Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Metafisika: Jatorria, Helburuak eta Kritika

Filosofia eta etika4,56 KB

Metafisika osteko aroa: Kritika nagusiak

Kantek metafisikari egindako kritikak zeharo mugatu zituen metafisikaren posibilitateak. Hortik aurrera, kritika berriak sortu ziren, metafisikaren garrantzia pixkanaka murriztu zutenak. Ikus ditzagun orain kritika garrantzitsuenak:

  • Positibismoa: Auguste Comptek garatutako pentsamoldearen arabera, bakarrik kontuan hartu behar dira neur daitezkeen datuak, zentzumenekin froga daitezkeenak. Hortaz, metafisika baztertu beharra dago, ez baitu datu sentsiblerik erabiltzen.
  • Bitalismoa: Nietzschek garatutako filosofian, gure jarrera eta bizitza zuzentzen dituzten ideal guztiak baztertu behar ditugu, horiek mugatzen eta kaltetzen gaituztelako. Metafisikaren ideiak beti, modu batean edo bestean, ideal bihurtzen dira.
...
Jarraitu irakurtzen "Metafisika: Jatorria, Helburuak eta Kritika" »

Lan Kontratuaren Iraungipena: Arrazoiak eta Mota Guztiak

Zuzenbidea3,51 KB

Lan Kontratuaren Iraungipena (Langileen Estatutua, 49. artikulua)

Kontratuko alderdiei eragiten dieten arrazoiengatik

Langileari

  • Heriotza: Langilea hiltzen bada, kontratua automatikoki amaitzen da.
  • Ezgaitasun iraunkorra: Istripu edo gaixotasun iraunkor baten ondorioz, langileak ezin badu bere lana egin, kontratua iraungi daiteke (aldi baterako ezgaitasunarekin ez).
  • Jubilazioa: 67 urterekin (±), langileak erretiroa hartzeko eskubidea du. Enpresak ezin du langilea adinagatik kaleratu.

Enpresaburuari (Pertsona fisikoa)

  • Heriotza: Enpresaburua hiltzen bada, enpresa likidatu egiten da. Hala ere, oinordekoek enpresarekin jarraitzen badute, kontratuak indarrean jarraituko du. Enpresa saltzen bada ere, kontratuak indarrean jarrai dezake.
  • Ezgaitasuna: Enpresaburuak
...
Jarraitu irakurtzen "Lan Kontratuaren Iraungipena: Arrazoiak eta Mota Guztiak" »

Trenbideen Legea: Atzerriko Inbertsioa Isabel II.aren Garaian

Historia2,71 KB

Sailkapena eta Kokapena

  • Iturria: Lehen mailako iturria da, gertaera garaian bertan jasoa.
  • Izaera: Juridikoa da (lege batzuen adierazpena egiten delako) eta ekonomikoa (gaiari dagokionez).
  • Kronologia: Isabel II.aren erreinaldian (1844-1868) kokatuta dago, zehazki Biurteko Progresistan (1854-1856), non gobernu-burua Espartero jenerala zen.
  • Egilea: Egile publikoa dugu, Gorteetako diputatuek egin zutelako, baina 1855eko ekainaren 3an Isabel II.ak eta Sustapen ministroak, Francisco de Luxanek, berretsi zuten.
  • Hartzailea: Espainiar nazioa da, baita atzerritarrak ere; beraz, testu publikoa da, Madrilgo Gazetan ekainaren 6an argitaratu baitzen.

Analisi

Testu honen helburua atzerriko kapitala erakartzea da, industria eta trenbideak garatzeko. Hona hemen testuan...

