Oposizioak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Merkataritzako Dokumentuak eta Administrazio Prozesuak

Ekonomia2,53 KB

B) MERKATARITZADOKUMENTUAK

1. EGITATE ZERGAGARRIA: Egitate zergagarria da ganbio letrak libratzea, edota giro funtzioa egiten duten dokumentuen jaulkipena egitea. Kargatzen dira:

  • a) Ganbio-letrak eta giro funtzioa egiten duten dokumentuak edo letrak ordezkatzen dituzten dokumentuak. Hemen sartzen da adibidez, endosatzen den txekebat.
  • b) Pagareak, bonoak eta obligazioak; 18 hilabeteko epea ez badutegainditzen.

2. SUBJEKTU PASIBOAK

  • a) Libratzailea dago ordaintzera behartuta letrenkasuan.
  • b) Giro dokumentuak edo ganbio letren ordezkoak kargatzen dituzten zergen subjektu pasiboak haiek luzatzen dituzten pertsonak edo erakundeak dira.

Bi kasu horiei aipamen eginez, gainera, zergaren ordainketaren erantzule solidarioa izango da efektu horien kobrantzan...

Jarraitu irakurtzen "Merkataritzako Dokumentuak eta Administrazio Prozesuak" »

Lehen Sektorea eta Munduko Ekonomiaren Bilakaera

Geografia2,99 KB

Nekazaritza-paisaiaren giza elementuak

Lursailak

Nekazaritza-ustiategia esaten zaio jabe baten ekonomia-unitate batek jarduerak egiteko erabiltzen duen espazio fisikoari. Tamainaren arabera, ustiategiak handiak edo txikiak izan daitezke. Bi mota nagusi bereizten dira:

  • Openfield edo lur zabaleko paisaia: lursail independentez osatutako nekazaritza-paisaia da.
  • Bocage edo lur itxiko paisaia: lursailak hesien, harrizko hormen edo antzekoen bidez itxita daudenean.

Lursail motak

  • Ekoizpen intentsiboaren helburua lurrak ahalik eta gehien ustiatzea da. Herrialde garatuetan teknika modernoak erabiltzen dira.
  • Ekoizpen estentsiboa lursail handietan egiten da, baina ez da sail osoa ustiatzen; zati bat lugorri uzten da, erein gabe.

Lehen sektorea gaur egun

Lehen

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Sektorea eta Munduko Ekonomiaren Bilakaera" »

Espainiako Berrezarkuntzaren garaiko testu historikoen analisia

Historia2,45 KB

1. Joaquin Costa

Testu mota: Lehen mailako testu narratzaile publikoa. Egilea: Joaquín Costa, legegizon, irakasle eta ekonomiako liburuen idazlea, Berrezarkuntzaren aitzindaria. Hartzailea: Publikoa. Data: 1901.

Ideia nagusia: Jauntxokeriaren deskribapena eta kritika. Bi azpi-ideia nabarmentzen dira: Berrezarkuntzaren hauteskunde-sistemaren hiru atalak (primateak, gobernadore zibilak eta jauntxoak) eta demokrazian dituen ondorio kaltegarriak.

2. Echevarria

Testu mota: Lehen mailako testu publiko eta narratzailea. Egilea: Federico Echevarria, enpresari bilbotarra, Bilboko Labe Garaien sortzailea eta zinegotzi kontserbadorea. Hartzailea: Publikoa, bereziki Espainiako Gobernua. Data: 1893.

Ideia nagusia: Babes-legeen beharra. Echevarriak librekanbismoaren...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Berrezarkuntzaren garaiko testu historikoen analisia" »

Kultura, Zibilizazioa eta Identitatea: Oinarrizko Kontzeptuak

Zuzenbidea2,41 KB

Multikulturalismoa

Multikulturalismoa: Talde anitzeko batean kultura nahiz jatorri ezberdineko pertsonen arteko bizikidetza positibotzat jo eta bultzatu egiten duen jarrera filosofiko eta politikoa da. Era berean, talde ezberdin horien arteko bizikidetza egoera bera ere bada; era deskribatzaile horretan multikulturalitate kontzeptua ere erabiltzen bada ere.

