Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak
Idazketaren garapena eta testu motak Hezkuntzan
Erizaintzako Arreta Prozesua (EAP): helburuak, ezaugarriak eta faseak
Erizaintzako Arreta Prozesua (EAP)
Zer da EAP? Zergatik da garrantzitsua erizaintzan?
EAP, Erizaintzako Arreta Prozesua, erizaintzako zaintzen metodo zientifikoa aplikatzea da. Pazienteek zaintza egokia jasotzea ezinbestekoa da, eta EAPk hori bermatzen du, osasun arazoak konpontzeko ordena logikoa jarraituz.
EAPren helburuak
- Pazientearen osasun arazoak identifikatzea.
- Pazientearen egoerarako egokienak diren zaintzak prestatzea.
- Zaintzen plana abian jartzea.
- Emaitzak baloratzea.
- Pazientearen osasun arazoak era pertsonalizatuan eta arreta ordenatu eta sistematizatu baten bidez konpontzea.
EAPren ezaugarriak
- Sistematikoa: Planteamendu antolatua du eta erizaintzako jardueren sekuentzia logiko bati jarraitzen dio.
- Malgua eta dinamikoa: Edozein egoeratara
Lizardi, Lauaxeta eta Aresti: euskal olerkigintzaren azterketa
Lizardi, Lauaxeta eta Arestiren Olerkigintza
Lizardiren Hizkera Poetikoa: Euskara eta Landutako Gaiak
Lizardik hizkera poetiko berria sortu zuen, berebiziko garrantzia emanez olerkiaren musikaltasunari. Euskarak trinkotasunerako eta elipsirako zituen baliabideak muturrera eraman zituen. Horrez gain, asko erabiltzen zituen figura literarioak. Hizkuntza aldetik, gipuzkeran oinarriturik, aranismoaren eredua erabiltzen zuen (neologismoak, aditz asmatuak…); honek zaildu egiten zuen ulermena.
Lizardik sentiberatasun berezia erakusten zuen tratatzen zituen gaietan, batik bat natura pertsonifikatzen zuen eta horren inguruan mundu berria sortzen zuen. Natura, bizitza eta heriotza batzen dituen poesia liriko sinbolista da Lizardirena. Naturaz gain, egoera...
Lexikogintzaren oinarriak: maileguak, elkarketa eta eratorpena
Lexikogintza
Maileguak
Hizkuntza batek beste hizkuntzetatik hitzak hartzeari esaten zaio mailegutza. Euskara historian zehar hizkuntza askorekin egon da harremanetan.
- Zeltiarretik: mailegatukoak, zilar, hartz, deba.
- Latinetik: Hitz asko dira, hona hemen batzuk: lege, errege, makila, eliza, gurutze...
- Arabiarretik: atorra, alkandora, alkate, gutun, azoka.
- Erromantzeetatik: Leku, erregu, zeru.
Hizkuntza batek hitz ugari mailega ditzake:
- Hitz osoak
- Atzizkiak
- Hitz multzoak
- Kultur erroak
- Kalkoak
Elkarketa
Hitz elkartua osatzen da bi elementu, bakoitzak bere aldetik esanahia dutenak, elkartutakoan. Elkarketak elipsidunak eta elipsigabeak izan daitezke.
Elipsidunak:
- Izena + izena: eskola kontseilua (eskolaren kontseilua)
- Aditzoina + izena: jangela (jateko gela)
- Aditzoina
Zelula prokariotoak eta eukariotoak: egitura eta teoria zelularra
Bizidunen Egitura: Teoria Zelularra
Zelulak, unitate txiki horiek dira, hain zuzen ere, bizidun guztien oinarrizko egitura. Zelulak tamaina eta forma askotakoak izan daitezke, bakarrik edo elkarturik ager daitezke, baina beti osatzen dute bizidunen oinarrizko egitura. Bizidun guztiak zelula bakar batez edo zelula ugariz osatuta daude.
Teoria Zelularraren Oinarriak
- Bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.
- Zelula horiek bizidunen bizi-funtzio guztiak betetzen dituzte: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Hau da, zelula da bizia duen izakirik txikiena.
- Zelula orok du jatorria beste zelula batean, eta bizidun oro zelula batetik sortua da.
Zelula Prokariotoa
Zelula xumeenak dira. Ez dute barne-mintzik. Bakterioen erreinukoak dira.