Jarraitu irakurtzen "Trenbideen Legea: Atzerriko Inbertsioa Isabel II.aren Garaian" »

Espainiako Estatu Liberalaren Eraketa

Historia3,36 KB

Estatu Liberalaren Eraketa

Espainian errejimen liberala ezartzeko prozesua amaitu eta Errejimen Zaharra deuseztatu. Honek ideia liberalen eta absolutisten arteko borroka. 1814ean Fernando 7.a itzuli zen Cadizko Gorteen erreformen amaiera suposatu zuen absolutismoa berrezarriz. Baina urteen poderioz gailenduko da. Fernando VII.ak oinordeko zuzenik ez, bere anaiak, Karlos Isidrok, errege ikusten zuen. 1830ean Fernando, Napoliko Maria Kristinarekin ezkondu zen.Erregea Lege Salikoa utzi Santzio Pragmatikoa ezarri. Isabel II. jaiotzak bi bando:Karlista absolutismo monarkikoaren aldekoaz eta liberalek bando isabeldarra Isabel II.aren alde. Atzean ideologia absolutista eta liberalaren arteko borraka izan zen.

Maria Kristina Napolikoaren Erreginordealdia

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Estatu Liberalaren Eraketa" »

1808ko Krisia eta Independentzia Gerra: Espainian

Historia5,73 KB

1808an aro garaikidea zabaldu zen. Independentzia gerraren krisiak, Aintzinako Erregimen absolutistaren egiturak ukitu zituen. Liberalismoaren marko politiko-sozio-ekonomikoa ez zen berando arte bete aristokraziaren eta elizaren oztopoak izugarriak zirelako.

Karlos IV.aren garaiko krisiaren ezaugarriak:

  • Ekonomia arloan: Antzinako Erregimeneko sistema feudalean oinarriturik.
  • Politika arloan: Karlos III.garaian erreformak geldirik zeuden. Nazioarteko eszenatoki katastrofikoa, non Espainak, behin eta berriz porrot kaltegarriak jaso zituen. Ameriketako kolonien merkataritza murriztuko da, kiebrara eramanez.
  • Monarkiaren ospe txarra: Napoleonen zerbitzura.

1808an, Aranjuezko matxinadan, Godoy kargutik kendu eta Carlo IV.ak, erregetza bere seme Fernando...

Jarraitu irakurtzen "1808ko Krisia eta Independentzia Gerra: Espainian" »

Garapen Jasangarria: Ingurumen Kudeaketa eta Kimika Berdea

Ekonomia2,36 KB

Garapen Jasangarria: Lurreko Hiritar Guztien Bizi Kalitatea Hobetzea

  • Garapena eta ingurumena bereiztezinak dira.
  • Baliabide naturalak berriztapen tasen azpitik erabili behar dira (ziklo naturalak errespetatuz).
  • Abegi-ahalmen eta asimilazio-ahalmen altuak dituzten lurralde eta ekosistemetan garatu behar dira jarduera industrialak.
  • Garapen jasangarrira heltzeko, txirotasunaren ezabapena proposatzen da.
  • Emakumeek eta herri indigenek garapen jasangarrian zeregin garrantzitsua dutela dio.

Estrategia

  • Ingurumen eta garapen kontuetan, eskubideak eta betebeharrak ezarri behar dira.
  • Esku-hartze aktiboa behar da politika eta praktika industrial guztiak aldatuz, eremu indibidualetik internazionaleraino. Akzio ezak ondorioak ere baditu.
  • Zigortu beharrean, sustatu
...
Jarraitu irakurtzen "Garapen Jasangarria: Ingurumen Kudeaketa eta Kimika Berdea" »

Sare Lokala, Eremu Txiki Batean Dagoen Sarea

Informatika3,05 KB

Sare Lokala, Eremu Txiki Batean Dagoen Sarea

Eremu mugatua: Sare lokal baten eremua nahiko txikia izaten da (bulego bat, eraikin baten solairu bat, eraikin oso bat...).

Transmisio-abiadura: Transmisio-abiadura nahiko handia izaten da. Gaur egungoa 1.000 Mbps-koa izaten da, sare lokal zaharretan 10 Mbps edo 100 Mbps-koa.Jabetza: Sare lokalak jabetza bat dauka, hau da, norbaitena da, enpresa batena, institutu batena... Fidagarritasuna: Transmisioak oso fidagarriak dira, hau da, transmisio akatsak oso gutxitan gertatzen dira.Bi sare mota, bezero zerbitzari motako sareak: ordenagailu bat dago nagusia dena eta gainerakoak bezeroak. Berdintasunezko sareak: Sare hauetan ez dago ordenagailu nagusirik denak berdinak.Hedadura zabaleko sareak, edo Wan(Wide...

