Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hikako taula: euskarazko tratamendu-mailak

Beste ikasgaiak-n eguneratua904 bytes

-Hika:toka(gizon),noka(neska)

-Hikako alokutiboa lagun arteko hizkeran erabiltzen da,eta solaskideen artean Konfidantza edo parekotasuna dagoela adierazten du.

-Hika ari garenean, forma alokutiboak eta Neutroak erabiltzen ditugu. Izan ere, 2.Pertsonari erreferentzia egitean beti Neutroa.

-Behin hikako tratamendua aukeratuz gero, Behartuta gaude hikako alokutiboa erabiltzera.

-Zukako edo xukako alokutiboa:

-zukako tratamendua errespetua adierazten Dute.

-Berorika:

-Errespetu Handia zor zaien pertsonarekin erabili, baina zahartuta dago gaur egun. Hirugarren pertsonako aditzak erabiltzen dira.

Gerraosteko euskal literatura: ondorioak, aldizkariak eta berpiztea

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,07 KB

1. Gerraren ondorioak euskarazko literaturgintzan

Gerrak ondorio larriak ekarri zizkion euskarazko literaturgintzari. Aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk gerra garaian hil ziren. Zenbaitek preso egon behar izan zuten eta beste batzuk, atzerrira joan behar izan zuten.

2. Atzerriko euskal idazle esanguratsuenak

Frankismoak euskal literatura debekatu zuenez, idazle asko erbesteratu ziren, hasieran Europara, beranduago Ameriketara. Idazle esanguratsuenen artean, hiru aipa daitezke, obra banarekin:

  • Telesforo Monzon: Urrundik poema (1945)
  • Jokin Zaitegi: Goldaketan (1946)
  • Irazusta: Joañixio (1946)

3. Euzko Gogoa eta Eskualduna: Gerraosteko aldizkariak

Zaitegik euskalgintzari egindako ekarpenik aipagarriena Euzko Gogoa izan zen. 1950ean Guatemalan...

Jarraitu irakurtzen "Gerraosteko euskal literatura: ondorioak, aldizkariak eta berpiztea" »

Gizarte trebetasunak: portaera, komunikazioa, emozioak eta nortasuna

Psikologia eta soziologia-n eguneratua5,57 KB

Gizarte Trebetasunak: Zer dira?

Gizarte-trebetasunak besteekin harremanak edukitzeko dauzkagun ohitura, portaera, pentsamendu eta emozio multzoa dira.

Gizarte Trebetasunen Atal Nagusiak

  • Pertsonen arteko testuingurua
  • Beren sentimenduak, jarrerak, nahiak, iritziak edo eskubideak egokiro adieraztea
  • Arazoak bideratu edo txikiagotzea

Gizarte Trebetasunen Osagaiak

Elkarrekintza soziala errazten duten gaitasun-multzoa dela esan dugu. Lau mota bereizten ditugu:

  • Portaera
  • Emozioak
  • Ezagupena
  • Nortasun-osagaiak

Zer da portaera?

Pertsonak duen jokabidea, ekiteko modua edo egoera bati erantzuteko modua da.

Asertibitatea

Zure pentsamenduak forma normal batean defendatu eta besteen ideiak errespetatu.

  • Portaera pasiboa: Sentimenduak, pentsamenduak eta iritziak adierazteko gai
...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte trebetasunak: portaera, komunikazioa, emozioak eta nortasuna" »

Plaka tektonika: Wilson zikloa eta prozesu geologikoak

Geologia-n eguneratua2,6 KB

Konbekzio-korronteak

Konbekzio-korronteak daude plakak mugitzen direlako. Sakonera handitzean tenperatura oso altua denez, astenosferako materialak gorantz doaz. Gora heltzean, hoztu egiten dira gradiente geotermikoa txikiagoa delako. Behin hoztuta, material hori beherantz doa berriro. Horrela, puntu batzuetan materiala igo egiten da eta beste batzuetan jaitsi.

Wilson zikloa

Litosfera etengabe eratzen da eta, aldi berean, suntsitu egiten da subdukzio-eremuetan. Ziklo honi Wilson zikloa deritzogu.

