Inbentario, Hornikuntza eta Erosketa Helburuak Enpresan

Ekonomia2,64 KB

Hori dela eta, inbentarioak eta horiei lotutako kostuak kontrolatzea ezinbestekoa da antolakuntza egokia izateko.

Hornikuntza-funtzioaren helburuak

Hornikuntza-politika egokiaren helburuen artean honako hauek daude:

  • Inbentarioaren beharrari buruzko aurreikuspenak egin.
  • Erosketak planifikatu eta Erosketa-sailarekin elkarlanean aritu, erosketa merkeak eta eraginkorrak lortu ahal izateko.
  • Inbentarioan egiten den inbertsioa minimizatu.
  • Biltegiratze-kostuak murriztu.
  • Kalteen, zaharkitzearen eta gai galkorren ondoriozko galerak minimizatu.
  • Produkzioan lehengairik eta gainerako hornigairik falta ez dadin, behar adinako inbentarioak egin.
  • Inbentarioen garraio eraginkorra mantendu, saltze- eta jasotze-jarduerak barne.
  • Inbentarioaren informazio-sistema eraginkorra eduki.
  • Kontabilitate-sailari inbentarioaren balioari buruzko txostenak eman.

Helburu horiek guztiak bete ahalko dira, batzuen eta besteen artean gatazkak sor daitezkeen arren. Horregatik, oreka bilatu behar da eta helburu bakoitzari lotuta dauden kostuak minimizatu egin behar dira, baina, aldi berean, maximatu behar da bezeroari ematen zaion zerbitzua.

Erosketa-funtzioaren helburuak

Erosketa-sailaren zeregina honako hau da: behar diren materialen eskaerak jaso, hornitzaile egokiak bilatu eta enpresaren inbentarioetara iristeko egin behar diren kudeaketa-lanak egin. Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da baldintza hauek betetzea:

  • Materialak xedeen araberako kalitatea eduki behar du.
  • Materiala hartzeko epea bidezkoa izan behar du.
  • Merkatuan dagoen kalitate-prezio harreman onena bilatu behar da.

Erosketa-sailak egiten duen funtzioa baloratzeko, aurreko hiru baldintza horiez gain, beste batzuk ere hartu behar dira kontuan:

  • Ematen diguten arreta.
  • Ordaintzeko emandako erraztasunak.
  • Erabilitako garraio-sistema aldagaiak.

Erosketak, gehienetan, aurretik antolatutako ohiko sistemaren arabera egiten badira ere, erosketa-sailak indarrean dauden prezioen ezagutza hutsa gainditzen duenean lortzen du erabateko justifikazioa. Prezioen aldaketen berri izateko, beti, merkatuaren joerak aztertu behar ditu.

Erosketa-politika egokiak erositako artikuluen guztizko kostua %5 eta %10 bitarte murriztu dezakeela frogatu dute.

Deskargatu

PDF Word HTML