Presioa handitzen denean, sistema gasen mol kopurua gutxitzeko noranzkoan desplazatuko da, hots, molekula gutxiago dagoen noranzkoan.
Presioa gutxitzen denean, sistema gasen mol kopurua handitzeko noranzkoan desplazatuko da, hots, molekula gehiago dagoen noranzkoan.
Baldin ekuazioaren bi atalen molekula kopurua berdina balitz (Δn=0), bolumenaren aldakuntzak ez luke eraginik izango orekan.
Tenperaturaren Eragina Oreka Kimikoan
Beroa ematen bazaio sistemari, honek oreka-egoera berrezartzeko joera izango du, emandako beroa xurgatuz. Horretarako, sistemak nagusiki erreakzio endotermikoa egingo du. Sistema ezkerrera desplazatuko da. Tenperatura igotzen bada, sistema erreakzio
Eredu Atomikoen Bilakaera: Daltonetik Mekano-Kuantikora
Daltonen eredu atomikoaren arabera, elementu berdin baten atomoak berdinak dira osotasunean (ezaugarri berdinak), eta elementu bateko atomoak zatiezinak dira. Elementu desberdinetako atomoek, berriz, propietate desberdinak dituzte. Eredu honen arabera, molekulak atomoen elkarketa sinpleak dira. Gainera, materia partikula aldaezinez eratuta dagoela aipatzen zuen (Ar(P)=31 u).
Thomsonen Eredua: Elektroien Aurkikuntza
Thompsonen arabera, atomoa elektroiz osatutako karga positiboko masa trinkoa da. Thomsonek elektroia aurkitu zuenez (izpi katodikoaren esperientziarekin), Daltonen teoria deuseztatu egin zen, atomoa ez zela unitate partikula eta zatigarria zela esanez.
Esperimentua: Deskarga-hodian katodotik urruntzen ziren partikulek anodoan itzala sortzen zuten: izpi katodikoak.
Aurkikuntza: Izpi katodikoak partikula negatiboz osatuta zeuden: elektroiak (1897).
Thomson-en eredu atomikoa
Atomoa dentsitate uniformekoa zen eta karga positiboa zuen masa esferiko batean tinkaturik zeuden elektroiz osaturik zegoen, multzo osoa neutroa eta egonkorra zelarik.
Akatsak
Rutherford-en saiakuntzarekin atomoa ez zela bete eta trinkoa egiaztatu zen.
Dalton
Aurkikuntza
Dalton-en legea edo proportzio anizkoitzen legea.
Eredu atomikoa
Elementuak atomoz, partikula aldaezin eta zatiezinez, osaturik daude.
Elementu bereko atomo guztiak berdinak dira.
Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte.
Niels Bohr-ek eredu atomiko berri bat proposatu zuen 1913an, honako ideia hauetan oinarrituta:
Atomoaren barnean, elektroiaren energia kuantizaturik dago. Horrek esan nahi du elektroiak soilik egon daitezkeela posizio edo kokaleku egonkor batzuetan nukleoaren inguruan, eta posizio horiei energia-kantitate zehatzak dagozkiela.
Elektroiak orbita zirkularrak egiten ditu nukleoaren inguruan. Orbita horietako bakoitza egoera egonkor edo energia-maila baimendu bati dagokio, n zenbaki arrunt batekin elkarturik dagoena.
Oinarrizko Partikulak
Protoiak eta neutroiak beste partikula bakunagoz daude osatuta: Quark-ak.
Fotoia: Indar elektromagnetikoa adierazten duen partikula.
Gluoia: Indar nuklear bortitza adierazten duen partikula.
Atomoen bi alde nukeoa eta geruza, erdigunea nukleoa da, bertan masa, karga positiboak daude, kanpoaldean elektroiak, mugimenduan daude, karga negatiboko, masa proteina, bider gutxiago, neutroiak nukleoan, ez dute kargarik, ia ia protoiren berdina.
Magnitu: Oinarrizko magnitudeen konbinazio matematikoak