Bizkaiko Langile Mugimendua: 1896ko Iruzkina eta Testuingurua
Sarrera eta Sailkapena
Oinarrizko testu historikoa da, aztertzen ari garen garaian idatzi zelako. Testu soziala da eta, formaren aldetik, informatiboa. Egilea ezezaguna da, baina sozialisten buru bat izan zela pentsa dezakegu, aldizkari horren jabe zirelako. Testu publikoa da eta Bizkaiko langile sozialistei zuzenduta dago. Helburua langileen baldintzak salatzea zen.
Bilbon idatzi zen 1896ko maiatzaren 23an eta “La lucha de clases” aldizkarian argitaratu zen. Langileek 1890eko greba orokorra egin ondoren idatzi zen, maiatzaren 1eko manifestazioaren ondoren. Langile mugimenduaren hasieran, lau greba egon ziren.
Analisia eta Hiztegia
Testu honen ideia garrantzitsuena langileen lan- eta bizi-baldintza txarrak kritikatzea eta salatzea da. Honako hauek dira testuan agertzen diren gako-hitzak:
- 1890eko greba: Meatzariek lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko greba orokorra izan zen. Fabriketako langileek ere egin zuten.
- Maiatzaren 1a: Meatzariek haien eskubideak eta baldintzak hobetzeko egin zuten manifestazioa da. Langileen Eguna da.
- Gallarta: Langile mugimenduen sorlekua da.
Testuaren Ideia Nagusiak eta Paragrafoen Laburpena
Testua sei paragrafo nagusitan banatzen da:
- Lehenengo paragrafoan: Meatzetako langileek maiatzaren 1ean manifestazio bat egin zutela esaten da, manifestazio hori kuartel eta denden aurka egin zela azalduz.
- Bigarren paragrafoan: Langileek 1890ean greba bat egin zutela azaltzen du, lanaldia murrizteko eta dendak kentzeko helburuarekin.
- Hirugarren paragrafoan: Eskatutako murrizpena lortu zutela esaten du, baina barrakoiak eta dendak berdin jarraitu zutela.
- Laugarren paragrafoan: Lan egin ahal izateko baldintza txarrak izatea eta dendetan erostea beharrezkoa zela azaltzen da.
- Bosgarren paragrafoan: Eskainitako eskubideak larriak zirela esaten du.
- Seigarren paragrafoan: Gobernuari eta agintariei laguntza eskatzen diete, beste greba bat egingo dutela iragarriz.
Testuinguru Historikoa
Bizkaiko ekonomiaren aldaketek eraldaketa sakona eragin zuten euskal gizartean. Bizkaian XIX. mendean ematen den bilakaera demografikoa industrializazioaren ereduarekin eta garapenarekin lotuta dago. Bizkaia izan zen gehien hazi zen probintzia; 1877tik aurrera, benetako leherketa demografikoa gertatu zen immigrazioa zela eta.
Meatzarien bizi-baldintzak oso txarrak ziren eta eskulan ugari zegoenez, jabeek bazuten non aukeratu, eta horregatik, langileek ezin zuten hobekuntzarik eskatu. Higiene, etxebizitza eta elikadura baldintza penagarriek eta lan-saio gogorrek heriotza-tasak gora egitea eragin zuten. Istripuak oso ugariak zirenez, Gallartako meategien aldean ospitale bat eraiki zuten, eta horrek langile mugimenduak bultzatu zituen. Meategietako langileen gorakadak bizilekuen arazoa ekarri zuen. Gainera, meategietan, janaria jabeen kantinetan erosi behar zuten.
Greba bortitza izan zen, baina eskakizunak lortu zituzten eta sozialistei nagusitasun sindikala eman zien. Jabeek ez zituzten akordioak bete, eta Bizkaiko langileek beste lau greba antolatu zituzten. Ondoren, sozialistak nagusitu ziren.