Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Uhin Geldikorrak: Definizioa, Adibideak eta Ezaugarriak

Fisika2,75 KB

4. Uhin geldikorrak. Definizio eta adibideak.

Uhin harmoniko geldikorrak dimentsio bakarrean, uhin-interferentziaren adibide gisa. Gainezarmen printzipioa. Uhin geldikor mekanikoak soketan eta soinu-hodietan. Sabelak eta nodoak. Harmonikoak.

Norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen ari diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhinen interferentziaz sortzen diren uhinei uhin geldikorrak deritze.

Esate baterako, uhin-higidura ingurune mugatuetan –hodi itxi batean edo muturretan finkaturiko soka batean- hedatzean sortzen dira uhin geldikorrak, ingurunearen muturretan sorturiko islapenen ondorioz sortzen dira.

Interferentziaren eraginez sorturiko uhin geldikor baten ekuazioa lortu ahal izateko, gainezartze printzipioa erabiliko dugu. Demagun...

Jarraitu irakurtzen "Uhin Geldikorrak: Definizioa, Adibideak eta Ezaugarriak" »

Higidura Harmoniko Sinplea: Ekuazioa, Magnitudeen Definizioa, eta Adibidea

Fisika3,95 KB

Higidura harmoniko sinplea. Ekuazioa. Magnitudeen definizioa

Gorputz batek ibilbide zuzen batean zehar egiten duen higidura oszilakorra harmoniko sinplea da baldin eta gorputzaren gainean erakarpen-indar batek eragiten badu, proportzionala posizio bektorearekiko, jatorria oreka-puntu edo oszilazio-zentroan duenak, eta noranzkoa desplazamenduaren aurkakoa duenak.

Higidura harmoniko sinplearen ezaugarriak hurrengoak dira:

o Higidura periodikoa: denbora-tarte konstante bat pasatuta haren higiduraren hiru aldagaiek (posizioa, abiadura eta azelerazioa) balio berberak hartzen badituzte. Denbora horri periodoa deritzo.

o Periodoa, T: partikulak oszilazio oso bat egiteko behar duen denbora.

o Higidura bibrakorra edo oszilakorra: oreka-posiziotik alde batera...

Jarraitu irakurtzen "Higidura Harmoniko Sinplea: Ekuazioa, Magnitudeen Definizioa, eta Adibidea" »

Espainiako Kostak eta Uharteak: Erliebea

Geologia3,52 KB

Atlantikoko kostak

  1. Kantauri itsasoko kosta: Zuzen samarra. Lurmutur eta golko gutxi ditu eta itsasadarrak laburrak. Itsaslabarrak eta marearteko zabalguneak ugari.

  2. Galiziako kosta: Itsasadarrak asko sartzen dira eta lurmutur asko daude.

  3. Andaluziako kosta atlantikoak golko handiak eta lurmuturrak ditu. Padurak, geziak eta dunak sortzen dira.

Mediterraneoko kostak

  1. Kosta penibetikoa: Tarifako puntaren eta Gata lurmuturraren artean hedatzen da. Itsaslabarrezko zatiak ditu eta Mendikate Betikoak itsasertzarekiko paraleloak daude. Itsasertzeko lautada estu bat eratzen dute.

  2. Levanteko kosta: Gata lurmuturretik Ebro deltaraino doa. Ezaugarri nagusiak lurmuturrak, badiak eta golkoak dira. Hondartza handiak eta hareatsuak, albuferak, tonboloak eta delta txikiak

...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Kostak eta Uharteak: Erliebea" »

