Oposizioak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Kontrol-sistema automatikoak: Begizta irekia eta itxia

Teknologia2,86 KB

Kontrol-sistema automatikoen oinarriak

Kontrol-bidezko sistema automatikoa elkarrekin konektatzen diren elementu fisikoz osaturiko sistema da: erreguladoreak, transduktoreak, kaptadoreak, etab. Hauen guztien bidez, prozesuak automatikoki kontrolatzen dira.

Bi kontrol-sistema mota nagusi ezagutzen ditugu: begizta irekiko kontrol-sistema eta begizta itxiko kontrol-sistema.

Begizta irekiko kontrol-sistema

Begizta irekiko kontrol-sistemetan, irteerako seinaleak ez du eragiten sarrerako seinalean. Hau da, sarrerako seinalea sistemaren portaera kontrolatzen duten elementuetatik pasatzen da, baina ez du irteeraren eraginik jasaten. [ESQUEMA]

Adibidea: Gela baten beroketa

Suposa dezagun gela bat berotu nahi dugula; horretarako, tenporizadorea, erradiadorea...

Jarraitu irakurtzen "Kontrol-sistema automatikoak: Begizta irekia eta itxia" »

Turismoaren bilakaera eta garrantzia Euskal Autonomia Erkidegoan

Geografia2,64 KB

Turismoa populazioaren aldi bateko mugimendua da, aisialdirako.

Turismoaren garrantzia eta bilakaera EAEn

EAEn, turismoa azken urteetan asko hazi den sektorea da, Espainiako erkidegoen artean 10. postuan kokatuz. Bilakaerari dagokionez, tradizionalki kostaldean izan du garrantzia (adibidez, Getarian), XX. mendetik aurrera Miarritzen hotelak eta jauregiak sortzen hasi zirenean.

Aitzindariak eta garapen historikoa

  • Donostia, Zarautz eta Lekeitio: Donostia maila ertain eta altuko bisitarien erakarle izan zen, errege-familia eta udaletxearen presentziari esker (Mª Kristina, adibidez). Trena, hotelak eta kasinoak eraikitzen hasi ziren.
  • Bizkaia: Lekeitio izan zen aitzindari, eta XX. mende hasieran Neguri eraiki zen burgesiaren egoitzarako.

Gerra Zibila...

Jarraitu irakurtzen "Turismoaren bilakaera eta garrantzia Euskal Autonomia Erkidegoan" »

Giza existentziaren zentzua: Filosofia eta korronteak

Filosofia eta etika2,43 KB

Giza existentziaren zentzua

Gizakia osatu gabe dagoen errealitate bat da. Bi oinarritatik abiatzen da:

  • Norbanakoa: Bere egitura osatzen duena.
  • Gizartea: Bizi den garaia eta gizartearen egitura.

Gaur egun, antzinatik izan ditugun kezkek (heriotza, bizitzaren zentzua eta askatasuna) larritu egiten gaituzte. Europa bi mundu-gerren ondorioz bizi izan zuen garai latzean sortu zen filosofia existentzialista.

Bizitzak ez du zentzurik: Existentzialismo nihilista

Existentzialismo nihilistaren ordezkari nagusiak Camus eta Sartre izan ziren.

  • Albert Camus: Sisiforen mitoa erabili zuen existentzia zeinen absurdoa den azaltzeko. Proiektu guztiak heriotzak zapuzten ditu. Bizitzak ez du zentzurik, ezin baitiote patuari ihes egin. Proiektu guztien porrota dakar heriotzak.
...
Jarraitu irakurtzen "Giza existentziaren zentzua: Filosofia eta korronteak" »

Gizakiaren ikuspegia: Darwinen eboluzioa eta Marxen soziologia

Filosofia eta etika2,51 KB

Darwin: Gizakia ikuspegi biologikotik

Espezieen eboluzioak landare- edo animalia-espezieak hartu zituen abiapuntutzat. Habitateko baldintzetara ondoen egokitzen direnek biziraungo dute. Darwinen teoriak azalpen transzendentistak eta erlijiozko oinarrizko bi printzipio hautsi zituen:

  • Giza espeziea ez da Lurrean espontaneoki agertu. Gainera, ez da izaki aldaezin bat, aurretik egon diren izakien eboluzioa baizik.
  • Ez du inolako zentzurik gizakien eta gainerako animalien artean erabateko bereizketa dagoela pentsatzeak.

