Narrazioaren elementuak eta argudio motak: laburpena

Latina-n eguneratua4,1 KB

Laburpena

Dokumentuak narrazio testu baten elementu nagusiak azaltzen ditu: ekintzak, gaia, ikuspuntua eta narratzailea, espazioa, denbora, erritmoa, pertsonaiak eta egiantza. Gainera, argudio mota ohikoenak aurkezten ditu, autoritatearen, iritzi orokorraren, logikaren, adibideen, analogiaren eta ad hominem argudioen azalpenarekin.

Funtsezko puntuak

  • Narrazioaren argumentua ekintza, istorio eta pasadizoen multzoak osatzen du.
  • Ikuspuntuaren arabera narratzaile protagonista, lekukoa, orojakilea edo objektiboa izan daiteke.
  • Denborak hiru mota ditu: irakurlearena, fikzioarena eta narrazioarena.
  • Erritmo kondentsatua denbora luzea laburtzen du; erritmo hedakorra denbora laburra zabaltzen du.
  • Pertsonaiak nagusiak (protagonista eta antagonista) edo bigarren mailakoak izan daitezke, lauak edo borobilak.
  • Argudio motak: autoritatea, iritzi orokorra, zentzuzko kausa-ondorioa, adibideak, analogia eta ad hominem.

Frogatu zeure burua

Narrazioaren Elementuak eta Argudio Motak

Narrazioaren Elementuak

2. Ekintzak: Argumentuaren Oinarria

Narrazioaren nondik-norakoa. Ekintza, istorio eta pasadizoen multzoak osatzen du narrazioaren argumentua.

3. Gaia: Autorearen Mezua

Aditzera eman nahi zaiguna; hau da, ekintzen azpian autoreak ezkutatzen duen intentzioa edo mezua.

4. Ikuspuntua edo Fokalizazioa (Narratzailea)

Barruko Ikuspuntua duten Narratzaileak

  • Protagonista: Pertsonaietako bat izanik, beroni gertatzen zaiona ezagutu eta kontatuko digu. Istorioan inplikatuta egongo da.
  • Protagonista Anitzak: Pertsonaia bakar baten ordez, hainbat pertsonaia dira gertaerak, arrazoiak eta iritziak kontatzen dizkigutenak.
  • Lekukoa: Gainerako pertsonaien ekintzak ikusi eta kontatuko dizkiguna.

Kanpoko Ikuspuntua duten Narratzaileak

  • Narratzaile Orojakilea: Gertatzen den guztia daki narratzaile honek, pertsonaien sentimenduak eta gertaeren arrazoiak barne.
  • Narratzaile Objektiboa: Pertsonaiek egiten dutena erakusten digu, baina ez du iritzirik ematen, ezta pertsonaien joan-etorria baloratzen ere.

5. Lekua: Gertakarien Espazioa

Gertakariak leku jakin batean gertatzen dira. Normalean, baina ez beti, nobelan zehar lekua aldatu egiten da. Leku errealak eta irrealak edo ametsezkoak izan daitezke.

6. Denbora: Egitura Tenporala

Denbora Motak

  • Irakurlearen Denbora: Irakurleak noiz irakurtzen duen.
  • Fikzioaren Denbora: Gertakizunak noiz ematen diren, noiztik noiz artekoa.
  • Narrazioaren Denbora: Kontalariak noiz narratzen dituen; ekintzak iraganekoak, momentukoak ala etorkizunekoak diren harentzat.

Denboraren Tratamendua

  • Denbora Kronologikoa: Ekintzak nola gerta, hala emanez, lehen, orain eta gero, alegia.
  • Denboran Saltoak: Jarraipide kronologikoa propio hautsiz eta gutxi-asko nahastuz.

7. Erritmoa: Narrazioaren Abiadura

  • Erritmo Kondentsatua (Trinkoa): Denbora luzea (bizitza oso bat) labur (5 orrialde) kontatu behar denean, gertaerak modu kondentsatuan edo trinkoan kontatzera jotzen da.
  • Erritmo Hedakorra: Denbora laburra (egun bateko gorabeherak) luze (100 orrialdetan) kontatu behar denean, modu hedakorrez jokatu behar izaten da.

8. Pertsonaiak: Rolak eta Tipologia

Protagonismoaren arabera, nagusiak eta bigarren mailakoak izan daitezke.

Pertsonaia Nagusiak

Nagusien artean protagonista(k) eta antagonista(k) aurki ditzakegu. Bi eratakoak dira:

  • Lauak edo Sinpleak.
  • Borobilak edo Konplexuak.

Bigarren Mailako Pertsonaiak

Laguntzaileak dira. Protagonistaren edo antagonistaren helburu kontrajarrietan bataren edo bestearen alde agertu ohi dira.

9. Sinesgarritasuna: Egiantza

Narrazioari egiantza ematea, lekua, denbora, pertsonaiak eta abar zainduz, oso garrantzitsua da zerbait logikoa eta koherentea idatzi nahi bada.

Argudio Motak

  • Autoritate Argudioa: Pertsona ospetsuen edo instituzio baten aipua egiten denean, norberaren argudioari indarra emateko.
  • Iritzi Orokorraren Argudioa: Herriaren aipua, giza talde batek esana edo onartua dela esaten denean.
  • Zentzuzko Argudioa (Kausa-Ondorioa): Giza adimena eta logika hartzen dira argudioen sostengu.
  • Adibideen Bidezko Argudioa: Esperientzia, datu edota ipuinek aberastu eta indartu besterik ez dute egingo gure arrazonamendua.
  • Analogiazko Argudioa: Defendatu nahi denaren eta beste baten arteko konparaketa, hain zuzen ere.
  • Aurkarien Kontrako Argudioa (Ad Hominem): Pertsonen izen ona hondatzeko erabiltzen da, aurkakoaren argudioak errefusatu beharrean.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da narratzaile orojakilea?

Gertatzen den guztia dakien narratzailea da, pertsonaien sentimenduak eta gertaeren arrazoiak barne. Kanpoko ikuspuntua duen narratzaile mota da.

Zer da ad hominem argudioa?

Aurkariaren izen ona hondatzeko erabiltzen den argudioa da, haren argudioak errefusatu beharrean. Dokumentuak argudio mota hori aurkezten du.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer osatzen du narrazioaren argumentua?
2. Zein narratzailek daki pertsonaien sentimenduak?
3. Zer gertatzen da erritmo kondentsatuan?
4. Zein argudio motak erabiltzen du pertsona ospetsu baten aipua?
5. Zer da analogiazko argudioa?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.