Haur eta gazte literatura: albuma eta genero literarioak

Hizkuntza eta literatura11,31 KB

Haur eta gazte literaturaren kontzeptua

Komunikazio historiko bat da, eta komunikazio hori leku eta garai zehatz batean gertatzen da. Hartzailea umea da. Kontzeptu honen gako nagusia da heldu batek haurrari begira idazten duela. Umea oraindik gauza asko ikasten ari denez, liburuek bere mundura eta ulertzeko gaitasunera egokituta egon behar dute. Hala ere, idazkerak ez du sinpleegia izan behar, hitz berriak ikasten laguntzeko erronka txiki bat ere izan behar duelako.

Azken finean, literatura honen helburu nagusia haurrari gozaraztea eta jolas egitea da. Haurrentzako liburu bat benetan ona denean, helduei ere asko gustatzen zaigu, baina haurrek ezin dituzte helduen liburuak ulertu oraindik txikiak direlako. Horregatik, ipuin hauek laburrak izaten dira, protagonista umea edo gaztea izaten da, eta abentura, magia eta eguneroko kontuak kontatzen dituzte, amaiera tolesgabe eta baikor batekin.

3 genero literario daude

  • Genero narratiboa (eleberria, ipuina, entsaioa...): istorio edo gertakizun bat kontatzen dute modu zabal eta sintetikoagoan, narratzaile baten bidez, pertsonaiei leku eta garai jakin batean gertatzen zaiena azalduz.
  • Genero lirikoa (poesia, kantak, bertsoak): sentimenduen, barne-munduaren eta zirrara pertsonalen berri ematen du; edukiari, hizkuntzaren formari eta musikaltasunari (erritmoa, neurria, errima) erreparatzen dio bereziki.
  • Genero dramatikoa (antzerkia): interpretaziorako eta antzezteko sortuak dira. Nola bereiz daitezke? Akotazio batzuk dituzte interpretaziorako.

Albumaren definizioa

Albuma adin guztietako irakurleei zuzendutako genero literario berri bat da, non irudia eta hitza sekuentzietan biltzen eta uztartzen diren literatur-lan bat eraikitzeko asmoz. Hitza-irudia binomioak bi adierazpen-bide lotzen ditu albumean: literarioa eta grafikoa. Baina biak uztartzeak adierazpen literario eta grafikotik bereizten du albuma, eta genero berri bat eraikitzen du.

Lengoaia hauek biak (irudia eta hitza), banan-banan, ez dira bereziak, beste adierazpen-bide batzuen parte baitira. Gainera, hitzak ez du zertan beti idatzita agertu behar. Irudiaren eta hitzaren elkarte berezitik sortzen da albuma, eta nahiz eta gehienetan aurre-irakurleei zuzenduta izan, ez da txikienei bakarrik eskainitako genero literario bat.

Ezinbestekoa da azpimarratzea albuma ez dela irudi-liburu bat, nahiz eta irudi asko izan. Izan ere, liburu ilustratu baten eta album baten arteko desberdintasunak ez du zerikusirik bertan agertzen diren ilustrazioen kalitatearekin edo kantitatearekin, baizik eta horien funtzioarekin eta eraginarekin. Album batean irudia eta hitza maila berean daude, protagonismo berbera dute, eta bi lengoaien batasun horrek norberaren eraginkortasun komunikatiboa areagotzen du.

Zergatik da albuma haur hezkuntzarako genero literario egokia?

Album ilustratua genero berri eta berritzailea da, haur hezkuntzako ikasleentzat erabat egokia dena, batez ere irudiak hartzen duen funtzio narratibo zehazgarriagatik. Garapen eta testu laburrekoa denez, haurrek erraztasun handiagoz mantentzen dute arreta istorio osoan zehar. Horrez gain, hitzaren eta irudiaren arteko harreman estuari esker, oraindik irakurtzen ez dakiten umeek ere istorioaren esanahia beren kabuz osatu eta ulertu dezakete irudiei erreparatuz.

Bestalde, album hauek normalean tamaina handikoak izaten dira, eta formatu horrek ikasleen artean esperientzia partekatzeko eta taldean irakurtzeko aukera paregabea eskaintzen du. Azkenik, beren estetika anitz eta zainduak haurraren adierazpena, irudimena eta irakurketarako gaitasuna modu aberasgarrian garatzen laguntzen du.