Marx: Gizakia ikuspegi soziologikotik

Karl Marx gizartearen mekanismoak azaltzen saiatu zen, eta saiakera horren ondorioa da proposatu zuen gizakiaren ikuskera. Marxek gizakiaren berezko babesgabetasuna hartu zuen abiapuntutzat. Gizakiak...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren ikuspegia: Darwinen eboluzioa eta Marxen soziologia" »

Alhambra, Granadan hiri palatinatua

Arteak eta humanitateak2,27 KB

Alhambra

[1] hiri palatinatu andalustarra da, Granadan (Espainia) dagoena. Ben-Al-Hamar-ek eraiki zuen Alhambrako gune nagusia, eta bere seme Mohamed II.ak indartu zuen. Granadako estiloa da al-Andaluseko gailurra, XIV. mendean burutua. Jauregia arte hispano-arabiarreko eraikin ugarienetakoa da, meskitarekin batera, eta bere funtzioak askotarikoak ziren. Horrela, Alhambra bizileku eta gune administratiboa zen. Eraikin erraldoi hauek hirian bertan kokatuak zeuden, bide batekin meskitarekin loturik, edota hiritik kanpo harresi batez inguratuta, Alhambraren kasua azkeneko hau. Eraikin hauetan lorategiek garrantzia handia zuten, kanpoaldearekin komunikatzen zuten-eta. Jauregiaren proportzioak erraldoiak dira, baina bakarrik zabaleran, eta ez garaieran....

Jarraitu irakurtzen "Alhambra, Granadan hiri palatinatua" »

Euskal Antzerkiaren Hastapenak: Barrutia eta Munibe

Hizkuntza eta literatura2,56 KB

Dramatikaren bideak Euskal Herrian

Dramatikaren bideei dagokienez, Iparraldean betidanik jakin dugu antzerki-tradizioa izan dela. Hegoaldean, ordea, herri-antzerkiaren erakusgarri idatzirik ez da gorde.

Antzerkigintzari dagokionez, bi autore nagusi daude: P.I. Barrutia (herri-antzerkigintza) eta X.M. Munibe (Ilustrazioak sortutako giroan).

Pedro Inazio Barrutia (1682-1759)

Aramaion jaio zen 1682. urtean, eta Arrasateko eskribau izan zen hil bitartean, 1759an Arrasaten bertan.

"Gabonetako ikuskizuna" eta haren garrantzia

Lan bakarra ezagutzen dugu: "Gabonetako ikuskizuna". Gabriel Arestik aztertu eta literatura-balio handiko lantzat hartu zuen.

Erlijio-antzerkia da; testua batez ere euskaraz idatzita dago, baina izenburua gaztelaniaz ageri da. Kritikoek...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Antzerkiaren Hastapenak: Barrutia eta Munibe" »

Arabako Hidrografia: Uraren Mugalerroak eta Ebroko Zokogunea

Geologia2,37 KB

Uraren Mugalerroen Hegoaldea

Arabako lurraldea hainbat eskualde geografikotan banatzen da, batez ere urak drainatzen dituen eremu eta mendilerroen arabera:

Lautada

Zadorra ibaiak drainatzen duen haran zabala da, iparraldean Kantabriar-Mediterraniar urren mugalerroen mendikateak eta hegoaldean Araba Erdiguneko mendizerrek mugatzen dutena. Mendebaldean, Mendebaldeko mendizerrak daude. Altuerak 500-600 metro inguruan mantentzen dira.

