Lotura Kimikoak: Ionikoa, Kobalentea, Metalikoa eta Molekulen Arteko Indarrak
Lotura Ionikoa
Metal baten eta ez-metal baten artean sortzen da. Metalak elektroiak galtzen ditu katioi (+) bihurtuz, eta ez-metalak elektroiak irabazten ditu anioi (-) bihurtuz. Azkenik, katioiek eta anioiek elkar biziki erakartzen dute (erakarpen elektrostatikoa), eta ondorioz, konposatu ioniko solido eta kristalino bat sortzen da. Adibidez: NaCl, CaBr₂.
Propietate Orokorrak
- Giro-tenperaturan fusio-puntu altua duten solido kristalinoak dira.
- Hauskorrak dira eta, kolpatuz gero, kristal txikietan hausten dira.
- Asko uretan disolbagarriak dira.
- Egoera solidoan ez dira elektrizitatearen eroale.
- Disoluzioan edo urtuta daudenean eroale elektriko onak dira.
Lotura Kobalentea
Ez-metal baten eta beste ez-metal baten arteko atomoen artean sortzen da. Bi atomoak...