Latina ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Erdi Aroko eta Aro Modernoko literatura: generoak, epika eta Berpizkundea

Latina-n eguneratua4,12 KB

Erdi Aroa

Erdi Aroko gizartean hainbat figura literario zeuden, hala nola espainiarrak, ingelesak eta beste batzuk. Hauek ziren nagusiak:

  • Juglarea: Jendea entretenitzen saiatzen zen bere etengabeko joan-etorrietan: abesten, antzezpenak egiten eta, batez ere, olerkiak errezitatzen.
  • Klerikoa: Ez bakarrik latinez, hizkuntza berrietan ere saiatu ziren testu kultuak idazten. Beraien lanak, batik bat, irakurle kultuei zuzenduak zeuden, eta helburu didaktiko eta morala zuten.
  • Trobadorea: XII. mendean sortzen dira. Testu lirikoak idazten dituzte, amodiozkoak batez ere. Kultuak eta nobleak ziren. Beraien lanak juglarreei ematen zizkieten hedatu eta ezagutarazteko.

Erdi Aroko Literatura Generoak

Erdi Aroko literaturan lau genero nagusi aurkitzen ditugu:

  1. Poesia
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko eta Aro Modernoko literatura: generoak, epika eta Berpizkundea" »

Arantxa Urretabizkaia: bizitza, lanak eta zinemaren ibilbidea

Latina-n eguneratua2,77 KB

Arantxa Urretabizkaiaren Ibilbidea eta Datuak

Donostiako Egia auzoan, 1947an jaiotako Arantxa Urretabizkaiaren literatura 60ko eta 70eko hamarkadetako berpizkundearekin batera garatu zela esan daiteke.

Hastapenak eta Formakuntza

Hamahiru urte zituela idazkari ofizioa ikasten hasi zen. Hamaseirekin bulego batean lanean ari zela, erizaintza ikasketak egin zituen. Ostean, eta beti ere lanean zebilela ikasten ari zela, Historian lizentziatu zen.

Kazetaritza eta Euskaltzaindia

1977an kazetaritzaren munduan murgildu zen, eta huraxe du lanbide ordutik. Hainbat komunikabidetan jardun du, besteak beste:

  • Egin egunkaria
  • Deia
  • Diario Vasco
  • ETB

2001ean Rikardo Arregi saria lortu zuen. Gaur egun, Euskaltzaindiko kide da.

Literatura Ibilbidea

Urretabizkaia Lur taldearen...

Jarraitu irakurtzen "Arantxa Urretabizkaia: bizitza, lanak eta zinemaren ibilbidea" »

Antzerkia: definizioa, egitura eta azpigeneroak

Latina-n eguneratua3,05 KB

Antzerkia: Arte Eszenikoaren Oinarriak

Jendeaurrean, aktore bidez, gertaera-segida bat irudikatzean datzan artea da antzerkia. Idazleak pertsonaia batzuk aurkeztu eta gertaera kezkagarri bat sortu, eta hortik abiatuta, intriga sortu behar du, ikuslearen jakin-mina pizteko.

Antzezlanaren Ezaugarriak

Antzezlanetan elkarrizketen bitartez erakusten zaizkigu pertsonaien ezaugarriak, haien arteko harremanak, gertakarien haria eta abar. Antzerki ikuskizun gehienak literatura testu batean oinarritzen dira.

Ikuskizunaren Elementuak

Ikuskizunaren elementu hauek ere eragina dute ikusleek antzematen duten mezuan:

  • Aktoreen ahots-doinu, keinu eta mugimenduek;
  • Aktoreen jantziek eta makillajeak;
  • Antzeztokiko dekoratu, objektu eta altzariek;
  • Emanaldian erabiltzen diren
...
Jarraitu irakurtzen "Antzerkia: definizioa, egitura eta azpigeneroak" »

Erromatar Errepublika: erakundeak eta Mediterraneoko hedapena

Latina-n eguneratua2,96 KB

Erromatar Errepublikaren Funtzionamendua eta Hedapena

Errepublikaren Erakunde Nagusiak

Komizioak

Herritar guztiek osatzen zituzten, hau da, esklabo ez ziren gizonezko helduek. Legeak onetsi eta magistratuak hautatzen zituzten. Hala ere, ez zen sistema erabat demokratikoa, bozketak herritar aberatsengandik hasten baitziren eta gehiengoa lortzean amaitzen baitziren. Hori dela eta, txiroek gutxitan ematen zuten botoa.

