Nietzsche eta XIX. mendeko testuinguru historikoa
Testuinguru Historikoa
Nietzsche XIX. mendeko edo Iraultza Garaiko autore bat da. Garai honi Europako Iraultza Aldia esango zaio, zenbait iraultza garatu baitziren bertan, Frantziako Iraultza esaterako. Horrek industrializazioaren garapena ekarri zuen, eta industrializazioak, aldiz, iraultza demografikoa eta inperialismoa bultzatu zituen, burgesia sortuz eta, horrela, gizarte-mugimenduak eraginez. Beraz, esan dezakegu Friedrichen pentsamenduan bi gertaera nagusik izan zutela garrantzia:
Industrializazioa
Europa mendebaldean hasi zen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. Masa-ekoizpena egiten hasi ziren, eta horrek ekoizpena areagotu zuen. Horrek lotura estua izan zuen iraultza demografikoarekin, Europako biztanleria bikoiztu egin baitzen. Ondorioz,