Zibilizazioa eta Gizarte Motak

Zibilizazioa, eskuarki, gizarte konplexuei ematen zaien izena da. Gizarte horietan, nekazaritza intentsiboa, lan-banaketa konplexua eta hiriak osatzeko populazio aski daude. Definizio txikienean, zibilizazioa gizarte konplexua da.

Antropologiak Bereizten Dituen Gizarte Motak

  • Gizataldeak: Gizarte nomadak edo erdi-nomadak izaten dira, eta normalean elikadura ehizatik
...
Jarraitu irakurtzen "Kultura, Zibilizazioa eta Identitatea: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Balantzearen Egitura: Aktiboa eta Pasiboa

Ekonomia1,57 KB

Aktiboa eta Pasiboa

Aktibo Ez Korrontea

Ibilgetu Ukiezina

  • Aplikazio informatikoak
  • Amortizazio metatua (-)

Ibilgetu Materiala

  • Lurrak eta ondasun naturalak
  • Eraikuntzak
  • Makineria
  • Altzariak
  • Informazioa prozesatzeko ekipoak
  • Garraio elementuak
  • Amortizazio metatua (-)

Ondasun Higiezinetako Inbertsioak

  • Lurrak eta ondasunak

Epe Luzerako Inbertsioak

Aktibo Korrontea

Izakinak

  • Lehengaiak
  • Salgaiak
  • Produktu bukatuak

Zordunak eta Kobratzeko Bestelako Kontuak

  • Bezeroak
  • Bezeroak, merkataritza efektuak
  • Zordunak
  • Lansarien aurrerakinak

Epe Laburreko Inbertsioak

  • Akzioak

Eskudirua eta Bestelako Aktibo Likidoak

  • Kontu korrontea
  • Kutxa

Ondare Garbia eta Pasiboa

Fondo Propioak

  • Kapitala
  • Erreserbak
  • Ekitaldiko emaitzak

Pasibo Ez Korrontea: Epe Luzerako Zorrak

  • Kreditu erakundeen epe luzeko maileguak
  • Ibilgetu
...
Jarraitu irakurtzen "Balantzearen Egitura: Aktiboa eta Pasiboa" »

XX. Mendeko Filosofia: Korronte Nagusiak eta Ortega y Gasset

Filosofia eta etika2,22 KB

XX. mendeko filosofiari hurbilketa orokorra

XIX. mendean hasten den zientzia partikularren autonomia-prozesuak krisia eragiten du filosofian, eta eremua galduz doa pixkanaka. XX. mendean ezbaian jartzen da filosofiaren zeregina. Esanahiaren arabera, bi korronte handi daude: filosofia analitikoa eta filosofia kontinentala.

Filosofia kontinentalaren korronte nagusiak

  • Existentzialismoa: Gizabanakoaren existentzia da oinarri. Ez dago gizakia definitzen duen esentziarik; gizabanakoaren ekintzek definitzen dute gizaki bakoitza, gizakia erabat aske baita. (Sartre, Camus)
  • Frankfurteko eskola: Helburua ezkerreko teoria sozial eta politiko kritikoa sortzea da, marxismoa eguneratuz. (Habermas)
  • Estrukturalismoa: Fenomenologiaren eta existentzialismoaren aurka,
...
Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Filosofia: Korronte Nagusiak eta Ortega y Gasset" »

Ornodunen Nerbio-sistemaren Egitura eta Funtzioak

Psikologia eta soziologia3,42 KB

Nerbio-sistema Zentrala

Entzefaloa

  • Telentzefaloa: Zatirik handiena da eta nerbio-sistemaren egitura zuzendaria da. Giza portaerak eta adimen-funtzioak kontrolatu eta koordinatzen ditu; integrazio sentsorialeko eta jarduera motorreko egoitza da.
  • Erronbentzefaloa:
    • Metentzefaloa (zerebeloa): Mugimenduak koordinatzen ditu. Garunaren azpian dago, bizkarrezur-erraboilari lotuta.
    • Mielentzefaloa (bizkarrezur-erraboila): Borondatezkoak ez diren funtzioak kontrolatzen ditu, hala nola arnasketa.
  • Hipofisia: Hipotalamoaren azpian dago. Adenohipofisiak eta neurohipofisiak osatzen dute, eta sistema endokrinoko guruinen jarioa kontrolatzen du.
  • Dientzefaloa:
    • Epitalamoa: Melatonina jariatzen du (sexu-organoen heldutasunean parte hartzen du).
    • Talamoa: Emozio-estimuluen
...
Jarraitu irakurtzen "Ornodunen Nerbio-sistemaren Egitura eta Funtzioak" »

