Eredu Atomikoak: Dalton, Thompson, Rutherford eta Bohr
Daltonen eredu atomikoa
Daltonek teoria bat proposatzen du aipaturiko legeak justifikatzea baimentzen duen materiaren osaketari buruz. Haren teoriaren oinarrizko ideiak honako hauek dira:
- Materia atomoz osatuta dago.
- Atomoak esferikoak, trinkoak eta zatiezinak dira.
- Elementu baten atomo guztiak berdinak dira, eta gainerako elementuen atomoez bestelakoak.
- Konposatuak zenbait elementuren atomoen batasunez osatuta daude.
Thompsonen eredu atomikoa
Thompsonek esaten zuen atomoak esfera homogeneo eta zatiezinak zirela karga positiboarekin eta elektroiak (lehenengo aldiz aipatzen da partikula subatomiko hau) esferan itsasita zeudela, pastel bateko mahaspasak bezala. Elektroien kantitatea nahikoa izan behar zen karga positiboa berdintzeko.
Rutherforden eredu atomikoa
Rutherfordek esaten zuen atomoak ez zirela esfera homogeneo eta zatiezinak baizik eta oso nukleo txikia zutela karga positibo eta ia masa guztiarekin, hau da protoiekin (lehenengo aldiz aipatzen da partikula subatomiko hau). Azalean, nukleoa baino leku handiagoa betetzen denean, elektroiak orbitatzen dira. Atomoak ia ia hutsak dira.
Bohren eredu atomikoa
Rutherforden teoriak arazo bat zuen. Partikula kargatu bat mugitzen denean energia galtzen du, horrexegatik elektroiak bere orbitetan biratzean beren energia apurka-apurka galdu beharko lukete eta azkenean nukleoak harrapatu lituzke. Hori errealitatean gertatzen ez denez, Bohrrek beste teoria bat proposatu zuen.
Bere ustez, elektroiak nukleoaren inguruan biratzen dira orbita zirkularretan baina energia igorri barik. Orbita hauei maila energetiko desberdina dagokie; hau da, nukleotik gertuko orbitatik biratzen ari diren elektroiek energia gutxiago daramate kanpoko orbitetatik ari direnek baino. Horrez gain bi partikula mota ditu desberdintzen ditu nukleoan: protoiak, karga elektriko positiboak, eta neutroiak, karga barik.
Daltonen teoria interesgarria da zeren eta masaren kontserbazioaren legea azaltzen duen; Erreakzio kimiko batean atomoen kantitatea hasieran eta amaieran aldatu ez bada, nahiz eta atomoak beste era batean konbinatuta egon, masa osoa berdina izango da. Daltonen teoriak lege ponderal batzuk justifikatzea lortu zuen, baina hala ere, atomoa ez zen Daltonek irudikatzen zuen bezala (Adb: Uraren formula ez da HO).
Berriro ere, gertakari esperimental bat izan zen atomoaren kontzepzio berri batera eraman gintuena. Horri esker partikula berri batzuk karga negatiboarekin detektatzen dira, elektroi izenekoak, eta ikusten da atomotik aterata daudela. Horrek ezeztatzen du Daltonen teoria non esaten zen atomoak zatiezinak zirela.
Horren ondoren teoria batzuk agertu ziren eredu atomikoa azaltzen saiatzeko eta hauek dira garrantzitsuenak: