Demografia: Biztanleriaren dinamika eta faktore nagusiak
Demografia: Biztanleriaren azterketa
Demografia: Lurralde jakin bateko biztanleria aztertzen duen zientzia da.
Biztanleriaren dinamika
Biztanleriaren dinamika zein den jakiteko, heriotzak, jaiotzak eta migrazio-mugimenduak aztertu behar dira.
Jaiotza-tasa
Jaiotza-tasa: Jaiotza-tasak adierazten du zenbat jaiotza egon diren lurralde batean, normalean urtebetean. Kopuru hori handia ala txikia den jakiteko, jaiotza-tasa gordina kalkulatzen da.
Heriotza-tasa
Heriotza-tasa: Adierazten du zenbat heriotza egon diren urtebetean lurralde jakin batean. Kopuru hori handia ala txikia den jakiteko, heriotza-tasa gordina kalkulatzen da.
Haurren heriotza-tasa
Haurren heriotza-tasa: Urte bat egin baino lehen hiltzen diren haurren kopurua aztertzen da. Haurren heriotza-...