Araba Erdiguneko Mendizerrak

Lautada eta Trebiñoko arroaren artean hedatzen dira, Arabako herrialdea ia bi zati simetrikoetan banatuz. Ez dira oso garaikoak, baina etenik gabe jarraitzen dute (Kapildui, 1.180 m, da gailurrik handiena). Ekialdetik mendebaldera, hauek dira aipagarrienak:

  • Entzia eta Iturrieta mendizerrak
  • Gasteiz
...
Jarraitu irakurtzen "Arabako Hidrografia: Uraren Mugalerroak eta Ebroko Zokogunea" »

Espainiako Klimak eta Haien Ezaugarriak

Geografia2,73 KB

gaia: Espainiako klimak

Klima ozeanikoa

Kantauriar Itsasoan eta Galizian aurkitzen da.

Prezipitazioak

  • Ugariak, erregularrak eta leunak dira. Urteko prezipitazioak 800 mm-tik gorakoak dira, eta 150 egunetan baino gehiagotan egiten du euria.
  • Banaketa erregularra dute: negua eta udazkena dira sasoirik euritsuenak, eta uda, berriz, lehorrena.
  • Prezipitazioak modu leunean erortzen dira, eta horrek lurrak ura errazago xurgatzea ahalbidetzen du.

Tenperaturak

Bi eremu bereizten dira:

  • Kostaldean: Anplitude termikoa txikia da (9-12 °C). Udak freskoak izaten dira eta neguak, aldiz, moderatuak, batez beste 6 °C-tik gorakoak.
  • Barnealdean: Anplitude termikoa moderatua da (12-15 °C). Udak freskoak dira, baina neguak hotzak, batez beste 6 °C-tik beherakoak.

Mendialdeko

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Klimak eta Haien Ezaugarriak" »

Barrokoaren obrak: azterketa eta deskribapena

Arteak eta humanitateak10,39 KB

San Pietri plaza

San Pietri plaza: Komentatuko dugun obra Vatikanoko San Pietri plaza da. Bernini arkitektoak diseinatu zuen 1656 eta 1667 urteen artean. Honek Erromako Barrokoaren eredu hoberenetako bat osatzen du. Vatikanoko San Pietri plazak bi funtzio bete behar zituen: bat zibil eta praktikoa, eta bestea sinbolikoa.

  • Funtzio zibil eta praktikoa: plaza fededunen masak jasotzeko gai izan behar zen eta Vatikanoaren zatia gainerako eraikuntzetatik bereizteko, horri garrantzi handiagoa emanez.
  • Funtzio sinbolikoa: plaza Eliza Katolikoaren metafora bihurtu behar zen; jendeari ongi-etorria ematen dion eta Elizaren agintea eta presentzia sinbolizatzen duten besoen irudia eraikiz.

Berninik diseinatutako besoek elizaren beso irekien irudikapena ematen...

Jarraitu irakurtzen "Barrokoaren obrak: azterketa eta deskribapena" »

Filosofia: Dogmatismoa, Perspektibismoa, Erlatibismoa, Eszeptizmoa, Kritizismoa, Pragmatismoa, Koherentzia, Egokitasuna, Ebidentzia, Adostasuna

Filosofia eta etika2,12 KB

Dogmatismoa

Dogmatismoaren arabera, egia ziurtasunez ezagut daiteke, hau da, egi finkoa. Dogmatismoaren aldekoak esaten dute badirela ziurtasun osoz lor ditzakegun printzipio elemental batzuk, eta oinarri sendoa izan daitezkeela jakintzarako. (Deskartes, Leibnizek eta Wolffek)

Perspektibismoa

Perspektibismoaren arabera, egia ikuspuntu jakin batetik soilik hauteman daiteke. Egia aldakorra da (pertsonen, uneen eta lekuen arabera). Filosofoen ikuspegitik egia, izan, bada, baina perspektiba jakin batetik soilik ikus daiteke, eta horrek baldintzatzen du egia hautemateko dugun modua. (Ortega eta Gasseten iritziz, posible da errealitatea hautematea, gure ingurubar berezitik abiatuta.

Erlatibismoa eta Subjektibismoa

Erlatibismo deritzo egia unibertsalak...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia: Dogmatismoa, Perspektibismoa, Erlatibismoa, Eszeptizmoa, Kritizismoa, Pragmatismoa, Koherentzia, Egokitasuna, Ebidentzia, Adostasuna" »