Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Metodo Globalizatua Hezkuntzan: Gida eta Azterketa

Psikologia eta soziologia3,08 KB

Zertan datza metodo globalizatua?

Metodo globalizatuan, haurrak era globalean ezagutu eta ikasten du. Izan ere, ikasketa berrien eta jadanik ikasitakoaren arteko loturen emaitza izango baita ikasketa. Horrez gain, haurren interesei erantzuna emanez, ezagutu nahi duten errealitatea landuko da: natura, ingurumena… beti ere haurren jakinminetik abiatuz.

Globalizazio metodoaren auziak eta premiak

Globalizazio metodoak planteatzen du zenbaitzuen ustez auzi batzuk eta orduan bera aplikatu aurretik kontutan hartu beharko liratekeenak. Zeintzuk dira aurrez hartu behar diren premia horiek?

  • «Guztia ezagutzea» ezinezkoa denez, beharrezkoa da jada ezagun direnak nola erlazionatzen diren ikastea, eta horiek ikaslea jakitera irits daitekeenarekin zer lotura
...
Jarraitu irakurtzen "Metodo Globalizatua Hezkuntzan: Gida eta Azterketa" »

Chicagoko Eskola, Sullivan eta Wright: Arkitektura Modernoa

Arteak eta humanitateak6,75 KB

Chicagoko Eskola (1871-1909)

Chicago kiskali zuen sutearen ondorioz, susperraldi ekonomikoa gertatu zen, eta horrek leku gutxitan etxebizitza askoren beharra ekarri zuen.

Gainera, eraikuntza-sistema berriei esker eta beste suteen bat gertatzeko beldurrez, altzairuzko egiturak, gas-argia eta segurtasun-igogailuak jarri zituzten.

Material berriei esker, etxeorratzak eraiki ahal izan zituzten, eta burdinari esker, karga-hormen beharrik ez zenez, zimenduek karga gutxiago jasaten zuten eta beirate handiak jarri ahal izan ziren. Zimenduak isolatu egiten ziren, burdinazko eskeletoa zementuan sartuz.

XIX. mendearen amaieran Chicagoko Eskola sortu zen. Arkitektura-estilo bat da, eta arkitekto askok parte hartu zuten bertan, adibidez, Richardson, Burnham...

Jarraitu irakurtzen "Chicagoko Eskola, Sullivan eta Wright: Arkitektura Modernoa" »

Francoren Diktadura: Erregimenaren Zutabe, Bilakaera eta Oposizioa

Historia10,78 KB

Gaia. Franco Jeneralaren Diktadura

Erregimenaren Zutabeak

Erregimenaren Osagai Ideologikoak

  1. Nazionalkatolizismoa. Francok muturreko pentsaera nazionalkatolikoa izan zuen. Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten nazionalkatolizismoaren garapenean. Nazionalkatolizismoak Francoren legitimazioa egin zuen.
  2. Militarismoa. Diktadura frankistarentzat garaipen militarraren erabilera funtsezkoa izan zen. Francoren ustez, Armada nazio oinarria zen eta edonon egon zitezkeen. Kalea kontrolatzeko polizia armatua eta Guardia Zibila erabili zituen.
  3. Ultranazionalismo zentralista. Falangek sentimendu zentralista nabarmena zuten. Frankismoak, batasun historikoaren kontzeptu falangista sartu zuen: “unidad de destino en lo universal”.
  4. Korporatibismo faxista.
...
Jarraitu irakurtzen "Francoren Diktadura: Erregimenaren Zutabe, Bilakaera eta Oposizioa" »

Estatu Eredu Nagusiak eta Sozialismo Motak

Historia2,72 KB

Estatu Eredu Nagusiak

Estatu Liberala

Estatu modernoak hartu zuen lehenengo forma Erregimen Zaharretako monarkia absolutista izan zen: gobernu forma horretan, errege-erregina subiranoa zen, eta bere hitza, legea.

