Garapen Jasangarria: Ingurumen Kudeaketa eta Kimika Berdea

Ekonomia2,36 KB

Garapen Jasangarria: Lurreko Hiritar Guztien Bizi Kalitatea Hobetzea

  • Garapena eta ingurumena bereiztezinak dira.
  • Baliabide naturalak berriztapen tasen azpitik erabili behar dira (ziklo naturalak errespetatuz).
  • Abegi-ahalmen eta asimilazio-ahalmen altuak dituzten lurralde eta ekosistemetan garatu behar dira jarduera industrialak.
  • Garapen jasangarrira heltzeko, txirotasunaren ezabapena proposatzen da.
  • Emakumeek eta herri indigenek garapen jasangarrian zeregin garrantzitsua dutela dio.

Estrategia

  • Ingurumen eta garapen kontuetan, eskubideak eta betebeharrak ezarri behar dira.
  • Esku-hartze aktiboa behar da politika eta praktika industrial guztiak aldatuz, eremu indibidualetik internazionaleraino. Akzio ezak ondorioak ere baditu.
  • Zigortu beharrean, sustatu egiten duen ingurumen-politika sortu eta bultzatu, partekatutako erantzukizunean oinarrituz. Kontzientziazioa.
  • Ingurumenaren gaineko lege eraginkorrak egitera behartzen die Estatuei.
  • Bai autoritateek, baita enpresek ere, ingurumen kostuak kontuan hartu behar dituztela dio. Ingurumena beste aldagai enpresarial bat bailitzan tratatu behar da (kutsatzen duenak ordaindu behar du).
  • Edozein jarduerak ingurumenean eragiten dituen efektuak, zuzendu beharrean, aurreikusi: Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa edozein jarduera berri batentzat egitea proposatzen du.

Ingurumen Kudeaketa

Kapitala mantentzeko xedapen eta ekimen multzoa da. Bere helburuak:

  • Epe ertain eta luzean itzulezina izan daitezkeen degradazio-egoerak saihestea eta baliabide naturalak kontserbatzea.
  • Populazioaren bizi-kalitatea hobetzea.

Kimika Berdea

Helburu ekonomikoak, ingurumenaren babesa eta gizarterako onura bateragarri egin nahi ditu.

  • Eremu guztietako produktuetara zabaltzen da: plastikoak, pinturak, botikak, …
  • Produktu naturalak (edo kaltegarri ez direnak) eta berriztagarriak erabiltzen saiatzen da.
  • Kutsatzaileak diren disolbatzaile organikoak (hidrokarburoak, kloro-hidrokarburoak, …) saihesten dira, beste disolbatzaile garbiagoak erabiliz (etanolak, …).
  • Prozesuan erabiltzen diren erreakzioak leunak eta katalitikoak nahiago ditu eta ahal den energia gutxien gastatuz.
  • Azpiproduktuak murrizten saiatzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML