Teoria Atomikoa: Atomoak, Egitura eta Loturak
Teoria Atomikoa
Teoria atomikoa
- Materia unitate txiki, zatiezin eta aldaezinez osaturik dagoela, atomoak.
- Elementu jakin baten atomo guztiak berdinak direla.
- Atomoak elkartu egiten direla konposatuak osatuz eta hori egiten dutenean mota bakoitzeko atomo kopuruen arteko erlazioa sinple eta konstantea dela.
Atomoaren Ereduak
Thomsonen Eredua
Atomoak karga positiboa duten esfera trinkoak dira eta elektroiak esfera horretan txertaturik daude.
Rutherforden Eredua
Atomoek nukleo zentral txikia dute. Nukleo horrek karga positiboa du eta bertan biltzen da atomoaren masa ia guztia. Bertan daude, beraz, protoiak eta neutroiak. Elektroiak nukleoaren inguruan biraka dabiltza orbita zirkularretan nukleotik distantzia handira (atomoaren tamainarekin aldaratuta)....