Deformazio tektonikoak: Failak eta tolesdurak

Failak

Estratuen eta arroken hausturak dira; askotan, tolestura baten amaiera izaten dira. Hausturaren ondoren, bi bloke geratzen dira eta bata bestearekiko desplazatzen da. Bi faila mota nagusi daude:

  • Faila normala
  • Alderantzizko
...
Jarraitu irakurtzen "Plaka tektonika: Wilson zikloa eta prozesu geologikoak" »

Lan-kontratu motak: gidaliburu osoa eta ezaugarriak

Zuzenbidea-n eguneratua4,65 KB

Iraupen mugagabeko lan-kontratu arrunta

  • Baldintzak: Ez da baldintza berezirik eskatzen.
  • Soldata: Hitzarmenaren arabera.
  • Iraupena: Mugagabea.
  • Lanaldia: Lanaldi osoa edo partziala.
  • Forma: Ahoz eta idatziz.
  • Pizgarriak: Pizgarririk ez enpresarentzat.

Iraupen mugagabeko kontratazioa sustatzeko lan-kontratua

  • Baldintzak: 16-30 urteko langabetuak, 45 urtetik gorako langabetuak, emakume langabetuak, minusbaliatuak.
  • Soldata: Hitzarmenaren arabera.
  • Iraupena: Mugagabea.
  • Lanaldia: Lanaldi osoa edo partziala.
  • Forma: Idatzizkoa.
  • Pizgarriak: Enpresarentzat pizgarria.

Praktiketako lan-kontratua

  • Baldintzak: Titulua behar du langileak.
  • Soldata: Hitzarmenaren arabera, soldata minimoaren gainetik.
  • Iraupena: Gutxienez 6 hilabete, gehienez 2 urte.
  • Lanaldia: Lanaldi osoa edo partziala.
...
Jarraitu irakurtzen "Lan-kontratu motak: gidaliburu osoa eta ezaugarriak" »

Euskal Herriko klima motak eta landaredia

Geografia-n eguneratua4,77 KB

Euskal Herria Prezipitazioak 800 mm-tik gora eta erregularrak dira. Ez dago urtaro lehorrik, eta gehiengoa udazkenean eta neguan izaten da. Horren arrazoia lurrazalaren erliebea, borrasken joan-etorria eta itsasoko haize hezeak dira.

Batez besteko tenperatura moderatua da, eta tenperatura-bitartea txikia da, neguak moderatuak direlako itsasoa hurbil dagoenez (ez dira 6 °C-tik beherakoak) eta udak freskoak direlako (batez beste, ez dira 22 °C-ra iristen).

Trantsizioko Klima Ozeanikoak Arabako (Arabako Laurada) eta Nafarroako (Sakana, Burunda eta Iruñerria) erdiko sakonuneak harrapatzen ditu. Klima ozeanikoaren eta mediterraneoaren arteko klima da.

Arro horiek iparraldetik ixten dituzten uren banalerroko mendiek eragin ozeanikoak modu partzialean...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko klima motak eta landaredia" »

Zirkuitu elektrikoak: oinarrizko kontzeptuak eta Ohmen legea

Teknologia-n eguneratua2,8 KB

1. Zirkuitu Elektrikoa

Karga elektrikoa fenomeno elektrikoak eragiten dituen materiaren propietatea da. Korronte elektrikoa elektroien zirkulazioa da zirkuitu batean zehar. Korrontea mantentzeko, sorgailu izeneko gailu bat behar da. Zirkuitu elektrikoa elektroiek egiten duten ibilbidea da. Sorgailuaz gain, zirkuitu elektriko baten oinarrizko elementuak hauek dira: kableak, hartzaileak eta maniobra elementuak.

2. Magnitude Elektrikoak

Oinarrizko magnitude elektrikoak hauek dira: tentsioa edo potentzial diferentzia, korrontearen intentsitatea eta erresistentzia elektrikoa.

