Hornitzaileen Hautaketa eta Erosketa-Politika
Hornitzaileen Hautaketa eta Erosketa-Politika
Merkatari xehekariak produktuak handizkariari edo fabrikatzaileari erosten dizkio, eta azken kontsumitzaileari saltzen dizkio, eraldatu barik (gutxienez %80). Handizkako merkatariak, berriz, produktuak fabrikatzaileari erosi eta beste fabrikatzaile edo artisau batzuei saltzen dizkie.
Eskatu beharreko informazioa
Balizko hornitzaileen zerrenda egin ostean, gutun-bidez edo zuzenean jarri behar dugu haiekin harremanetan, jakin beharreko informazioa eskatzeko. Informazioak hiru alderdi hartzen ditu aintzat:
- Baldintza ekonomikoak
- Baldintza teknikoak
- Salmenta-ondoko zerbitzua
Aurreko informazioaz gain, katalogoak, laginak, aurrekontuak… eskatu behar ditugu, eta erantzuna bidaltzeko muga-eguna adierazi. Beste hornitzaile batzuei informazio bera eskatzen ari gatzaizkiela esatea komeni da.
Merkatuko eskaintzen analisia
Askotan, faktura batean agertzen diren artikulu guztiei dagozkien deskontuak, paketatzeak, garraioa… egoten dira sartuta, eta ez dira produktu kopuruaren eta prezioaren araberakoak izaten. Horien kostua kalkulatzeko, osagai amankomun horiek produktu desberdinen artean banatu beharko ditugu era proportzionalean. Hori lortzeko, banaketa proportzionalak erabil daitezke hiruko erregelen bitartez.
Produktuaren bizitza zikloa
- Sarrera
- Garapena
- Heldutasun
- Gainbehera/amaiera
Hornitzaileen hautaketa
Ezin dugu jakin-jakinean eskaintza bat onartu, gainerakoak baino merkeagoa delako. Prezioaz gain, beste zenbait faktore ere aintzat hartzekoak dira, adibidez, produktua kalitatea eta produktua garaiz emateko gaitasuna. Erabakia hartu aurretik, arretaz aztertu behar dugu hornitzaileak eskaintzen duen zerbitzua.
Inolako erabakirik hartu aurretik, jasotako eskaintza guztien alde onak eta txarrak aztertzen ikasiko dugu.
Erosketa-politika egokia garatzeko, beharrezkoa da jasotako eskaintzak eta fitxeroan dauzkagunak aztertzea, balioztatzen eta erosten jakitea. Okerreko erabakirik ez hartzeko, ezinbesteko eskakizuna baita.
Jasotako informazioa balioztatzeko eta erosteko urratsak
Eskuratu ditugun eskaintzak aurretiaz aztertzea: lana sintetizatzeko, gure baldintza nagusietara egokitzen ez diren hornitzaileen eskaintza baztertu egingo dugu.