien mendekoei, baina haiek parte hartu gabe; lehena Baionako Estatutua da.
- Aliantza Santua 1815ean Austria, Errusia eta Prusiak sinatutako ituna da, monarkia absolutua babesteko.
- Pronuntziamendua gobernua agintetik kentzeko edo presioa egiteko egindako altxamendu militarra da.
Gizartea eta Politika
Nazioa eta Aberria
- Nazioa: Ezaugarri komun batzuk dituen gizatalde aski zabalari deritzo, bere batasunaren eta elkarrekin bizitzeko nahia ezaugarritzat dituena.
- Aberria: Naziotzat hartzen den herria da. Giza talde batek daukan kontzientzia politikoa.
Ideologia Politikoak
- Liberalismoa: Frantzian XVIII. mendean sortutako ideologia politiko-ekonomikoa, askatasun indibidualak azpimarratu eta gobernuen boterea murrizten duena.
- Frantsestuak: Independentzia Gerran Frantsesen ideologiaren aldeko espainiarrak.
- Absolutismoa: Estatuburuak botere mugagabea duen gobernu sistema.
- Liberalismo doktrinarioa: 1817an sortutako korronte liberala, autoritatea askatasunarekin batu nahi duena, subiranotasun mugatua helburu duena.
Boterea eta Gobernua
- Desamortizazioa: Elizari ondasun eta lurrak indarrez kentzea merkatuan zabaltzeko, zerga gehiago ekartzeko helburuarekin, amortizatutako lurrak aske bihurtuz.
- Gutun aitortua: Konstituzio politiko mota, erregeak zenbait eskubide aitortzen dizkie mendekoei, baina haiek parte hartu gabe. Lehenengoa, Baionako Estatutua.
- Eskuhilak: Herentziagatik mugiezinak ziren jabetzak eta Elizaren ondasunak.
- Aliantza Santua: Austria, Errusia eta Prusiaren arteko ituna, 1815. urtean, monarkia absolutua babesteko.
- Estatu kolpea: Boterean dagoen gobernuaren usurpazioa armen bidez eta legezkotasuna bortxatuz.
- Nazio subiranotasuna: Herriak haien gobernatzaileen bidez nazio bat zuzentzeko boterea.
- Botereen banaketa: Gobernuak dituen botereak banatzea: legegilea, betearazlea eta juridikoa.
- Pronuntziamendua: Gobernuak agintetik banatzeko asmoz edo honi presioa egiteko burutzen den altxamendu militarra.
- Konstituzioa: Estatu baten arauak eta oinarriak zehazten dituen idatzia da.
- Errege estatutua: Erregeak egindako sasi konstituzioa.
- Erregeordetza: Monarkia bateko errege/erreginaren ordez gobernatzen duen denbora.
Gatazkak eta Taldeak
- Gerrillak: Herriko boluntarioz osotutako talde armatua da, inbaditzaileen aurka borrokatzeko sortua.
- Partidak: Espainian, Independentzia Gerran, Espainiaren ideologien aldeko talde armatua, alderdi politikoen aurrelariak.
- Hiri milizia: Udalek liberalen alde bildutako zibil armatuak.
Ekonomia eta Gizartea
- Zor publikoa: Estatu batek partikular eta beste estatu edo erakundeekiko dituen zorren multzoa.
- Klero sekularra: Gizonezkoen gizartearen barruan jaunen legeei jarraituz bizi den eta sakramentuak administratzen dituen klero mota.
- Librekanbismoa: Liberalismo ekonomikoa, non estatuak ez duen parte hartzen (sistema ekonomiko eta politikoa).
- Konkordatua: Vatikanoaren eta estatuaren artean, haien arteko harreman eta auziak bideratzeko egiten den itun orokor eta iraunkorra.
- Kontsumoak: Erregeak elikagaiak lortzeko jartzen zuen inpostua.
- Kintoak: Urtero soldadutza egiteko armadan sartzen ziren gazteak.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da desamortizazioa?
Elizari ondasun eta lurrak indarrez kentzea da, merkatuan zabaltzeko eta zerga gehiago ekartzeko helburuarekin. Amortizatutako lurrak aske bihurtzen dira.
Zer da gutun aitortua?
Erregeak zenbait eskubide aitortzen dizkien konstituzio mota da, baina mendekoek parte hartu gabe. Lehenengoa Baionako Estatutua izan zen.
Zer da Aliantza Santua?
1815ean Austria, Errusia eta Prusiaren arteko ituna da, monarkia absolutua babesteko helburuarekin.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.