Euskal Aditz Trantsitiboak: Orain eta Lehen Aldia

Beste atzerriko hizkuntzak3,41 KB

Orain Aldia: Aditz Trantsitiboak

  1. Nik askotan ikusi zaituztet zuek lurrean botata.

  2. Zuek ez duzue filosofiako azterketarako ezer ikasi.

  3. Leandrok zu atera zaitu lantegitik gaur goizean.

  4. Maitek pasteltxo guztiak jan ditu.

  5. Gaur goizean mutil haiek gu tabernatik bota gaituzte.

  6. Skin Head haiek ni gupidarik gabe jo naute.

  7. Nik zerriak gorroto ditut.

  8. Mikelek, etxera iristean, Karmele jo du.

  9. Apaizak eliztarrak oso maite dituzte.

  10. Nik zuek askotan mespretxatzen zaituztet.

  11. Zuk gu askotan ikusi gaituzu mendian.

  12. Kaletik gindoazela, guk Leire ikusi dugu.

  13. Nik zuek ere ez zaituztet maite.

  14. Zuek ni behin eta berriz deitu nauzue kalera ateratzeko.

  15. Atzerritarrek zuek hemen behar zaituztete herria erakusteko.

  16. Haiek ni jo egin naute arrebari panpina kentzeagatik.

  17. Mirenek zu maite zaitu,

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Aditz Trantsitiboak: Orain eta Lehen Aldia" »

Karolingiar Aroko Habitatak: Aztarnak eta Menderatze Mekanismoak

Gizarte zientziak3,1 KB

HABITAT KAROLINGIOAK: habitatak utziko aztarnak zailak dira arkeologoentzat, harria, teila eta zeramika erabiltzen ez direlako. Erroma eta IX. eta X. mendeetako habitaten artean.

- Ezaugarri espezifiko eta konkretuak, ez dute geroko herriekin harremanik. Informazioa XX. mendean heltzen hasi zen, trinkotasun gutxirekin eta sektoreka industuta.
Ezaugarri orokorrak: eraikin tipologia arina (material galkorrak, zutabeak lurrean, estalki begetala, iraupen mugatua, berregin beharra), aniztasun handia etxeetan, atmosfera bakarra (barruan espazio ezberdinak, arotzgintza primitiboa, longhouses, habitat sakabanatuak, etxola hondoak (lur mailan oina, fosil gidari, etxe handien inguruan), teknika edo eraikuntza hauek ezagutzeko berreraikuntzak, zerealak
...
Jarraitu irakurtzen "Karolingiar Aroko Habitatak: Aztarnak eta Menderatze Mekanismoak" »

Lan Eskubideak, Kontratuak eta Harremanak Euskadin

Zuzenbidea4,4 KB

Langilearen Eskubideak eta Betebeharrak

Langilearen Eskubideak

Oinarrizko Eskubideak

  • Lana eta lanbidea askatasunez hautatzea
  • Sindikatzeko askatasuna
  • Negoziazio kolektiboa
  • Gatazka-neurriak
  • Greba eta biltzeko eskubidea
  • Partaidetza
  • Okupazio eraginkorra

Lanari Dagozkion Eskubideak

  • Promozioa
  • Ez baztertua izatea
  • Segurtasuna eta higienea
  • Intimitatea errespetatzea
  • Ordainsaria legez eta garaiz jasotzea
  • Ekintza indibidualak
  • Kontratu indibidualaren akordioa

Langileen Betebeharrak

  • Enpresaburuaren aginduak betetzea
  • Asmo onez jokatzea
  • Produktibitatea hobetzen laguntzea
  • Lanpostuak berekin dakartzan betebeharrak betetzea
  • Segurtasun- eta higiene-neurriekin lotutako arauak betetzea
  • Enpresaren jardunarekin lehian ez jardutea

Lan Kontratu Motak

  • Iraupen Mugagabeko Kontratuak:
    • Kontratu mugagabe
...
Jarraitu irakurtzen "Lan Eskubideak, Kontratuak eta Harremanak Euskadin" »

Hizkuntza Ikaskuntza Eraginkorra: Estrategiak eta Baldintzak

Magisteritza3,01 KB

Coelhoren Hamar Estrategiak Bigarren Hizkuntzaren Irakaskuntzarako

  1. Ikasleen esperientziekin lotura ezartzea, irakaskuntza-unitateak eta jarduerak diseinatzea, eta ikasleen ezagutza eta aurreko esperientziak kontuan hartzen dituzten baliabideak aukeratzea.
  2. Irakaskuntza ulergarria ematea, ikasleek klasean gertatzen dena ulertzen laguntzen duten estrategiak erabiliz: adibidez, hiztegi sinplea erabili kontzeptu berriak sartzeko, argi hitz egitea eta "bihotz gogor" bezalako esamolde linguistikoak saihestea edo azaltzea.
  3. Laguntzarako material alternatiboak eskaintzea edo sortzea. Euskarri bisual asko dituzten idatzizko materialak bilatu, kapitulu eta antolatzaile grafikoen ikuspegi orokorrak eskainiz, atal eta azpitaldeen hierarkia argiarekin, kapituluen
...
Jarraitu irakurtzen "Hizkuntza Ikaskuntza Eraginkorra: Estrategiak eta Baldintzak" »