Osagaiak
- Mintz plasmatikoa:
Ipuinak lantzeko estrategiak: fonetika, lexikoa, sintaxia eta diskurtsoa
Ipuinak lantzeko estrategiak aztertzen
Kamile ipuinaren helburua aurkako kontzeptuak lantzea bada, zein estrategia erabiliko zenuke umeei ipuina erakargarri egiteko?
- Ortografia eta fonetikari dagokionez
- Lexikoari
- Sintaxiari
- Diskurtsoari
- Idatzi irudietan dauden lauki zurietan ipuinaren testua eta zehaztu bukaeran erabilitako estrategiak
Erabilitako estrategiak zerrendatu mailaz maila:
Ortografian?
Fonetikan?
Hizkuntzaren fonetika eta fonologia hizkuntzaren ahoskerari dagozkion alderdiak dira.
Morfologian?
Morfologia hitzen egitura eta osaketa aztertzen duen atala da.
Lexikoan?
Lexikoa hitz batek (den kategoriakoa dela) edozein testuingurutarako (edo testuinguru guztietarako) berezkoa duen informazioa da; informazio morfosintaktikoa eta semantikoa.
Sintaxian?
Euskal bokalak: fonetika eta fonologia, alternantziak eta asimilazioak
FONETIKA ETA FONOLOGIA
1.- Euskal Bokalak
1.1.- Euskal Sistema Bokalikoa eta Gaztelaniarena
Sarritan entzun izan da euskarak eta gaztelaniak elkarren antza dutela bokaletan erreparatuz gero. Baieztapen hori, ordea, ez da guztiz egia.
Txillardegiren aburuz, fonologikoki berdinak dira, baina fonetikoki ezberdinak. Hau da, gaztelaniaren eta euskararen sistema bokalikoan 5 bokal azaltzen badira ere, beren ahoskera ezberdina da.
Irudi geometrikoz baliatu zen Hellwag hizkuntzalari alemana, mihiaren jokoaren arabera, bokalak aho-barrunbean nola agertzen eta ahoskatzen diren irudikatzeko; hortik datorkigu Hellwagen triangelua izena. Beraz, 5 fonema bokaliko eta hiru irekidura-maila ditu euskarak:
Gaztelaniak ere 5 bokal horiexek ditu. Baina aho-barrunbean...
Erretikulu endoplasmatiko zimurtsua eta leuna: egitura eta funtzioak
Erretikulu Endoplasmatiko Zimurtsua (EEZ)
Organulu hori mintz batez eta barneko barrunbe batez osatuta dago; barrunbean zisternak eta tubulu lautuak daude, askotan elkarri loturik. Mintza entzimetan oso aberatsa da. Mintzaren kanpoaldean, erribosoma itsatsiak daude, eta horiek ematen diote itxura zimurtsua.
Erretikulu endoplasmatiko zimurtsuaren mintzek mintz nuklearrean jarraitzen dute; mintz nuklearra nukleoa biltzen duten erretikulu sakuluen multzoa dela esan daiteke.
Funtzio Nagusiak
Funtzio nagusia gainazaleko erribosomek sintetizatutako proteinak gordetzea eta garraiatzea da. Proteina horien artean, jariaketa proteinak, lisosomen berezko proteinak eta mintz zelularren proteina integralak nabarmentzen dira. Beste funtzio nagusietako bat proteinen
...XIX. mendeko iraultzak: 1820, 1830 eta 1848ko mugimenduak
Mugimendu Iraultzaileak XIX. mendean
5.2. 1820ko Mugimendu Iraultzaileak
Mugimendu hauek ezaugarri hauek zituzten:
- Klandestinitatean zeuden sozietate sekretuek antolatu zituzten iraultzak, horien artean masoneria eta karbonarioak nabarmentzen ziren.
- Altxamendu militarra izan zen gobernuen kontra joateko modua.
- Estatu iraultzaile gehienak Mediterraneo aldean aurkitzen ziren: Grezia, Napoli eta Piemontera, Turin, Espainia eta Portugal.
- Helburu politikoak: monarkia absolutuekin bukatu nahi zuten eta kasu batzuetan mugimendu abertzaleak izan ziren.
- Buruzagiak, orokorrean, intelektualak eta militarrak izaten ziren, gutxiengo bat.
- Iraultza hauek oso gogor zapalduak izan ziren aliantza sistemak martxan jarri baitziren eta buruzagiak exekutatuak izan ziren.