Zirkuitu elektrikoak: oinarrizko kontzeptuak eta Ohmen legea
Laburpena
Dokumentu honek zirkuitu elektriko baten oinarrizko kontzeptuak azaltzen ditu: karga, korrontea, sorgailua eta zirkuituaren osagaiak. Tentsioa, korrontearen intentsitatea eta erresistentzia magnitude elektrikoak zehazten dira, haien unitateekin eta neurgailuekin. Azkenik, Ohmen legea aurkezten da bere formulekin.
Funtsezko puntuak
- Korronte elektrikoa elektroien zirkulazioa da zirkuitu batean zehar, eta sorgailu batek mantentzen du.
- Tentsioa V hizkiarekin adierazten da eta voltetan (V) neurtzen da.
- Korrontearen intentsitatea I hizkiarekin adierazten da eta anperetan (A) neurtzen da.
- Erresistentzia elektrikoa R hizkiarekin adierazten da eta ohmetan (Ω) neurtzen da.
- Voltimetroa paraleloan konektatzen da tentsioa neurtzeko, eta anperemetroa seriean intentsitatea neurtzeko.
- Ohmen legearen arabera V = I x R.
1. Zirkuitu Elektrikoa
Karga elektrikoa fenomeno elektrikoak eragiten dituen materiaren propietatea da. Korronte elektrikoa elektroien zirkulazioa da zirkuitu batean zehar. Korrontea mantentzeko, sorgailu izeneko gailu bat behar da. Zirkuitu elektrikoa elektroiek egiten duten ibilbidea da. Sorgailuaz gain, zirkuitu elektriko baten oinarrizko elementuak hauek dira: kableak, hartzaileak eta maniobra elementuak.
2. Magnitude Elektrikoak
Oinarrizko magnitude elektrikoak hauek dira: tentsioa edo potentzial diferentzia, korrontearen intentsitatea eta erresistentzia elektrikoa.
2.1 Tentsioa
Zirkuitu baten bi punturen arteko tentsioa bi puntu horien arteko karga unitatearentzako dagoen energia elektrikoaren aldea da. Tentsioa V hizkiarekin adierazten da eta Volt-etan (V) neurtzen da.
2.2 Korronte Intentsitatea
Korrontearen intentsitatea zirkuitu batetik segunduko igarotzen den elektroi kopurua da. I hizkiarekin adierazten da eta Amperetan (A) neurtzen da.
2.3 Erresistentzia
Erresistentzia elektrikoa zirkuitua korronte elektrikoak igarotzean egiten duen kontrako indarra da. R hizkiarekin adierazten da eta Ohm-etan (Ω) neurtzen da.
Tentsioa mini volteatan (mV) adieraz daiteke. Korrontearen intentsitatea mili amperetan (mA) adierazten da. Erresistentzia beste multiplo batzuetan adierazi ohi da, Kiloohm-etan (KΩ) adibidez.
3. Neurgailuak
3.1 Voltimetroa
Voltimetroa tentsio elektrikoa neurtzeko erabiltzen da. Tentsioa neurtu nahi den osagai edo sorgailuarekin paralelo konektatu behar da. Gailu honek hainbat eskala izan ohi ditu, voltetan edo mili voltetan.
3.2 Anperemetroa
Anperemetroa korrontearen intentsitatea neurtzeko erabiltzen da. Aparailu hori seriean konektatu ohi da. Neurtu nahi den korronteari dagokion eskala egokia aukeratu behar da, anperetan edo mili anperetan.
3.3 Polimetroa
Beste neurgailu bat polimetroa edo multimetroa da, magnitude elektriko ugariren neurketa egiteko erabiltzen da. Polimetroa analogikoa edo digitala izan daiteke.
4. Ohmen Legea
Tentsioaren, intentsitatearen eta erresistentziaren arteko erlazioa ikertu zuen lehen zientzialaria Georg Ohm izan zen. Hona hemen legearen formulak:
- V = I x R
- I = V / R
- R = V / I
Non:
- V = Tentsioa (Voltetan)
- I = Intentsitatea (Anperetan)
- R = Erresistentzia (Ohmetan)
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da korronte elektrikoa?
Korronte elektrikoa elektroien zirkulazioa da zirkuitu batean zehar. Korrontea mantentzeko sorgailu bat behar da.
Nola neurtzen dira tentsioa eta intentsitatea?
Tentsioa voltimetroarekin neurtzen da, osagaiarekin paraleloan konektatuta. Intentsitatea anperemetroarekin neurtzen da, seriean konektatuta.
Zer dio Ohmen legeak?
Ohmen legeak dio tentsioa intentsitatearen eta erresistentziaren biderkaketaren berdina dela: V = I x R.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.