Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Pentsioa Kalkulatu eta Inbertsioak: Gida Osoa

Ekonomia3,9 KB

Pentsioaren Kalkulua eta Erretiro Adina

2027tik aurrera, erretiro-adina 67 urtekoa izango da. Hala ere, 65 urterekin har ahal izango da erretiroa, Gizarte Segurantzan 38 urte eta 6 hilabete edo gehiago kotizatu bada. Gure pentsioaren guztizkoa kalkulatzeko, honako faktore hauek hartu behar dira kontuan:

Pentsioaren Guztizkoa Kalkulatzeko Faktoreak

  • Kotizazio-urteak. Langileak besteren edo norberaren konturako langile gisa sistema publikoan ekarpenak egin dituen urte-kopurua da.

  • Gutxieneko kotizazio-aldia. Pentsio publiko bat jasotzeko eskubidea lortzeko, 15 urte kotizatu behar dira gutxienez. Urte-kopuru horretatik, gutxienez 2 erretiro-dataren aurreko 15 urteko aldian kotizatu behar dira.

  • Oinarri arautzaileak. Erretiroa hartu aurreko 15 urteetako

...
Jarraitu irakurtzen "Pentsioa Kalkulatu eta Inbertsioak: Gida Osoa" »

Bizkaiko Langile Mugimendua: 1896ko Iruzkina eta Testuingurua

Historia3,29 KB

Sarrera eta Sailkapena

Oinarrizko testu historikoa da, aztertzen ari garen garaian idatzi zelako. Testu soziala da eta, formaren aldetik, informatiboa. Egilea ezezaguna da, baina sozialisten buru bat izan zela pentsa dezakegu, aldizkari horren jabe zirelako. Testu publikoa da eta Bizkaiko langile sozialistei zuzenduta dago. Helburua langileen baldintzak salatzea zen.

Bilbon idatzi zen 1896ko maiatzaren 23an eta “La lucha de clases” aldizkarian argitaratu zen. Langileek 1890eko greba orokorra egin ondoren idatzi zen, maiatzaren 1eko manifestazioaren ondoren. Langile mugimenduaren hasieran, lau greba egon ziren.

Analisia eta Hiztegia

Testu honen ideia garrantzitsuena langileen lan- eta bizi-baldintza txarrak kritikatzea eta salatzea da. Honako...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Langile Mugimendua: 1896ko Iruzkina eta Testuingurua" »

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza Espainiako Barnealdean

Geografia2,38 KB

Bi goi-lautadek eta Ebroko sakonuneak hartzen dute. Inguru fisikoa erliebe laua da, eta klima mediterraneo kontinentalizatua du.

A. Nekazaritza-egiturak: Ezaugarriak

  • Biztanleria urria eta zaharkitua da, eta populazioa pilatua.
  • Ustiategiek askotariko tamaina dute.
  • Lurzoruaren erabilerak nekazaritzara, abeltzaintzara eta basogintzara bideratuta daude.

B. Nekazaritza: Lehorreko eta Ureztaturiko Lurrak

Lehorreko Lurrak

Goi-ordokiko paramoetan eta landazabaletan, eta Ebroko haraneko inguru ez-ureztatuetan dira nagusi. Nekazaritza estentsiboa egiten da landazabaletan, “hirukote mediterraneoa” deritzona nagusi dela: zerealak, mahatsondoa eta olibondoa.

Iraganean, zerealak, batez ere garia, lurgorriarekin edo lekaleekin txandakatzen ziren, eta horiekin...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza Espainiako Barnealdean" »

Klima Sailkapena eta Ezaugarriak

Geografia5,3 KB

Klima Ozeanikoa

Urteko prezipitazioek banaketa erregularra dute, klima hau duten lurrak fronte polarreko depresioen eraginpean baitaude. Negua eta udazkena dira euri ugarieneko sasoiak, bi urtaro horietan izaten baita depresio gehien; prezipitazio urrienak, berriz, udan erregistratzen dira, Azoreetako antizikloiak iparrerantz egiten baitu urteko sasoi horretan. Prezipitazio urri horien ondorioz, urtean gehienez bi hilabete lehor izaten dira, eta horrek markatzen du, hain zuzen, klima mediterraneo kontinentaleranzko trantsizioa. Prezipitazioak modu leunean erortzen dira eta horrek erraztu egiten du euria lurrean iragaztea.

