Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Lehen Mundu Gerra Aurreko Krisialdiak eta Tentsioak Europan

Historia3,22 KB

Lehen Mundu Gerra Aurreko Tentsioak eta Aliantzak

Frantzia eta Alemaniaren Arteko Tentsioak

Frantziaren eta Alemaniaren arteko harremanak oso tirabiratsuak ziren; izan ere, Frantziak Alsazia eta Lorrena galdu zituen 1870ean, Franko-Prusiar Gerraren ondorioz, eta lurralde haiek beretzat aldarrikatzen zituen.

Austrohungariar eta Errusiar Inperioen Arteko Liskarrak Balkanetan

Austrohungariar Inperioak eta Errusiar Inperioak liskarra zuten elkarren artean Balkanen kontrol politiko eta ekonomikoagatik.

Lehia Ekonomikoak eta Inperialismoa

Lehia ekonomikoek ere gatazka-giroa sortu zuten:

  • Alemania: Merkatu berrietara hedatzea eta bere manufakturentzat inperio kolonial bat osatzea beharrezkoa zuen.
  • Erresuma Batua: Alemaniaren espantsionismoak arriskuan jarriko
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra Aurreko Krisialdiak eta Tentsioak Europan" »

Zientzia: Metodoak, Historia eta Sailkapena

Filosofia eta etika4,11 KB

Zientziaren Metodoak

Zientzia Formalen Metodoa

Zientzia formalak logika eta matematika dira. Formalak deritze, ez direlako arduratzen zentzumeneko esperientzian dauden objektu zein gertaerez, baizik eta baliozkoak izateko gure arrazoibideek izan behar duten formaz (logika) eta objektu abstraktuez (zenbakiez, forma geometrikoez, matematika). Zientzia formalen ezaugarria da metodotzat formalismo bat erabiltzea: tema sinboliko definiagarri bat, haren interpretazioak kontuan izan gabe. Horretarako, alfabeto bat behar da, bai eta arau batzuk ere. Azken horien arabera ebatziko da zein sinbolo konbinazio diren egoki osatutako formulak. Hori horrela, hizkuntza formal baten jabe izango gara eta mekanismo deduktibo bat aplikatu ahal izango diogu, argitasun...

Jarraitu irakurtzen "Zientzia: Metodoak, Historia eta Sailkapena" »

Koloreen Luminantzia-Seinaleak eta Kolore Diferentzien Seinaleak

Matematika6,37 KB

22. Luminantzia-seinalearen edukia araututa dagoenez, zuriaren gehienezko balioa…… da eta gutxienezko balioa…… RGB koloreen gehienezko balioa (saturazio maila gorena)…… da eta gutxienezkoa…….

ila. 1/0. 1/0

23. Adibidez, kolore hori asea lortzeko, ………. eta ……….gorri aseak nahastu behar dira:

c. Berdea/ gorria, beraz, horia = 1 G + 1 R + 0 B

24. Kolore horiaren luminantzia lortzeko beraz, Grassmanen legea aplikatu ezkero…..

b. Y = 0,59 + 0,30 + 0 = 0,89  izango da

25.  Behin luminantzia bidalita, nahikoa da hiru RGB osagaietako biren informazioa atxikitzea hargailuak kolore informazio osoa eduki dezan. ………, ……….. eta…….. seinaleetatik abiatuta, adibidez, eragiketa errez batek …….. seinalearen neurria...

Jarraitu irakurtzen "Koloreen Luminantzia-Seinaleak eta Kolore Diferentzien Seinaleak" »

Parisko Bake Konferentzia eta Europako Mapa Berria

Historia2,76 KB

Barne-itunak eta Europako mapa berra

Parisko Bake Konferentzia. 1918ko urtarrilean, Ameriketako Estatu Batuetako presidente Wilsonek hamalau auziak aurkeztu zituen kongresuan. Helburu hauek zituen:

  • Ezkutuko diplomazia ezabatzea.
  • Nabigatzeko eta nazioarteko merkataritzan aritzeko askatasuna izatea.
  • Armamantuak murriztea.
  • Antzinako inperioak desegitea eta inperio horiek osatzen zituzten herrietako gutxiengo etniko eta linguistikoei independentzia lortzeko eskubidea aitortzea.
  • Nazioen Elkartea sortzea, estatuen berdintasunean oinarrituta eta estatu bakoitzaren indarrak kontuan hartu gabe.

