DBH mailako Latina ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Gutun hunkigarria: distantzia, amaren osasuna eta maitasuna

Latina2,21 KB

Mikel maitea,

Dagoeneko igaro dira zortzi hilabete Kanadara joan zinenetik eta umezurtz sentitzen naiz zu gabe. Bakardade sentsazio hau oso bitxia egiten zait, edozein momentutan agertzen delako:

  • Parrandan egon eta bat-batean zure begirada botatzen dut faltan.
  • Klaseko mahaikidea zu ez izatea sinesgaitza egiten zait oraindik.
  • Zapatuetan portaleko txirrinak jotzen duenean “Mikel da” pentsatzen dut, eta gero errealitateak kao uzten nau.

Nori bururatu behar zitzaion Batxillergoa atzerrian ikastea?

Sentimenduak paperean

Badakizu gutunak idaztea zaila egiten zaidala, are gehiago bihotzeko kontuak letren bitartez kanporatu behar baditut. Baina horretan ere exijentea izan zinen: “Idaztekotan, gutunak idatzi gero! Ez ditut nahi posta elektroniko hotzak,

...
Jarraitu irakurtzen "Gutun hunkigarria: distantzia, amaren osasuna eta maitasuna" »

Erromatarren Eragina Euskal Herrian eta Iberiar Penintsulan

Latina3,4 KB

Erromatarren Ondarea Iberiar Penintsulan

Erromatar zibilizazioak eragin handia izan zuen Iberiar Penintsulan. Hasieratik, gehien harrituko gaituena, agian, herri-lanen eta garai hartako zenbait eraikinen hondakinak izango dira: zubiak (Alcantara eta Medina), antzokiak (Merida eta Italica), akueduktuak (Segovia eta Tarragona), arkuak (Bara eta Medinacelli), etab. Horietako asko, gerora ere, askotan erabili izan dira. Bestetik, gaur egungo hiri batzuk erromatarren garaian fundatutakoak dira.

Gaur egungo hizkuntza askoren jatorria (gaztelania, galiziera, katalana, frantsesa, italiera, etab.), orduan hitz egiten zen hizkuntza, latina da. Penintsulako hizkuntzen artean, euskara da latinetik eratorria ez den hizkuntza bakarra, nahiz eta latinetik hitz...

Jarraitu irakurtzen "Erromatarren Eragina Euskal Herrian eta Iberiar Penintsulan" »

Poesia Lirikoa: Katulo, Horazio eta Ovidio

Latina2,57 KB

Poesia Lirikoa

Poesia lirikoaren ezaugarri nagusiak polimetria, musikalitatea eta sentimendu pertsonalen adierazpena dira. Ez da irakurtzeko sortua, errrezitatzeko baizik.

Katulo (k.a. 84-54)

Katulo neoterikoen buruzagi bezala ezagutzen da. Poesia epikoa atzean utzi nahi izan zuten eta egitura txikidun eraketa landuak sortu zituzten.

Bere korpusa 116 liburuz osatua dago eta hiru atal nagusi bereizten dira:

  1. 1-60. poemak: Poema liriko laburrak, metrika eta gai desberdinekin osatuta.
  2. 61-68. poemak: Poema luzeagoak. Mitologiari buruzko epopeia laburra, ezkontza ereserkia, etab.
  3. 69-116. poemak: Gaia antzekoa izan arren, metrika landuagoa eta berdintsuagoa.

Inspirazioa grekoengandik jaso zuen. Landutako gaiak: poesia erotikoa, naturaren deskribapena... Sentimentalismoa,...