Euskararen Erro Monosilabikoen Ikerketa: Historia eta Paradigma

Ingelesa3,73 KB

Euskararen Erro Monosilabikoen Ikerketa

Erro monosilabikoaren lehen ikerketetan ikusi dezakegu Azkuek erro monosilabiko bat proposatu zuela, eta Lafonek eta Uhlenbeckek aldiz erro ñabarra eta anitza. Izen erroei dagokienez disilabikoa eta aditz erroari dagokionez monosilaboa. Bestalde, Traskek AE fonotaktika eta morfemaz gauza asko esan zituen; Mellietek eta Sapirrek aldiz, anomalia historikoen berreraiketan euskal erroren egiturak iraganean urruti eraman gaitzakeela.


Ikerketa Aro Nagusiak

Ikerketan bi aro nagusi desberdintzen dira: Mitxelena aurrekoa eta ondorengoa. 1950-64 bitarteko bere lanek euskara zaharrekiko bilakabidea aldatu zuten. Hala ere, berak hots aldaketa eta sistema fonologikoari lehentasuna eman zien, horrekin batera silaba egitura

...

Jarraitu irakurtzen "Euskararen Erro Monosilabikoen Ikerketa: Historia eta Paradigma" »

Norbere Transzendentzia: Balioen Sailkapena

Medikuntza eta osasun zientziak2,26 KB

NORBERE TRANZENDENTZIA

Dimentsio honen helburuak bost ataletan sailkatu daitezke; Unibertsalismoa:

  • Errespetua
  • Unibertsalismoa: Natura
  • Unibertsalismoa: Tolerantzia
  • Onginahia: Konfidantza
  • Onginahia: Zainketa

UNIBERTSALISMOA

Balore honek pertsonen eta munduaren aprezio eta babesarekin harreman zuzena du; bertan honako aldagaiak kontuan hartzen direlarik: ulerkuntza, estimu, tolerantzia eta babesa guztion ongizatea eta izadiarentzat.

ONGINAHIA

Aldagai hau, pertsona batek egunerokotasunean harremana duen inguruko pertsonen ongizateren zaintzarekin asoziatzen da.

KONTSERBAZIOA

Kontserbazio dimentsioaren helburuak betetzeko sei azpi esparrutan banatuko dugu: Apaltasuna, Ohitura, Pertsonen arteko adostasuna, Arauekiko adostasuna, Segurtasuna Pertsonala eta Gizarte...

Jarraitu irakurtzen "Norbere Transzendentzia: Balioen Sailkapena" »

Etorkizuneko Irakasleen Gaitasunak: Irakaskuntza Eraginkorrerako Gakoak

Magisteritza3,09 KB

1. Kultura eta Irakaskuntzako Diziplinak Menderatzea

  • Etorkizuneko irakasleak kultura eta irakaskuntzako diziplinak menderatu behar ditu: ezagutzak, kontzeptuak eta adigaiak ikasiak izan behar ditu.
  • Ikasleengan interesa pizteko gai izan behar du.
  • Jarrera kritikoa sustatu behar du ikasleengan.
  • Ikasleei beren iritzia ematen lagundu behar die.
  • Espiritu kritikoa erakutsi behar du.

2. Hizkuntza Menderatzea

  • Etorkizuneko irakasleak irakaskuntzan erabiliko duen hizkuntza menderatu behar du.
  • Ahozko hizkera askotarikoa eta egokia erabili behar du.
  • Hizkuntza idatziko arauak errespetatu behar ditu.
  • Ideiak zuzentasunez eta koherentziaz adierazi behar ditu.
  • Ikasleen ahozko eta idatzizko akatsak zuzendu behar ditu.

3. Irakaskuntza eta Ikaskuntza Egoerak Sortzea

  • Etorkizuneko
...
Jarraitu irakurtzen "Etorkizuneko Irakasleen Gaitasunak: Irakaskuntza Eraginkorrerako Gakoak" »