Parisko Bake Konferentzia (1919-1920), bost itun egin zituzten, bakearen baldintzak ezartzeko eta garaileen eta galtzaileen arteko muga berriak finkatzeko. Herrialde...

Jarraitu irakurtzen "Parisko Bake Konferentzia eta Europako Mapa Berria" »

Errusiako Iraultzak: Tsarismotik SESBera

Historia2,54 KB

1. Tsarismoaren amaiera eta 1905eko Iraultza

Tsarismoaren amaiera. XX. mendearen hasieran, Errusiak monarkia absolutuari eusten zion. Nikolas II.ak, tsarrak, estatuko botere gorena zuen eskuetan, eta mugarik gabe erabiltzen zuen. Gobernatzeko, nobleziaren, Eliza ortodoxoaren, armadaren eta burokraziaren laguntza zuen. Parlamentu bat (Duma) zegoen arren, botere mugatua zuen. Izan ere, tsarrak nahi zuenean deitu edo desegin zezakeen Duma. Ez zegoen askatasun politikorik.

1905eko Iraultza. 1905. urtean japoniarren tropek tsarraren armada garaitu zuten. Berehala, porrotaren eraginez eta momentuko ekonomia-krisia zela-eta, istiluak izan ziren. Herri-masak San Petersburgoko Neguko Jauregira, tsarraren bizitokira, abiatu ziren eskaerak egiteko. Manifestatzaileek...

Jarraitu irakurtzen "Errusiako Iraultzak: Tsarismotik SESBera" »

Gizakiaren Jatorria: Eboluzioa, Hominizazioa eta Ikuspegi Filosofikoak

Matematika3,56 KB

  1. Gizakiari buruzko ikuskera filosofikoak


1.1 Eboluzioaren teoria eta hominizazioa (Joxe Miguel Barandiaran)

Gizakiak betidanik galdetu dio bere buruari bere jatorriaz. Mendeetan zehar, erlijio nagusiek jainko sortzailea errealitatearen arduraduna dela mantendu dute. Kristautasunak eta erlijio musulmanak jainkoaren bitartez azaldu dute bizitzaren jatorria. XIX. mendetik aurrera, bizitzaren jatorriari buruzko teoriek gero eta ezaugarri zientifikoagoak izan zituzten. Filosofiaren eraginez, erlijiosoak ez ziren hipotesiak, teoriak plazaratu eta frogatzen saiatu ziren. Zientziak protagonismoa eskuratu eta erlijioek influentzia galdu zuten. Jatorriari buruzko ikuspuntu polemiko eta berritzaileenak:

  • Lamarck: biologo eta naturalista. Bere ikerketek bizidunen
...
Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Jatorria: Eboluzioa, Hominizazioa eta Ikuspegi Filosofikoak" »

XIX. eta XX. mendeko gizarte eta ekonomia aldaketak

Elektronika3,33 KB

Migrazio Handien Garaia (1800-1924)

1800tik 1924ra bitartean, 60 milioi europarrek beste kontinente batzuetara emigratu zuten. 1870era arte, emigrante gehienak britainiarrak eta eskandinaviarrak ziren, eta 1870etik aurrera, italiarrak, espainiarrak, greziarrak eta turkiarrak izan ziren. Europar gehienak Ameriketara joan ziren (Kanada, Brasil, Argentina eta Estatu Batuetara).

Gizarte Berri Bat

  • Gizon guztiak lege eta auzitegi berberean epaitzen ziren.
  • Emakumeek gizonen mende egoten jarraitu zuten.
  • Desberdintasun ekonomiko handiak zeuden.