Jarraitu irakurtzen "Poesia Lirikoa: Katulo, Horazio eta Ovidio" »

Dolce Stil Nuovo eta Boccaccioren Decameron: Literatura Gida

Latina2,36 KB

Dolce Stil Nuovoko ezaugarriak

  • Italiako eskola lirikoa da.
  • Dantek eman zion izena eskola poetiko honi; maitasunari ez zion feudal garaiko trobalarien eskema eman, garaiko ideia filosofikoak baizik.
  • XIII. mendean sortu zen Toscanan.
  • Gorte-maitasunaren tradizioari jarraitzen dio, aldaketa batzuekin:

Ezaugarri nagusiak

  • Poesia benetakoa izan behar du.
  • Garaiko proventzar poesia gainditu zuen, maitasunaren barneratze espirituala zela bide.
  • Jainkoaren eta gure artean bi bitartekari mota daude: zeruak eta aingeruak.
  • Maitasuna ez da bekatua.
  • Maitasunaren harremana espiritualizatu egiten da, eta mundu honetako emakumea figura espiritual eta idealizatua bilakatzen da.
  • Maitasun gaien osagarria natura izango da.
  • 11 silabako bertsoak erabiltzen dira.

Decameron: Errenazimenduko

...
Jarraitu irakurtzen "Dolce Stil Nuovo eta Boccaccioren Decameron: Literatura Gida" »

Parvana: Afganistango Neska Baten Biziraupena

Latina2,72 KB

Istorioa Afganistango herrian kokatzen da, Talibanen nagusitasunpean. Bertan, gainerako herritarrek beraien esanetara egon behar dute. Ildo horretatik, neskek ezin dituzten hainbat gauza aipatzen dira:

  • Ezin dira eskolara joan.
  • Ezin dira kalera atera mutil baten laguntzarik gabe.
  • Kalera ateraz gero, burkarekin egin behar dute.

Gainera, Talibanen "mundu" horretan badira hainbat gauza guztiek debekatuak dituztenak: argazkiak, musika eta liburuak, besteak beste.

Protagonista eta Hasierako Egoera

Istorioari atxikiz, esan behar da Parvana dela protagonista nagusia, Kabulgo 11 urteko neska bat. Bere familia (ama, aita eta bi ahizpa) handik hona dabil, beraien etxe guztiak txikitzen dizkietelako. Bere aitarekin egunero joango da Kabulgo merkatura. Hantxe...

Jarraitu irakurtzen "Parvana: Afganistango Neska Baten Biziraupena" »

Odisea eta Eneida: Poemen Laburpenak

Latina2,18 KB

ODISEA

Poema osatzen duten hogei eta lau kantutan Ulises argiaren eta honek Itakara itzuli arte bizi izan zituen abenturak eta nekeak aurkezten zaizkigu. Poema honetako kantuak hiru gai nagusiren inguruan bana ditzakegu:

Telemakoa

Atenea jainkosak Telemako konbentzitzen du aitaren berrien bila abia dadin. Hau aspalditik falta zen Itakan, Kalipso ninfak irla batean atxikirik baitzuen-eta. Ulises kanpoan zen bitartean, senargai frankok gortatu zuen Penelope, haren erreinua lurtu nahian.

Feaziarren Herrialdea

Zeusen aginduz, Kalipsok joaten uzten dio Ulisesi. Ekaitz baten ostean, feaziarren lurraldera iristen da Ulises. Altzinoo erregearen gortean, Itakarako bidean bizitako abenturak kontatzen ditu Ulisek, berandutzearen kausak azalduz:

Itzulera

Feaziarrei...

Jarraitu irakurtzen "Odisea eta Eneida: Poemen Laburpenak" »

Greziar eta Erromatar Jainko-Jainkosak: Taula Laburra

Latina5,12 KB

Greziar eta Erromatar Jainko-Jainkosak

Jarraian, greziar eta erromatar mitologiako jainko-jainkosen laburpen taula bat aurkezten da, haien funtzioak eta sinboloak azpimarratuz.