Jarraitu irakurtzen "Sare Lokala, Eremu Txiki Batean Dagoen Sarea" »

Komunitate Gizarte Langintzaren Abantailak

Psikologia eta soziologia2,36 KB

Dimentsio Kultural eta Sinbolikoaren Abantailak

Komunitatean lan egiteak arazoen, beharren eta esku-hartzearen definizioen eraikuntzan laguntzen du; izan ere, elkarrekin lan egiteak besteen ikuspuntuak gure ezagutza handitzen lagun dezake. Gizabanako eta taldeko nortasuna eraikitzen laguntzen du, lan komunitarioak pertsonei ekintza positiboak egitera animatzen baititu eta gauzak aldatzeko gai direla ikusten baitute, eta horrek beren bizitzari zentzua ematen dio. Azkenik, arazoak beren gizarte-dimentsioarekin konektatzeko balio du.

Harremanen Abantailak

Isolamenduarekin amaitzen du, izan ere, elkarrizketarako eta harremantzeko espazio bat da. Banakako asebetetzea lortzen da, laguntasunaren eta besteen balorazioaren bidez. Elkartasuna eta parte

...
Jarraitu irakurtzen "Komunitate Gizarte Langintzaren Abantailak" »

Curriculuma eta Didaktika: Definizioak, Motak eta Paradigmak

Psikologia eta soziologia3,94 KB

Curriculuma

Curriculuma irakaste-ikastearen prozesuaren edukia da, zertarako eta zer irakatsi behar den adierazten diguna.

Curriculum Motak

Hiru curriculum mota nagusi daude:

  • a) Curriculum Adierazia: Idatziz adierazten den plana.
  • b) Curriculum Ezkutua: Kontzienteki lantzen ez dena. Eskola-egoerako baldintzek eta hauen funtzionamenduak sortzen dituzten jokabide arauek osatzen dute.
  • c) Curriculum Absentea: Landu gabe uzten diren edukiak eta esperientziak.

Curriculumari buruzko kontzeptuak paradigma bakoitzaren arabera

  • Paradigma Positibista: Irakaskuntza programatu, burutu eta ebaluatu behar den jarduera teknikoa denez, curriculuma irakaskuntzarako plan zehatz-zehatza bihurtzen da.

  • Paradigma Interpretatzailea: Irakaskuntzaren bitartez kultura berreraikitzea

...
Jarraitu irakurtzen "Curriculuma eta Didaktika: Definizioak, Motak eta Paradigmak" »

Inguruneak, Gaitasunak eta Gizarte Zientziak: Ikuspegi Integrala

Gizarte zientziak3,66 KB

Ingurune motak eta definizioak

  1. Ingurune naturala: Gizakiaren bizitza biologikoa garatzen duen espazioa.
  2. Ingurune historikoa: Iraganeko testigantzak jasotzen dituen espazioa.
  3. Ingurune soziala: Gizakiaren bizitza baldintzatzen duten osagai kultural, sozial, ekonomiko eta teknologikoez osatua dagoen espazioa.
  4. Ingurune kulturala: (Euskalduna, erdalduna, etab. bezalako kultura-adierazpenak biltzen dituena.)
  5. Ingurune sozio-ekonomikoa: (Gizartearen eta ekonomiaren arteko harremanak aztertzen dituena.)
  6. Ingurune teknologikoa: (Teknologiaren garapenak eta haren eraginak aztertzen dituena.)

GATT: Merkataritza Askearen Oinarriak

Zer da GATT?

GATT (General Agreement on Tariffs and Trade) 1947an sortutako akordioa da.

Bultzatzaileak eta Helburuak

  • Bultzatzaileak: Nazioarteko
...
Jarraitu irakurtzen "Inguruneak, Gaitasunak eta Gizarte Zientziak: Ikuspegi Integrala" »