Klima Mediterraneoa

Itsasaldeko Klima Mediterraneoa

Atlantikoaren Hegoaldeko Kostaldea

Prezipitazioak ugariak izaten dira, zona...

Jarraitu irakurtzen "Klima Sailkapena eta Ezaugarriak" »

Filosofiaren Historia: Antzinako Aroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa

Filosofia eta etika4,92 KB





ESKOLAK edo Pentsalariak



ESKOLAK edo Pentsalariak Zer interesatzen zaie? Zein da lantzen duten GAIA?


ANTZINAROA

K.a VI-K.o. I


- Aldi Kosmologikoa: Miletoko Tales, Anaximandro, Pitagoras, Demokrito, Heraklito, Leucipo, Parmenides, Enpedokles eta Anaxagoras

- Aldi Antropologikoa: Sokrates eta Sofistak

- Sistema Handien Aldia: Platon eta Aristoteles

- Aldi Helenistikoa: Epikureismoa, Estoizismoa, eta Zinismoa

- Erlijiozko Aldia: Neoplatonismoa, Plotino


Aldi Kosmologikoa: Naturaren filosofia

Aldi Antropologikoa: Gizakiaren filosofia


- Sistema Handien Aldia: Greziako filosofiak heldutasun bete-betea lortu zuen

- Aldi Helenistikoa: Filosofia etikoa

- Erlijiozko Aldia: Neoplatonismoa, sentipen mistikoa handia eta salbaziorako irrika erakutsi zuten


ERDI AROA

V-XV



Kristautasuna

...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Historia: Antzinako Aroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa" »

Teknika kualitatiboa

Arteak eta humanitateak3,31 KB

Koré (emakumeak) eta Kuroia (gizona): Pl = Kuroia. Antzinako Greziako aro arkaikoko tipologia eskultorikoa da, zutik dagoen emakumezko estatua osatzen dute. Bere motako gizonezko bertsioa kuros izendatzen da.
Foro erromatarra:  Erroma klasikoaren erdigune formal eta zibila zen, eta bertan egiten ziren negozioak, merkataritza, prostituzioa, erlijioa eta justizia administrazioa.

Basilika erromatarra: 

Errege etxea esan nahi du, hau da, eraikin dotore, aberatsa. Grezian eta Erroman auzitegiak egoten ziren basiliketan...Erroman, basilika topaketa komertzial, politiko eta juridikoen lekua izan zen, beraz Foroa bezalako espazio publikoetan garatutako bizitzaren gertu kokatu zuten.

Eskultura de bulto redondo: Eskultura forma bat da, gehienetan borobil...

Jarraitu irakurtzen "Teknika kualitatiboa" »

Espainiako Aro Garaikideko Testu Historikoak (1812-1855)

Historia12,31 KB

1. Cadizko Konstituzioa (1812-03-19)

Kokapena

Aurrean daukagun testua lehen mailako testu bat da, izan ere, historian hori bizi zuten protagonistek idatzi zuten, Independentzia Gerra garaian. Gainera, testu juridiko bat da, konstituzio bat baita, Espainian eta espainiarrek idatziriko lehen konstituzioa, gai askori buruzko legeak biltzen dituena. Kasu honetan, Gorte Nagusiak dira idazkiaren autoreak, eta Espainiako herri osoari eskainia da; beraz, publikoa da. Cadizen idatzi zen, 1812ko martxoaren 19an, eta helburua herritarrek lege berriak ezagutzea zen.