Senatua

Errepublika garaian eragin handia izan zuen. Hasieran 300 partaidek osatzen zuten, baina Julio Zesarren kontsulaldian 900 izatera iritsi ziren, guztiak magistratu ohiak. Senatariak biziartekoak ziren. Senatua zaharren kontseilua zen eta agintaritza politiko iraunkorra zuen. Teorian, horien eginkizuna magistratuei aholkua ematea,...

Jarraitu irakurtzen "Erromatar Errepublika: erakundeak eta Mediterraneoko hedapena" »

Euskarazko hiztegia, lokailuak eta gramatika gida

Latina-n eguneratua3,57 KB

Hiztegia: Adjektiboak eta Deskribapenak

  • Baxua: altuera txikikoa.
  • Behea: edozein gauzaren barrenean, lurretik hurbilen dagoen aldea.
  • Desberdina: bestelako ezaugarri edo nolakotasunak dituena.
  • Handia: ohiko tamaina gainditzen duena.
  • Ilehoria: ile hori-gorrixka duena.
  • Isila: hotsik edo soinurik egiten ez duena.
  • Laua: malkartsua ez dena.
  • Leiala: zor dion zintzotasuna gordetzen duena.
  • Lotsatia: erraz lotsatzen dena.
  • Maltxurra: engainuz edo azpikeriz berea egiten eta zerbait lortzen trebea dena.
  • Motza: luzera txikikoa dena.
  • Samurra: erraz murtxikatzen den jakiaz esaten da.
  • Txikia: ohiko neurrira iristen ez dena.
  • Xelebrea: bere umoreagatik nabarmentzen den pertsonaz nahiz gauzaz esaten da.
  • Zaharra: aspaldi sortua, egina edo gertatua dena.
  • Zekena: diruari gehiegizko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko hiztegia, lokailuak eta gramatika gida" »

Puntuazio-markak, erromantzeak, aditzaren aspektua eta bertsolaritza

Latina-n eguneratua3,3 KB

Gaia: Puntuazio-markak eta Erromantzeak

Puntuazio-markak

  • Puntua: Esaldia bukatu dela adierazten du.
  • Bi puntua: Esaldia bukatu ez dela adierazten du. Zerrendetan eta hitzez hitzezko aipamenetan nahiz eta agertzen den.

Erromantzeak

Zer dira erromantzeak? Belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren, antzinatik orain arte iritsi diren kantu zaharrak dira.

  • Epikoak: Zaharrenak dira, XV-XVI. mendekoak. Nobleziaren arteko guduak eta liskarrak kantatzen zituzten.
  • Epiko-lirikoak: XVII. mendekoak. Eredu epikoen antzekoak dira gaiak, baina hemen pertsonaien sentimenduak tartekatzen dira. Ez dira benetako kronikak, baizik eta asmatuak.
  • Lirikoak: XVIII. mendekoak. Amodiozko kantak dira, sentimenduak dira nagusi eta sinboloz beteta daude.

Atzizkiak (4. gaia)

  • -tar: Silaba
...
Jarraitu irakurtzen "Puntuazio-markak, erromantzeak, aditzaren aspektua eta bertsolaritza" »

Emakume idazleak historian zehar: lorpenak eta erronkak

Latina-n eguneratua2,39 KB

Historian zehar, emakumeak bigarren plano batean egon izan dira hainbat arlotan, baita literaturan ere. Familia eta etxea zaintzea izan da, tradizioz, emakumearen betebehar nagusia. XIX. mendearen erdialdera arte, gogorki kritikatzen ziren emakumeen “portaera inmoralak”, hau da, etxetik kanpo egiten zuten ia guztia. Beraz, ez da harritzekoa garai horren aurretik emakumeek idatzitako obra gutxi aurkitzea.

Aitzindariak: Santa Teresa, Sor Juana eta Madame de Stael

Hala ere, ezin ditugu ahaztu garai hartan garrantzia izan zuten idazle emakumezkoak, hala nola Santa Teresa de Jesus, Sor Juana Inés de la Cruz edota Madame de Stael. Azken hau izan ezik, beste biak mojak ziren, haiek baitziren idazten eta irakurtzen zekiten ia bakarrak. Madame de...

Jarraitu irakurtzen "Emakume idazleak historian zehar: lorpenak eta erronkak" »

Euskal lexikoa, esapideak eta idazleak: Txillardegi eta Mirande

Latina-n eguneratua2,99 KB

Lexikoa eta Esapideak

Maila Aditz Ondoak

Nahiko, oso, samar, guztiz eta gutxi

Amodiozko gutunik: maitasuneko eskutitza

Asasinatu: hil

Berri: albiste

Sorterreira: sorlekura

Nobiazgo: ezkoingai-aldia

Sujerentea: iradokitzailea

Arraroa: ezohikoa

Sorpresa: ustekabea

Liluratu: haurritu

Poesia: olerki

Promesa: agindu

Eternoaren: betierekoaren

Itxurazko: muduzko

Ona: goxoa

Goxoa: polita

Lanbroa: behe lainoa

Oroimena: gomuta

Arrunta: ohikoa

Oso ondo: ederki

Truke: gauza bat eman eta haren beste bat hartu

Auzolan: taldelan

Lehia: norgehiagoka

Burkide: laguna

Joputza: eskabotasuna

Premu: oinordekoa

Esapideak

Begiz jo: aukeratu

Begikoa izan: kuttuna izan

Begitan eduki: gorrotatu

Begietan eman: arreta ipini

Txillardegi

  • Donostian 1929an jaioa, gipuzkoarra. Bere izen erreala Jose Luis Alvarez
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal lexikoa, esapideak eta idazleak: Txillardegi eta Mirande" »

Erromantizismoa Europan eta AEBetan: idazle nagusiak

Latina-n eguneratua3,07 KB

Erromantizismoa Europan eta AEBetan

Ingalaterra

John Keats

Erromantizismo ingeleseko poetarik esentzialena izan zen. Haren poema estimatuenak sonetoak ziren, hala nola Odak, Urretxindor bati eta Udazkenari; azken hau, lirika modernoaren gailurra izan zen.

Frantzia

Victor Hugo

Genero literario guztiak landu zituen, eta nobelagile gisa arrakasta handia lortu zuen. Cromwell eta Hernani obrekin artegintzarako askatasuna aldarrikatu zuen. Odak eta Baladak eta Ekialdekoak irudi sekulakoz, fresko, koloretsu eta exotikoz kargaturik daude. Udazkeneko hostoak intimoagoa da, izadia, maitasuna eta heriotza kantatzen baititu.

Espainia

José de Espronceda

Byronen estiloa imitatu zuen, eta erromantizismo liberalaren ordezkari nagusi izan zen.

Gustavo Adolfo Bécquer

Lirikotasun...

Jarraitu irakurtzen "Erromantizismoa Europan eta AEBetan: idazle nagusiak" »

Joxean Artze: biografia, lanak eta euskal kulturan duen eragina

Latina-n eguneratua3,49 KB

Joxean Artze Agirre

Joxean Artze Agirre,[1] zenbaitetan JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere ageri dena (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 6a), euskal idazlea eta txalapartaria da, Artze anaietako bat.

Bizitza

Batxilerra amaitu ondoren, Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen. Harakin moduan lan egin ondoren, 1966an Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera. Bere anaia Jesus Marirekin txalaparta jo zuen. 1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa ikuskaria prestatu zuen. Horrez gain, ikus-entzunezko ekitaldiak ere prestatu...

Jarraitu irakurtzen "Joxean Artze: biografia, lanak eta euskal kulturan duen eragina" »