Liberalismo politikoa eta liberalismo ekonomikoa

Liberalismoa, hasieran, berme konstituzionalak eta gizabanakoaren eskubideak aldarrikatzeko sortu zen, absolutismoaren aurrean askatasuna defendatzeko. Baina ekonomia antolaketari buruz doktrina bihurtu zen berehala. Bi adiera biltzen ditu:

  • Liberalismo politikoa: liberalismo politikoak gizakiak aske izan behar direla erlijio, ekonomia eta politikako gaietan aldarrikatzen du, eta horretarako mugak eta kontrolak ezartzen dizkio estatuaren botereari.
  • Liberalismo ekonomikoa: doktrina honen arabera,
...
Jarraitu irakurtzen "Estatu Eredu Nagusiak eta Sozialismo Motak" »

Taldeak: Mota, Egitura, Rolak eta Lidergoa

Psikologia eta soziologia2,86 KB

Taldearen Kontzeptua

Taldearen kontzeptua honela defini daiteke:

  • Helburu bera edo antzekoa duten pertsonen multzoa.
  • Elkarrekin komunikatzen diren pertsonen multzoa.
  • Beharrak asetzen dituzten eta talde batasun gisa ikusten duten pertsonen multzoa.

Talde Motak

Hainbat irizpideren arabera sailka daitezke taldeak:

1. Beren Artean Sortzen Den Harreman Afektiboaren Araberako Taldeak

  • Lehen Mailako Taldeak: Lotura afektibo estuko taldeak dira. Kohesio eta intimitate maila altua dute. Talde txikiak izaten dira.
  • Bigarren Mailako Taldeak: Handiagoak izaten dira. Izaera formala dute, era formalean ezarritako murrizketak daude.

2. Gizakiak Taldearekin Duen Loturaren Araberako Sailkapena

  • Pertenentzia-taldea: Norberak aukeratu gabe kide duen taldea, borondatezkoa ez
...
Jarraitu irakurtzen "Taldeak: Mota, Egitura, Rolak eta Lidergoa" »

Frankismoaren Bilakaera eta Oposizioa 1960ko Hamarkadan

Historia3,7 KB

1960ko hamarkadan, frankismoa guztiz finkatuta zegoen, eta bere gainbehera 1970eko hamarkadan gertatu zen. Espainiak garapen handia izan zuen ekonomian, baina ez politikan, eta frankismoa Francoren heriotza arte mantendu zen.

Egonkortze Plana eta Garapen Planak

Interbentzionismoarekin jarraitu zen. Egonkortze Plana osatzeko, 4 urteko 3 garapen plan diseinatu zituzten teknokratek. Hauek izan ziren helburuak:

  • Erreformak egitea ekonomia modernizatzeko eta garatzeko.
  • Espainia potentzia ekonomikoa bihurtzea.
  • Defizita gainditzea.

Hauek izan ziren hartutako neurriak:

  • Lehentasunezko sektoreak zehaztu eta sektore horietara bideratu ziren inbertsioak.
  • Ekimen pribatua sustatu zuten.
  • Garapen poloak sustatu zituzten.

Horrekin batera, desarrollismoaren hasiera gertatu...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Bilakaera eta Oposizioa 1960ko Hamarkadan" »

1939ko Industria Babesteko Legea: Autarkia eta Interbentzionismoa

Historia3,39 KB

1939ko urriaren 25eko Nazio Intereseko Industriak Babesteko Legea

Testuaren Aurkezpena (Sarrera)

Testuaren Izaera

  • Industria estrategikoak babesteko legearen atal batzuk.
  • Testu juridiko publikoa.
  • Lehen mailako iturria.

Egilea

  • Francisco Francoren gobernua.
  • Espainia matxinatuaren gobernuburua (+ "Generalisimo" + Estatu Burua).
  • Altxamendu Nazionalaren burua, Herriko Defentsa Batzordeko (Junta de Defensa Nacional) beste jeneralak baztertu ondoren.

Noiz eta Non

  • 1939ko urriaren 25ean (BOEn argitaratua).
  • Madrilen.

Nori Zuzenduta

  • Lege orokorra.
  • Bereziki, industrialariei eta inbertitzaileei.

Egoera

  • Gerra Zibilaren bukaeran, bost hilabete pasa ondoren.
  • Ekonomiaren hondamena gerraren ondorioz.
  • Erregimenaren politika ekonomiko autarkikoaren abiapuntua.