Ikerketa filosofikoak eta hizkuntza-jokoen erabilera

Filosofia eta etika3,57 KB

Ikerketa filosofikoak: erabilera eta hizkuntza-jokoak

Ikerketa filosofikotik atera daitekeen tesia ondorengo hau izango litzateke: “Ez esanahiarengatik galdetu; galdetu erabileragatik”. Bigarren etapa honetan hizkuntzak subjektua adierazten du; subjektuaren zeinua da. Lehenengo etapan hizkuntza objektuaren zeinua zen, objektuak eta egitateak adierazten zituen.

Proposizioaren esanahia eta erabilera

Proposizio baten esanahia proposizio horren erabileraren araberakoa da; hau da, esanahia ez da osagai logikoen azterketaren araberakoa bakarrik, baizik eta proposizio hori erabiltzen den testuinguruaren araberakoa ere. Proposizioek ez dute zentzua egiazkoak edo faltsuak direlako soilik, baizik eta giza bizitzan funtzio bat betetzen dutelako. Horregatik,

...

Jarraitu irakurtzen "Ikerketa filosofikoak eta hizkuntza-jokoen erabilera" »

Frankismoaren aurkako oposizioa eta Euskal Herria

Historia2,85 KB

Langileen Gatazkak

Eusko Jaurlaritza erbesteratuak, frankisten oposizioa zuzentzen zuenak, 1947an deitutako grebek milaka atxilotu eragin zituzten. 50eko hamarkadan, grebak ugarituz joan ziren.

Oposizioa

Euskal nazionalismoa diktadorearen oposizio nagusi bilakatu zen. EAJk oposizioaren lidergoa hartu nahi ez izateak ETA bezalako beste erakunde batzuen sorrera eragin zuen. Comisiones Obreras (CCOO) lan handia egin zuen bai frankismoaren aurka, bai langileen alde. Gainera, Vatikano II. Kontziliotik, zenbait talde katoliko Frankoren aurkako jarrerak erakusten hasi ziren. Hala, langileen aldeko lana egin zuten apaiz talde batzuk ere sortu ziren.

Erregimenaren aurkako borrokaren hasiera

Langileen baldintza kaxkarrak hobetzea xede zuten langile mugimenduaren...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren aurkako oposizioa eta Euskal Herria" »

Eguneroko eta Euskal Prentsaren Historia

Hizkuntza eta literatura3,89 KB

Eguneroko prentsaren historia

Imprimategiaren aurretik

Transmisioak:

  • Ahoz ahoa (koplariak eta informazio saltzaileak).
  • Idatziak (annales, avvisi eta acta diurna oholtxoak).

Gaiak eta helburua

  • Gaiak: informazio soziala eta militarrak.
  • Helburua: herritarrak informatu.

Imprimategiaren sorrera

  • Noiz: XV. mendean.
  • Nork: Gutenbergek.
  • Ekarpenak: informazio eta kulturaren hedapena; orriak azkarrago kopiatzea; irakurtzen ikastea.

Imprimategiaren ondoren (egunkarien aurrekariak)

  • Noiz: XVIII. mendean.
  • Gaiak: politikoak, ekonomikoak, gizarte ekintzak.
  • Helburua: herritarrak informatzea.
  • Zabalkunderako eragozpenak: irakurle kopuru urria eta prezio altuak.

Lehen egunkariak

  • Noiz: XVIII. mendean.
  • Gaiak: politikoak, ekonomikoak, gizarte ekintzak.
  • Helburua: herritarrak informatu.
...
Jarraitu irakurtzen "Eguneroko eta Euskal Prentsaren Historia" »