GrekoaLatindarraZer egin dute (Funtzioak eta Sinboloak)
ZeusJupiterJainko-jainkosa eta hilkor guztien aita eta errege da. Arranoa eta tximista ditu boterearen ikur.
HeraJunoZeusen arreba eta emaztea. Ezkontzaren jainkosa. Hegazti-oiak (paumak) daude berari eskainiak, hegazti horien lumatetan jainkosaren zerbitzari leial den Argosen begiak marrazturik daudelako.
AfroditaVenusMaitasunaren eta edertasunaren jainkosa. Beti dira berarekin maitasuntxoak (Eros/Kupido), izaki hegodun eta jostalariak. Sagarra oso gustuko du.
AteneaMinervaJakituriaren eta gerraren jainkosa. Kasko, ezkutu
...
Jarraitu irakurtzen "Greziar eta Erromatar Jainko-Jainkosak: Taula Laburra" »

Misterioa Leroux Institutuan: Ikasle, Amodio Debekatuak eta Hilketa

Latina3,36 KB

Raf, hemezortzi urteko neska bat da. Bere ama aurreko urtean galdu zuen, eta bere aitarekin bizi da institutu ondoan, bere aita Lizeoko atezaina delako. Beste atezain bat ere badago, Matias izenekoa.

Ikasle Gatazkatsuak eta Ekintza Bandalikoak

Mackito, Rafen gelako mutil bat da, bera bezala, kurtsoa errepikatzen ari da. Mackito eta bere lagun batzuk, institutuan, gauza txarrak (trastadak) egiten ibiltzen dira beti, bai irakasleari eta bai ikasleei ere. Oraingoan Mackito harrapatu dute laugarren mailako zakarrontziari su ematen, baina inoiz ez diote zigorrik jartzen, ezta bere bandako lagunei ere. Haiek dira Tomy, Txufo eta "Aberatsa". Komunak apurtu, autoei gurpilak zulatu, ikasleei dirua eskatu eta abar egiten dituzte.

Amodio Debekatua eta Ikerketa

Arratsalde...

Jarraitu irakurtzen "Misterioa Leroux Institutuan: Ikasle, Amodio Debekatuak eta Hilketa" »

Peru Abarka: Juan Antonio Mogelen obraren azterketa kritikoa

Latina2,56 KB

Iritzi kritikoa

Argitalpena eta sailkapen zaila

Obra 1802an idatzi arren, 1881ean eman zen argitara. Hala ere, eskuz egindako kopiei esker, argitaratu aurretik ere nahiko ezaguna zen, garai hartan euskaraz idatzitako obra batek izan zitzakeen neurrietarako. Bizkaieraz idatzita dago.

Ez da erraz sailkatzeko lana. Euskal eleberrien aitzindaritzat jo izan da, baina ezin esan daiteke eleberrien ohiko arauetara makurtzen denik. Alde batetik, obrak ez du tramarik; ondorioz, pertsonaiek ez dute hasiera, garapen eta amaiera duen istorio bat osatzen. Bestetik, leku eta denbora aipu minimoek ere ez dute adierazkortasun narratiborik. Agian, elkarrizketa bizi-bizien inguruan egituratutako kontakizun gisa definitu daiteke, definizioa zabala bada ere.

Obraren

...
Jarraitu irakurtzen "Peru Abarka: Juan Antonio Mogelen obraren azterketa kritikoa" »

Literatur mugimendu nagusiak (Erromantizismoa eta besteak)

Latina5,87 KB

Literatur mugimendu nagusiak

Taula honetan hainbat mugimendu literarioren ezaugarri nagusiak eta ordezkariak agertzen dira.

Erromantizismoa

Sinbolismoa

Poesia soziala

Abangoardia

Surrealismoa

Erromantizismoak gizabanakoaren banakotasuna eta nagusitasuna predikatzen du; haren nortasuna, bereizitasuna eta bakartasuna gora aldarrikatzen.

Bertsolaritzaren mugetatik aldentzen dira eta poesia kultua egin nahi dute.

Francoren diktadurapean sortutako errealitateari kritika egin nahi zioten idazle, eleberrigile eta poeta talde bat; egoera sozial eta politikoa salatzeko.

Gizartearen molde estetikoak aldatu nahi dituzte.

Gizakiaren kezka existentziala berreskuratu zuten.

Gai orokor gogokoenak maitasuna eta izadia dira.

Hizkuntza maila jasoagoa erabiltzen dute, herrikoietik

...
Jarraitu irakurtzen "Literatur mugimendu nagusiak (Erromantizismoa eta besteak)" »