Testuaren Analisia (

...
Jarraitu irakurtzen "1939ko Industria Babesteko Legea: Autarkia eta Interbentzionismoa" »

Decroly: Interesguneak eta Ideia Elkartuak

Gizarte zientziak2,2 KB

Ardatz Pedagogikoa

Ideia Elkartuak eta Interesguneak

Eskola aktiboak interesaren pedagogia esan nahi du, eta interesaren pedagogiak metodo aktiboak eskatzen ditu. Horretarako, metodoa interesguneak dira, haurrek proposaturiko gaiak abiapuntu izanik. Hau horrela izanik, eskolak ikaslearen beharrizan eta interesetan oinarritu behar du.

Decrolyk dituen helburuetara iristeko, interesguneen metodologian oinarritzen da, eta metodologia hau ideia elkartuen programan kokatzen da. Interesguneak eskola-programazio unitarioa (ez dago ikasgairik, dena elkarrekin lotuta dago: matematika, gizartea, heziketa fisikoa... dena bat bezala ematen da) eta ikasgai ez-zatikatuak dira, ikasleen beharrizan eta interesetan oinarritzen direnak.

Decrolyk dionenez, haurren...

Jarraitu irakurtzen "Decroly: Interesguneak eta Ideia Elkartuak" »

Merkatu Motak, Azterketa, Segmentazioa eta Marketina

Ekonomia2,91 KB

Merkatu Motak

Merkatu motak sailkatzeko hainbat irizpide daude:

Eskaintzaileen, eskatzaileen eta produktuaren desberdintzapen-mailaren arabera:

  • Lehia perfektua
  • Lehia inperfektua (monopolioa, oligopolioa eta lehia monopolista)

Hedatzeko aukeren arabera:

  • Egungoa
  • Potentziala
  • Joerazkoa

Erosteko arrazoiaren arabera:

  • Kontsumoa
  • Industriala

Funtzionamendu-askatasunaren arabera:

  • Askea
  • Kontrolatua

Geografia-eremuaren arabera:

  • Tokikoa
  • Eskualdekoa
  • Naziokoa
  • Nazioartekoa

Merkatu Azterketaren Faseak

  1. Azterketaren ereduaren helburua zein den erabaki.
  2. Azterketa-eredua diseinatu.
  3. Datuak bildu: lehen mailakoak eta bigarren mailakoak.
  4. Datuak analizatu eta interpretatu.
  5. Emaitzak aztertu.

Lehen Mailako Datuak Jasotzeko Teknikak

a. Inkesta:

Merkatu-azterketa egiteko gehien erabiltzen den teknika...

Jarraitu irakurtzen "Merkatu Motak, Azterketa, Segmentazioa eta Marketina" »

Zahartzaroa eta Taldeak: Psikologia Ebolutiboa eta Bizi Kalitatea

Psikologia eta soziologia2,87 KB

Esku-hartze Taldeak edo Kolektiboak

Animazio soziokulturalaren ekintzak bi motatakoak izan daitezke:

  1. Gizarte guztira oro har zuzenduta: Adin, interes eta behar guztietara zuzendutako ekintzak.
  2. Talde zehatz batera zuzenduta: Haurtzaroa, emakumeak, etorkinak, etab.

A) Adinaren araberako taldeak

  • Haurtzaroa
  • Nerabezaroa
  • Gaztaroa
  • Heldutasuna
  • Zahartzaroa

B) Taldearen behar espezifikoen araberako taldeak

Arriskuan dauden populazioak, esaterako:

  • Adinekoak
  • Langabezian dauden helduak
  • Presoak
  • Drogodependienteak
  • Gutxiengo etnikoak
  • Eta abar.

C) Ingurunearen edo testuinguruaren araberako taldeak

  • Herriko animazioa
  • Hiriko animazioa
  • Instituzioetako animazioa

Psikologia Ebolutiboa

Talde desberdinen ezaugarri eta beharrak aztertzeko, psikologia ebolutiboak adinaren araberako sailkapena...

Jarraitu irakurtzen "Zahartzaroa eta Taldeak: Psikologia Ebolutiboa eta Bizi Kalitatea" »