2.1 Tentsioa

Zirkuitu baten bi punturen arteko tentsioa bi puntu horien arteko karga unitatearentzako dagoen energia elektrikoaren aldea da. Tentsioa V hizkiarekin adierazten da...

Jarraitu irakurtzen "Zirkuitu elektrikoak: oinarrizko kontzeptuak eta Ohmen legea" »

Dokumentazio klinikoa eta historia klinikoa: definizioa, funtzioak eta ibilbidea

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,84 KB

Dokumentazio klinikoa eta osasun-dokumentazioa

Dokumentazio klinikoa osasun-arloan sortzen diren datuak dira, informazio erabilgarria izateko ordenatu eta antolatzen diren dokumentuak.

Bi dokumentazio mota bereizten dira:

  • 1) Dokumentazio klinikoa: Pertsonaren osasun-egoerari buruzko informazioa ematen duen edozein datu da. Helburua osasuna babestea, gaixotasuna prebenitzea eta osatzea da. Adibidez: txerto-txartela.
  • 2) Osasun-dokumentazioa: Pazienteari emandako arretaren ondorioz sortzen den informazioa da. Adibidez: odol-analisien emaitzak.

Historia Klinikoaren (H.K.) definizioa

Arreta-prozesuak irauten duen bitartean, egoera eta eboluzio klinikoari buruzko informazioa jasotzen duten dokumentuen multzoa da.

Historia Klinikoaren funtzioak

  • Arreta-arloan:
...
Jarraitu irakurtzen "Dokumentazio klinikoa eta historia klinikoa: definizioa, funtzioak eta ibilbidea" »

Giza gorputzaren fisiologia: ehunak, eskeletoa eta patologiak

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua5,53 KB

Ehun Motak

Giza gorputzean lau ehun mota nagusi bereizten dira:

  • Ehun epiteliala: Organismoaren azalerak estaltzen ditu. Bi mota nagusi bereizten dira:
    • Estaldura-epitelioa: Gorputzaren kanpo-azala, organoen barrualdea eta gorputz-barrunbeak estaltzen ditu.
    • Guruin-epitelioa: Funtzio espezifikoak dituzten organoak osatzen ditu, hala nola guruin exokrinoak eta endokrinoak.
  • Ehun konektiboa: Hainbat osagai ditu, hala nola zelula bereziak eta zelula arteko substantzia, ehun motaren arabera. Zelula arteko substantziak ehun bakoitzaren ezaugarriak zehazten ditu. Hainbat ehun konektibo mota daude:
    • Ehun konjuntiboa: Organoen arteko espazioak betetzen ditu, tendoiak eta kornea osatuz, besteak beste.
    • Ehun adiposoa: Lipidoak metatzen ditu eta organoak babesten
...
Jarraitu irakurtzen "Giza gorputzaren fisiologia: ehunak, eskeletoa eta patologiak" »

Enpresen antolakuntza egiturak: lineala, funtzionala eta aholkularitza eredua

Lan heziketa eta orientazioa-n eguneratua2,86 KB

Enpresen Antolakuntza Egitura Ereduak

A) Eredu Lineala edo Hierarkikoa

Agintaritza printzipioan oinarritzen da; hau da, enpresako kide guztiak nagusi baten mende daude, hark ematen baitizkie aginduak eta hark bakarrik eman baitiezazkieke. Pertsona bakoitza bere gainekoaren mende egongo da. Eredu egokia da enpresa txiki eta ertainetan, bai eta ustiapen soilak edo produktu bakarreko prozesuak dituzten enpresa handietarako ere.

Abantailak

  • Soiltasuna eta ulertzeko erraztasuna.
  • Komunikazioak motelak izan arren, aginte eta erantzukizun arloak ongi zehaztuta egotea.
  • Langile bakoitzak ongi jakitea noren esana bete behar duen eta nagusi bakar horren aurrean soilik izatea erantzukizuna.

Desabantailak

  • Zuzendariak ez daude espezializatuta, eta arlo asko hartzen
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresen antolakuntza egiturak: lineala, funtzionala eta aholkularitza eredua" »