Irudiaren inguruan

Album ilustratuetan irudia ez da testua apaintzeko edo azaltzeko osagarri hutsa, berezko hizkuntza artistikoa eta komunikazio-bidea baizik. Idatzitakoa argitzen eta osatzen badu ere, testuaren aginduetatik haratago doa eta bere kabuz informazioa nahiz zentzua transmititzeko gai da.

Irudiak pisurik handiena hartzen du testuaren eta marrazkiaren arteko harremana finkatzeko orduan, eta berak zehazten ditu liburuaren azken itxura eta estiloa. Irudiak lortu duen garrantzia hain da handia, ezen ezinbesteko osagai bihurtzeaz gain, askotan testuaren gainetik jartzera ere iristen baita.

Gainera, album ilustratuek eskaintzen duten aberastasun eta aniztasun estetiko nahiz estilistikoa oso berezia da, eta zaila da antzeko estilo-barietaterik topatzea irudia nagusi den beste adierazpen-bide batzuetan.

Hitzaren inguruan

Nahiz eta irudiak osatu eta laguntzen duen, albumaren hitzari edozein irakurgai literariori eskatzen diogun kalitate maila bera eskatu behar diogu: hizkuntza modu estetikoan erabiltzea, egoki idaztea eta modu garbian adieraztea. Albumaren hitzak batzuetan gauzatuko ez diren irudi plastikoak iradokitzeko eta sortarazteko gaitasuna izan behar du.

Hitzaren eta irudiaren arteko harremana

Albumaren adierazpen gaitasuna hitzaren eta irudiaren arteko sinergiatik dator. Obiols-en arabera, sinergia hori hainbat modutan gertatzen da: alde batetik, harreman ironiko baten bidez, non irudiak eta hitzak elkar borrokatzen duten; bestetik, irudiak hitza osatzean, ez delako beharrezkoa ikusgai dagoena esatea eta lana ez delako bikoizten, batek egiten duelako besteak egiten ez duena; eta, azkenik, eginkizunak banatzean, non hitzak kontakizuna esaten duen eta irudiak kontaeraren pasarte zehatz eta oso esanguratsuak erakusten dituen, batek zati bat eta besteak bestea kontatuz.

Irudiaren eginkizunak

Album ilustratuan irudiek eta hitzek elkar osatzen dute istorioari bizitza emateko, eta hainbat funtzio nagusi betetzen dituzte:

  • Hitzek azaltzen ez dutena erakusten dute; hitzak irudiaren bitartez luzatzen dira, testuaren esanahia sakonduz.
  • Irakurgaiaren edukia azpimarratzen dute, pasarte inportanteenak irudietan agertzen baitira.
  • Testua apaindu eta edertu egiten dute berez.
  • Ingurunearen zati ezberdinak biltzen eta erakusten dituzte, behaketa aberastuz, eta informazioa eta jakintza eskaintzen dizkiote irakurleari, sormena piztuz eta heziketa estetikoa bultzatuz.

Nobilek esaten duenez, irudiek atalak eta pertsonaiak hobeto gogoratzen laguntzen dute, haurraren sentsibilitate estetikoa hezten dute eta zirrarak nahiz sentimenduak pizten dituzte. Gainera, adimena, sormena, fantasia eta behaketa-gaitasuna elikatzen dituzte, haurrari barne-poza eta gozamen handia eskainiz.

Irudiaren osagaiak

Irudigilearen narratzeko era eta asmoa irudiaren osagaien erabileraren eta horien arteko harremanaren bidez gauzatzen dira, hala nola azala edo formatua, erliebea eta ehundura kontuan hartuta (azken hauek ukimen-hautematearen eta ikus-hautematearen arteko zubia dira, batez ere txikienei zuzendutako liburuetan). Formatu apaisatua duten albumetan narrazioa era jarraian ematen zaigu, denboran nahiz espazioan saltorik gabe; formatu bertikala dutenetan, berriz, irudiek pasarte esanguratsuenak bakarrik jasoko dituzte.

