Erromatar Inperioaren Krisialdia eta Zatiketa
Herri Barbaroen Mehatxua
Erromatar Inperioko mugetatik harago hainbat herri bizi ziren, era askotakoak. Erromatarren esanetan, barbaroak ziren. Hitz horrek «atzerritar» esan nahi zuen, baita «zakar», «hezigabe» edo «basati» ere.
Hunoak
Herri barbaro batzuk —esate baterako, hunoak— Asiako estepetan bizi ziren, oso eremu babesgabeetan. Abeltzaintzan jarduten zuten gehienbat, eta beste herri batzuei eraso egiten zieten.
Germaniarrak
Beste herri barbaro batzuk Europako iparraldean eta ekialdean bizi ziren; germaniarrak ziren, hain zuzen ere. Tribuetan antolatzen ziren. Gerrarien batzarrean hartzen zituzten erabakiak, eta batzarkideek buruzagia hautatzen zuten. (1)
Abeltzaintza eta nekazaritza ibiltariaren bidez ateratzen zuten bizimodua,...