Materiaren teoria zinetikoa eta agregazio-egoerak: solidoak, likidoak eta gasak
Materiaren Teoria Zinetikoa
Materiaren agregazio-egoeren propietateak azaldu nahian, James C. Maxwell (1831-1879) eta Ludwig E. Boltzmann (1844-1906) fisikari ospetsuek teoria zinetikoa garatu zuten. Teoria zinetikoak materiaren hiru agregazio-egoeren portaera azaltzen du:
- Materia guztia partikulaz osatuta dago.
- Materia osatzen duten partikulak etengabe mugitzen dira.
- Materia osatzen duten partikulen arteko loturak sendoak edo ahulak izan daitezke, agregazio-egoeraren arabera.
- Agregazio-egoeraren arabera, partikulak askatasun handiagoz edo txikiagoz mugituko dira. Zenbat eta arinago higitu, orduan eta altuagoa izango da substantziaren tenperatura.
Solidoak
Edozein solidotan ikusten dugun ezaugarri nagusia zurruntasuna da. Baina, zergatik da hori horrela?...