Hornitzaileen Hautaketa eta Erosketa-Politika
Hornitzaileen Hautaketa eta Erosketa-Politika
Merkatari xehekariak produktuak handizkariari edo fabrikatzaileari erosten dizkio, eta azken kontsumitzaileari saltzen dizkio, eraldatu barik (gutxienez %80). Handizkako merkatariak, berriz, produktuak fabrikatzaileari erosi eta beste fabrikatzaile edo artisau batzuei saltzen dizkie.
Eskatu beharreko informazioa
Balizko hornitzaileen zerrenda egin ostean, gutun-bidez edo zuzenean jarri behar dugu haiekin harremanetan, jakin beharreko informazioa eskatzeko. Informazioak hiru alderdi hartzen ditu aintzat:
- Baldintza ekonomikoak
- Baldintza teknikoak
- Salmenta-ondoko zerbitzua
Aurreko informazioaz gain, katalogoak, laginak, aurrekontuak… eskatu behar ditugu, eta erantzuna bidaltzeko muga-eguna adierazi. Beste