Azterketa

Testuaren ideia nagusia Gorteek lege batzuk onartu eta berretsi dituztela da, hau da, konstituzio bat idatzi dutela. Bertan, honako hauek aldarrikatzen dira:

  • Subiranotasun nazionala.
  • Ondasunen
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Aro Garaikideko Testu Historikoak (1812-1855)" »

Espainiako urbanizazio prozesuaren etapak

Geografia3,14 KB

Industria aurreko urbanizazioa

Hiriak sortu zirenetik industrializazioa hasi zen arteko aldia da. Hona hemen ezaugarriak:

  1. Urbanizazio-tasa urria eta egonkorra zen.
  2. Urbanizazioari mesede egin zioten faktore militarrek, administratiboek, ekonomikoek, erlijiosoek eta kulturalek.
  3. Urbanizazio prozesuaren etapak hauek izan ziren: Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa.

Antzinaroa

K.a. IX. eta VIII. mendeetako greziar kolonizazioari lotuta agertu ziren lehen hiriak.

  • Erromanizazioa K.a. III. mendean hasi zen, eta hiri asko sortu ziren, hala nola Bartzelona, Tarragona eta Sevilla.
  • Erromatar Inperioaren gainbeherarekin eta III. mendetik aurrerako germaniar inbasioekin, desurbanizazio-prozesu bat gertatu zen, eta hiri asko desagertu ziren.

Erdi Aroa

Urbanizazio-...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako urbanizazio prozesuaren etapak" »

Gerra Hotza, Deskolonizazioa eta Mundu Berria

Historia15,92 KB

Gerra Hotza: Blokeen Arteko Lehia

Kontzeptua eta Ezaugarriak

BMG ondoren bi bloke nagusi geratu ziren, AEB eta SESB. Bi blokeetako herrialdeen arteko gatazkak geroz eta handiagoak izaten hasi ziren, baina ez ziren Hirugarren Mundu Gerra bat sortzera heldu, elkarren beldur baitziren, oso ondo zekitelako elkar suntsitzea azkarra izango zela. Hala ere, elkarren artean nagusitasuna lortzeko borrokak egon ziren, eta nahiz eta istiluak zuzenak ez izan, hainbat gatazketan parte hartu zuten, beren ereduak (komunismoa/kapitalismoa) zabaltzen saiatzeko.

Gatazka multzo horiei Gerra Hotza deitu zitzaien, zuzena ez izan arren, espantsionismo nahiak gerra txiki asko sortu zituelako. 1947tik 1989ra iraun zuen, azken urte horretan komunismoak porrot egin baitzuen,...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Hotza, Deskolonizazioa eta Mundu Berria" »

Espainiako Bigarren Errepublika: Etapak eta Erreformak

Historia5,41 KB

Espainiako Bigarren Errepublikaren Bilakaera Politikoa

Espainiako Bigarren Errepublikak hainbat etapa igaro zituen 1931tik 1939ra bitartean, bakoitzak bere ezaugarri politiko, sozial eta gatazka propioekin.

1. Behin-behineko Gobernua (1931)

Estatuko Burua eta Gobernua

Etapa honetan ez dago Estatuko buru finkorik. Gobernuko burua Niceto Alcalá Zamora izan zen.

Gobernuko Alderdiak

  • Ezkerreko alderdi errepublikanoa
  • Alderdi Sozialista (PSOE)
  • Eskuin Liberal Errepublikanoa
  • Alderdi Erradikal zentrista
  • Errepublikano galiziarrak
  • Errepublikano katalanak

Politika Nagusiak eta Erreformak

Lurralde-gaiei buruzko eztabaida: Nazionalismoek autonomiaren auzia aurkeztu zuten. Gobernuak konpromiso bat lortu eta Generalitatea berrezarri zuen Kataluniako gobernu autonomo gisa....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika: Etapak eta Erreformak" »