Narrazioaren elementuak eta argudio motak: laburpena
Narrazioaren Elementuak eta Argudio Motak
Narrazioaren Elementuak
2. Ekintzak: Argumentuaren Oinarria
Narrazioaren nondik-norakoa. Ekintza, istorio eta pasadizoen multzoak osatzen du narrazioaren argumentua.
3. Gaia: Autorearen Mezua
Aditzera eman nahi zaiguna; hau da, ekintzen azpian autoreak ezkutatzen duen intentzioa edo mezua.
4. Ikuspuntua edo Fokalizazioa (Narratzailea)
Barruko Ikuspuntua duten Narratzaileak
- Protagonista: Pertsonaietako bat izanik, beroni gertatzen zaiona ezagutu eta kontatuko digu. Istorioan inplikatuta egongo da.
- Protagonista Anitzak: Pertsonaia bakar baten ordez, hainbat pertsonaia dira gertaerak, arrazoiak eta iritziak kontatzen dizkigutenak.
- Lekukoa: Gainerako pertsonaien ekintzak ikusi eta kontatuko dizkiguna.