Hiru klase bereizten ziren: goi mailakoa, erdi mailakoa eta behe mailakoa.

Aristokraziaren Gainbehera

XX. mendean, aristokraziak gizartean zeukan nagusitasunaren zati bat galdu zuen.

  • Jaun feudalei nekazarien gain zituzten
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. eta XX. mendeko gizarte eta ekonomia aldaketak" »

Euskarazko Bikoizketen Analisia: Dialektoak eta Estandarra

Hizkuntza eta literatura3,36 KB

Euskarazko Bikoizketen Analisia

Lippi-Green eta Azaden Ameriketako filmen analisia kontuan hartuta, nabarmendu behar dugu euskaraz ezagutzen ditugun marrazki bizidunen bikoizketak euskara estandarrean mintzatzen direla. Oso arraroa da dialektoren bat nabaritzea Ameriketako filmekin konparatuz, ETBko kateetan (ETB1 eta ETB3 normalean) bereziki ematen diren marrazkiak denek erraz ulertzeko moldatuak daudelako. Nahiz eta dialektorik ez entzun, noizbehinka azenturen bat nabari daiteke. Bestetik, hikaren erabilera gehiago antzeman daiteke.

Adibideak: One Piece eta Doraemon

Doraemon telesaian, dialektoan hitz egiten duen pertsonaia aurki dezakegu (Erraldoi). Baina seguruenik, itzulegilearen mintzatzeko era izango da eta ez gidoi kontu bat.

Bikoizketaren

...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Bikoizketen Analisia: Dialektoak eta Estandarra" »

Bernoulliren Teorema: Oinarriak eta Aplikazioak

Fisika5,64 KB

Demagun korronte-hodi batean zehar zirkulatzen duen fluido ideal bat, irudiak erakusten duen bezala, eta har dezagun S1 eta S2 sekzioek mugatutako fluido-elementua. Denbora-tarte batean, dt, fluidoa desplazatu egiten da; aplika diezaiogun fluido-elementu horri energiaren teorema: fluido-elementuak jasaten dituen indarrek egindako lan erresultantea eta elementuaren energia zinetikoaren aldakuntza berdinak dira.

Indarrak eta Energia Aldakuntzak

Fluido-elementuak jasaten dituen indarrak bi motatakoak dira:

  • a) Presio-indarrak: Presio-indarrek elementuari bi aldeetatik eragiten diote soilik, alegia, ezkerreko eta eskumako aldeetatik (gainontzeko hormek egindako indarrek ez dute lanik egiten, zeren, marruskadurarik ezean, desplazamenduarekiko perpendikularrak
...
Jarraitu irakurtzen "Bernoulliren Teorema: Oinarriak eta Aplikazioak" »

Langileen Hautaketa Prozesuak eta Proba Motak: Gida Osoa

Magisteritza2,83 KB

Langileen Hautaketa Prozesuaren Faseak

Langileen hautaketa-prozesu batek jarraitu ohi dituen urrats nagusiak hauek dira:

  1. Hautagaien Aurrehautaketa

    Hautagaiek curriculum vitae-a bidaliko dute. Fase honetan, eskatutako ezaugarriak betetzen ez dituzten hautagaiak baztertuko dira.

  2. Aurretiazko Elkarrizketa edo Aurkezpena

    Elkarrizketa labur bat da, lanpostuaren ezaugarri nagusiak hautagaiei jakinarazteko. Lehen kontaktu honek bi helburu ditu:

    • Hautagaiak postuan interesaturik jarraitzen duen jakitea.
    • Eskatzen den profilera egokitzen ez diren hautagaiak baztertzea.
  3. Zenbait Proba Egitea

    Hautagaiak zenbait proba egin beharko ditu, bere profil psikologikoa eta profesionala ezagutzeko.

  4. Elkarrizketa Sakona

    Urratsik garrantzitsuena da. Elkarrizketatzaileak behin betiko

...
Jarraitu irakurtzen "Langileen Hautaketa Prozesuak eta Proba Motak: Gida Osoa" »