Amaren Eskuak: Laburpena eta Pertsonaien Gida
Amaren Eskuak – Karmele Jaio
Non egiten du lan Nereak?
Egunkari batean.
Norekin bizi da?
Bere senar Lewisekin, eta alaba Maialenekin.
Non ezagutu zuen bere senarra?
Oxforden, beste lagun batekin (Maite) urtebeterako Ingalaterrara joan zenean.
Zergatik dago Nerearen ama (Luisa) ospitalean?
Burua galtzen hasi delako. Kalean galduta topatu zuten, ezer gogoratu eta ezagutzen ez zuela.
Zein senideri deitu dio Nereak amaren egoera dela eta, laguntzeko?
Bere izeko Doloresi (amaren ahizpa).
Non bizi da hau?
Alemanian.
Non egiten zuen lan amak gaztetan?
Familiako jatetxe batean.
Zer dakizu Karlosi buruz?
Nerearen mutil-laguna zen. Egun batetik bestera bat-batean desagertu zen ezer esan gabe. Badirudi jarduera politikoengatik polizia atzetik zuela eta ihes egin behar