Euskal Eleberriaren Garapena: XIX. Mendetik Gerraostera

Latina3,52 KB

XX. mendeko Narratiba: Euskal Eleberriaren Sorrera

Foruak 1876an abolitu ondoren, XIX. mende bukaeran, euskararen aldeko mugimenduak suspertze bizi-bizia izan zuen. Mugimendu honek euskal narratibaren esnatzea eragin zuen, nahiz eta eragina olerkigintzan baino ahulagoa izan.

Ohitura Eleberria

Ohitura-eleberria esaten zaio XIX. mendearen bukaeran hasi eta 1936ko Espainiako Gerra Zibileraino hedatzen den aldikoari. Garai honetan iristen da eleberria bere gailurretako batera. Ohitura-eleberriaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Erro erromantikoa du.
  • Ikuspegi sentibera; galtzeko edo aldatzeko arriskuan diren ohiturak aipatzen dira.
  • Baserri eta itsaso inguruko jendeen bizimoduaz aritzen da, hau idealizatuz.
  • Erlijio katolikoaren pisua nabaria da.
  • Deskriptiboak, trama edo korapilo ahulekoak.
  • Kontalaria orojakilea.
  • Euskal kontzientziak bultzaturik idazten dute idazleek.

Txomin Agirre (1864-1920)

Aldi honetako eleberrigilerik onena, eta euskal eleberrigileen artean onenetariko bat. Ondarroan jaio zen, eta apaiza izan zen. Zumaian hil zen. Lan lasaia izateak ahalbidetu zion eleberriak idaztea eta ahalmen hau garatzea. Euskaltzaindiko kidea izan zen. Hiru obraren autore da: Auñamendiko lorea, Kresala eta Garoa. Lehena eleberri historiko-erromantikoa da; besteak, aldiz, ohiturazko eleberriak dira.

Kresala (1906)

Bigarren obra. Arrantzaren munduan girotua. Arranondoko (Ondarroako) ohitura eta bizimoduaz aritzen da. Tartean, amodio-kontuak daude (Mañaxi eta Anjel). Obra bizkaieraz idatzita dago. Esaldi luzeak ditu, erretorika kutsua ezartzen dio. Hiztegia oso landua eta aukeratua erabiltzen du, baina garbizalekeriarik gabe. Izenondo ugari erabiltzen ditu, testuari seriotasuna eta heldutasuna emanez. Hitz-jokoez, konparaketez nahiz paradoxez baliatzen oso trebea da.

Garoa (1912)

Hiru eleberrien artean gorentzat jotzen da. Baserri-giroaren isla da. Heldutasun narratiboa lortzen du Txomin Agirrek. Obra gipuzkeraz idatzita dago. Hizkuntzari neurria hartzen dio. Baliabide literarioak maisuki darabiltza. Elkarrizketak eredugarri biziak eta egokiak dira. Didaktismoa, irakurlea hezi nahia. Euskararekiko harrera eta arreta, hizkuntza zaindua. Estilo patxadatsua.

Jose Manuel Etxeita (1842-1915)

Josetxo (1909)

Mundakan eta Mundakaren inguruan girotua. Kontaketa erakargarria, hizkuntza bizia erabiliz; elkarrizketa eta narrazio arinak tartekatuz. Pertsonaiak ere biziagoak dira.

Beste idazle garrantzitsu batzuk: Agustin Anabitarte (1891-1981) eta Tomas Agirre Barrensoro (1898-1982).

Gerraosteko Eleberrigintza

Idatzi zituzten obrengatik baino, ezagunagoak dira zentsura eta euskara jasaten ari ziren egoera zailean idazteagatik. Euskal literaturari jarraipena eman ziotelako dira garrantzitsuak.

Jon Andoni Irazusta (1884-1952)

Atzerrian eman zuen argitara bere obra (Perun). Autore errealista da, pertsonaia gatazkatsuekin eta idealizaziotik urrun. Emigrazioari buruzko gogoeta egiten du bere bi eleberrietan. Ironia baliatzen du bizitzaren garraztasuna adierazteko. Obrak: Joañixio eta Bizia garratza da.

Jon Etxaide (1920-1998)

Historian oinarritutako obrak idatzi zituen: Alos torrea, Joanak joan eta Gorrotoa lege.

Jose Antonio Loidi (1916-1999)

Euskaraz idatzitako lehen polizia-eleberria: Hamabost egun Urgainen.

Deskargatu

PDF Word HTML