Ipuin Epistolarrak eta Dolua: Amaiera Irekiak Haurrentzat

Hizkuntza eta literatura6,59 KB

- Landarea ateratzen denean bi narrazio independenteak batzen dira eta narrazio bakarrean bihurtzen dira. Ipuinean agertzen den hariarekin josten dira bi narrazioak.

- Lorearen kolorea: beheko kolorea gora pasatu da (lorearen kolorea laranja da) eta goiko kolorea behera pasatzen da (lorearen zutoina urdina da).

Mara (Nerea Hernández, idazlea; Felix Fernández, ilustratzailea, 2019)

  • Gaia: dolua. Mararen heriotzak Xabiren dolua dakar.
  • Egitura: epistolarra, ipuin osoa Xabik bere lagunari idazten dion gutun bat delako.
  • Amaiera: arazoa onartzearen bitartekoa (sasi-zoriontsua). Xabik ezin du bere arazoa guztiz konpondu, ezta Mararen heriotza atzera bota ere. Hala ere, ipuinak ez du amaiera guztiz triste bat irudikatzen, protagonistak bere sentimenduak kudeatzen, dolua bizitzen eta gertatutakoa onartzen ikasten duelako.

Teresa Colomer ikertzaile katalanaren arabera, protagonistak bere arazoak onartzea amaiera zoriontsu tradizionalaren bertsio berria da, batez ere heriotza agertzen den istorioetan. Tradiziozko ipuinetan heriotza ekintzaren abiapuntu huts bat zen edo pertsonaiak zeruan berriro elkartzeko baliabidea, amaiera ona mantentzeko; gaur egungo literaturan, ordea, heriotza eta galera-sentimendua gai nagusi bihurtzen dira. Colomerren ikuspegitik, amaiera mota honek haurrei bizitzako egoera zailak ulertzen eta ikasten laguntzen die, gatazkak bizitzaren atal saihetsezinak direla erakutsiz eta, egoera guztiak konpondu ezin badira ere, sentimenduak kudeatuz horiekin bizitzen ikas daitekeela.

Tximeleta belarriak (Luisa Aguilar, 2009)

  • Protagonista: Maddi
  • Gai nagusia: autoestimua, onarpena, bullying-a
  • Hasiera: In media res hasten da; ez du aurkezpenik, zuzen-zuzen ekintzara joaten da.
  • Egitura: ipuina elkarrizketa baten inguruan egituratzen da, Maddi eta beste pertsonaien arteko esan-erantzun dinamika jarraituz. Salbuespena ipuinaren hasiera da: Maddiri “Maddi belarri handi” esaten diotenean bera isilik geratzen da. Une horretan, amak burlei aurre egiteko bidea erakusten dio, eta, hortik aurrera, amak irakatsitakoei esker, Maddik modu poetikoan erantzuten ikasten du.
  • Amaiera: amaiera irekia du. Beste haurrek sortutako gatazka ez da konpontzen eta kontu batzuk itxi gabe geratzen dira. Maddik bere burua maitatzen ikasten duen arren eta besteen esanei erantzuteko gaitasuna lortzen badu ere, ipuina “Maddi belarri handi” esaldiarekin amaitzen da; horrek erakusten du protagonistak bere jarrera aldatu duela, baina ez du ziurtatzen gainerako haurrek beren jokabidea aldatu dutenik ezta arazoa behin betiko amaitu denik ere. Egileak amaiera hau aukeratu du, errealitatea konplexua delako eta gatazka gehienak ez direlako kolpe batez konpontzen. Horrela, irakurlea istorio hutsaz haratago joatera eta gertatutakoaz sakonago hausnartzera bultzatzen da.