Ahozko literatura

Ahozko literaturaren inguruan, 2. orriko gemaren herri ipuinaren osagaia aztertzen da. Honegatik guztiagatik, ahoz aho transmitituriko istorio hauek errazak izaten dira gogoratzeko. Gemma Lluch ikerlariak (2002) ahozko ipuinetan ematen diren bederatzi erregela aipatzen ditu:

  1. Errepikapena. Pertsonaiak eta ekintzak errepikatzen dira (ipuin berberean eta ipuin ezberdinetan ere).
  2. Hirukotasuna. Ekintzak hiru aldiz gertatzen dira: hiru protagonista, hiru zailtasun...
  3. Bi protagonista aritzen dira era berean (Txanogorritxuk ibilbidea egiten duen bitartean, loreak jasotzen, otsoak amona jaten du).
  4. Oposizioa (ona-gaiztoa).
  5. Bigarren mailako pertsonaiak agertzen dira.
  6. Sarrera eta amaierako formulak daude ipuinari egitura emateko.
  7. Eskematizazioa (pertsonaien eta ekintzen eskematizazioa).
  8. Ekintzen bidezko karakterizazioa gertatzen da.
  9. Trama bakarra gertatzen da ipuinean zehar.

Folklorea: zergatik eraman folkloreko poesia Haur Hezkuntzako gelara?

  • Eredu poetikoaz jabetzeko tresna delako.
  • Literaturaren imajinarioa ezagutzeko tresna delako.
  • Jolasaren eta literaturaren artekoa delako.
  • Aintzinako jakituriaren transmititzailea delako.
  • Euskara aberatsa erabiltzen duelako.
  • Adibide eta testu ugari dituelako, egoera eta jolas ezberdinetarako aproposak (euskal ahozko literatura aberatsa da, benetan).

* Zer landu behar den aztertzean, aintzinako testuak zein gaur egungoak erabili behar dira. Non erabili behar den jakiteko, aukerak sortzen direnean aplikatu behar da, zehazki jolasetarako zotz egiten denean, jolasetan ari direnean, eta beste egoera batzuetan, adibideak emateko edo lo egin aurretik, esaterako.

Errealismo kritikoa

Errealismo Kritikoa XX. mendearen azken laurdeneko korronte literario bat da. Korronte honek gai berritzaileak eta arriskuak ekarri zizkion haur eta gazte literaturari. Gai berritzaile horien artean, gai sozialak (arrazakeria, bazterkeria, gaixotasun mentalak, heriotza, matxismoa…) eta gai intimoak (lehen harremanak…) lantzen dira.

Michi Strausfeld-ek artikuluan esaten du gai berritzaileek hiru arrisku ekarri zituztela:

  1. Didaktismoaren sareetan erortzea: helburua, batzuetan, obra hauetan ez da literarioa/artistikoa izaten, hau da, emozioak eragitea edota irakurzaletasuna piztea. Eduki didaktiko bat irakastea du helburutzat, hau da, umeek ikastea (baloreak, asmo onak… baina literatura gutxi). Horrelako liburuak, orokorrean, ez zaizkie haurrei gustatzen, aspergarriak baitira haientzat.
  2. Errealitate konplexuak erraztea: errealitate konplexuak erraztea eta soluzio traketsetan erortzea. Liburu batek ezin du errealitate konplexu bat ordezkatu. Literatura baliabide bat izan daiteke, eta askotan baliabide hori eskaintzen du, baina ez du arazoa konpontzen. Gainera, liburua 4 minututan kontatzen bada, gaia errazten da eta benetako garrantzia galtzen da.
  3. Ezkortasuna-irtenbiderik ez: gai berritzaile hauek batzuetan gai tristeak izaten dira (heriotza, bullying-a, bazterkeria…). Nahiz eta gai naturalak izan, batzuetan gai hauei bukaera zoriontsua ematea zaila da. Gure gizartearen irudi ezkorra eskaintzen dute gai berritzaileek. Umeen gai tristeekiko erresistentzia-gaitasuna txikia da, beraz, arazo edo arrisku bat da.

Strausfeld (psikoanalista) psikoanalisitik defendatzen du ipuin guztiek amaiera zoriontsua edo itxaropentsua izan behar dutela. Baina ipuin tristeak kontatu behar dira? Bai, baina neurrian. Jakin behar dugu Haur Hezkuntzako haurrek duten gaitasuna gai tristeei aurre egiteko txikia dela.

  • Didaktismoa saihesteko: kontakizunaren barne logikak irtenbidera eraman behar gaitu, eta EZ idazlearen asmo pedagogikoak.
  • Ezkortasuna borrokatzeko: psikoanalistek umeei errealitatea kontatu behar zaiela defendatzen dute, baina puntu itxaropentsu batekin. Umeak jakin behar du edozein egoeratan, saiatuz gero, aurrera ateratzea badugula. Horregatik defendatzen dute amaiera itxaropentsuena.

Deskargatu

PDF Word HTML