Teresa Colomer ikertzaile katalanaren arabera, amaiera irekiak oso erabilgarriak dira haurrek bullying bezalako gai sozial garrantzitsuez hausnartzeko. Haren ustez, amaiera zoriontsu bat jartzea ez litzateke oso sinesgarria izango, eta amaiera irekiak haurrari laguntzen dio egoera bidegabeen aurrean erantzukizuna sentitzen. Modu honetan, egileak amaiera irekia baliabide literario bat izateaz gain, ikasteko tresna gisa ere erabiltzen du, haurrei errealitatean gauzak ez direla beti ondo amaitzen eta oraindik lan asko egiteko dagoela ulertarazteko.

Basati (Emily Hughes, 2023)

  • Gaia: askatasuna.
  • Metafora: ilea gero eta libreagoa agertzen da umearen ilean. Eszena batetik bestera gero eta luzeagoa du ilea eta ez da horraztu behar, beraz, gero eta libreagoa izateko aukera du. Zibilizaziora eramaten dutenean, ilea preso irudikatu dute (moño baten bidez). Basora itzultzen denean, ilea berriz aske agertzen da.
  • Barne-egitura: bi egitura mota nagusi ditu: zirkularra eta simetrikoa.
    • Egitura zirkularra: pertsonaiaren kokalekua eta bizi-egoera berdinak dira abiapuntuan eta amaieran. Basoan hasten da eta basoan amaitzen da, pozik, bakean eta aske. Ipuinaren hasieran protagonista eta bere bizimodua aurkezten dira.
    • Egitura simetrikoa: inflexio-puntua umea zibilizaziora eramaten dutenean gertatzen da, joera-aldaketa baten ondorioz. Inflexio-puntuaren alde batean eta bestean gertatzen diren ekintzak simetrikoak dira: hasieran askatasuna eta zoriontasuna galtzen ditu eta amaieran berreskuratzen ditu.

¿COMO ES POSIBLE??! La historia de Elvis (Peter Schössow, 2006)

  • Protagonista: neska
  • Koprotagonistak: pertsona talde anitz eta heterogeneoa
  • Gaia: dolua (heriotzaren ondorengoa kontatzen duen ipuina)
  • Bukaera: arazoa onartzearen bitartekoa; hau da, sasi-zoriontsua edo tradiziozko amaiera zoriontsuaren bertsio berria. Protagonistaren arazoa da bere kanarioa, Elvis, hil egin dela. Gertatutakoa konponezina denez, ezin zaio tragediari ohiko amaiera magiko edo guztiz zoriontsua eman. Protagonistak ezin du Elvis berriro bizirik jarri; beraz, geratzen zaion aukera bakarra gertatutakoa onartzea, dolua bizitzea eta egoera horrekin aurrera egiten ikastea da. Istorioaren amaieran arazoa ez da magikoki desagertzen; horren ordez, pertsonaiak barne-prozesu bat egiten du heldutasuna lortzeko, sentimendu negatiboak kudeatzeko eta gertatutakoa onartzeko.

Teresa Colomer ikertzaile katalanaren teoriaren arabera, pertsonaiak bere arazoak onartzea amaiera zoriontsuaren bertsio berri bat bilakatu da literaturan, gaixotasuna edo heriotza bezalako bizitzako ezbehar saihetsezinei ezin zaielako konponbide material bat eman. Tradiziozko ipuinetan heriotza ekintzaren abiapuntua besterik ez zen edo pertsonaiak zeruan berriz elkartzeko erabiltzen zen amaiera on baten sentsazioari eusteko. Gaur egungo literaturan, ordea, gatazka bizitzaren atal saihetsezina dela erakutsi nahi zaie haurrei; horregatik, irtenbide narratiboa arazoa ezabatzetik pertsonaiaren heldutasunera, onarpenera eta sentimendu negatiboen kontrolera bideratzen da, ikaskizun sakona dakarren barne-prozesua nabarmenduz.

Hausnartzeko galdera

Ipuinaren azken esaldia: “ederra izan da”. Protagonistari laguna (txoria) hil zaio eta, hala ere, ederra izan dela esaten du. Kontraesana da? Ez da kontraesana: ez du esaten heriotza ederra denik, baina gogoratzen dituen gauzak edo oroitzapenak ederrak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML