Informazio zuzenbidearen kontzeptua, historia eta oinarrizko eskubideen bermeak
Informazio zuzenbidearen kontzeptua
Informazio zuzenbidea ordenamendu juridikoaren atal bat da, eta hedabideen bitartez egikaritzen den informazio askatasuna da bere gai nagusia. Hiru zatitan banatuko dugu informazio zuzenbidearen definizioa:
Ordenamendu juridikoa
Arauek osatzen dute. Objektu abstraktua da, arauak bizitzaren eta gizarte-mugimenduaren ondorioz sortzen direlako.
Ordenamendu juridikoak bi osagai ditu funtsean:
- Arauak: idatzizko arauez gain ohiturazkoak daude. Izan ere, arau guztien jatorrian ahozko arauak daude. Arau kategoria desberdinak daude.
- Zuzenbideko printzipio orokorrak: modu askotan agertzen dira. Zuzenbideko printzipio orokorrak hiru modutan agerdaitezke: 1. arau baten barruan, 2. Konstituzio Auzitegiak zein beste epaitegietan emandako erabaki judizialetan, 3. doktrina zientifikoan.
Arauak askotan aldatzen doaz, baina hauek aldatu arren Zuzenbideko Printzipio Orokorrak ez dira aldatuko. ZPO-k aldatzea Ordenamendu Juridiko osoaren aldaketa ekarri lukeelako.
Hedabideen bitartez egikaritzen den informazio askatasuna
Informazio zuzenbidearen aztergai bakarra da informazio askatasuna, horren inguruan dauden beste eduki guztiak barne hartzen direlarik. Informazio zuzenbidean aztergai dira, bereziki, Konstituzioko 20. artikuluan aitortzen diren eskubide eta askatasun horiek, hedabideen bitartez egikaritzen direnak. Beren subjektua kazetaria edo hedabidea izan behar du.
Informazio askatasunaren dimentsioak
Informatzeko askatasuna indibidualak edo kolektiboak izan daiteke. Dimentsio kolektiboak kazetaria edo hedabidea adierazi ohi ditu. Informazio zuzenbideak hedabide baten bitartez sortzen eta sor daitezkeen arazoak aztertuko ditu, ez partikularren artekoak. Bereziki, komunikabideen bitartez sortzen diren gaiak soilik arautzen ditu.
Informazio zuzenbideak, zuzenbideko adar nagusiekin dituen harremanak
- Nazioarteko zuzenbidea
- Europar zuzenbidea (Derecho Europeo edo Comunitario)
- Konstituzio zuzenbidea
- Administrazio zuzenbidea
- Zuzenbide zibila
- Lan zuzenbidea
- Merkataritzako zuzenbidea
- Zuzenbide penala
- Zuzenbide prozesala (prozesuak aztertzen dituena)
Informazio zuzenbidearen bilakaera historikoa
1. etapa: Informazio zuzenbidearen erregimena 1812tik 1931ra
Lau ezaugarri ditu lehen etapa honek:
- a) Garai honetan oinarrizko eskubideak babesteko onartzen diren testuak ez dira benetako konstituzioak, nahiz eta horrela deitu. Testu hauetan ez da oinarrizko eskubideen babesa ziurtatzen, soilik formalki aitortzen dira, ez materialki. Arazoak egonez gero, ez da arazoa bideratzeko tresnarik egongo, konstituzioak baino, testu hauek programa politikoak direlako.
- b) Informazio zuzenbidearen inguruko arauak asko onartzen dira. Baina arau hauen edukia gure ikuspuntutik aztertuko bagenu, argi geratzen da ez dutela funtsa handirik. Horrelako arauek neketzez babestu dezakete eskubide hauek.
- c) Garai honetan onartzen diren eskubideek kizkia erasentzat ioa dute. Hauek dira, erroldan izena emandako horiek bakarrik egikarituz zitzaketen eskubideak, eta horretarako diru beharrezkoa zen.
- d) Garai honetan, Estatuak nahi eta beharadinako tresnak eta mekanismo juridikoak ditu prentsa kontrolatzeko: zentsura, eskubideen etenaldia, bahiketa, zigorrak, zigorrak...
2. etapa: Informazio zuzenbidearen erregimena II. Errepublikan (1931)
Onartzen den konstituzioa benetako arau juridikoa da. Orain arte testuak programa politikoak ziren. Prentsa askatasuna aitortzen du konstituzio honek, zentsura eta debekua salbuespen moduan izanik. Konstituzio honek lehen aldiz aurreikusten ditu eskubideen bermea eta Konstituzio Auzitegia sortuko da.
3. etapa: Informazio zuzenbidearen erregimena frankismoan (1936-1975)
Frankismoaren garaia bi etapa ezberdinetan banatzen da:
- 1938ko Prentsa legea: frankismoko garaian oinarrizko eskubideak ukatu egiten dira. Garai honetan ez dago konstituziorik. 1938ko lege honetan, Estatuari beharrezkoak diren tresnak ematen zaizkio prentsa askatasuna mugatzeko eta kontrolatzeko. Administrazioak, beraz, nahi duena egin dezake: zigortu, santzionatu...; honetarako tresnak dituelarik.
- 1966ko Prentsa eta Inprenta legea: momentu horretan Fraga, Informazio eta Turismoko ministroa zenez, honen izena hartuta, “Fraga prentsa legea” bezala ezagutzen da. Irekiagoa zen, baina Europako egoerarekin alderatuta ez zen oso irekia. Praktikan, legea mugatzailea izaten jarraitu zuten, baina erasotil batean. Zentsura debekatuta dago, baina salbuespenetan gauzatu daiteke. Hau Estatuari dagokio, beraz trampa dago, azkenean Estatua delako zentsura hori aplikatuko duena.
4. etapa: Franko hil ondoren, 1975-1978
Zer aldaketak izan ziren? Orduraarte egondako zenbait arau/lege indargabetuko dira. Orduraarte, administrazioak nahi zuen informazioa bahitu zezakeen eta orain, bakarrik kasu zehatzetan aplika daiteke. 78tik aurrera, administrazioak ezin ditu bahiketak burutu, soilik botere judizialak. Espainiak, nazioarteko hitzarmen/tratatu garrantzitsu batzuk sinatu zituen:
- 1) 1966ko Eskubide Zibil eta Politiko en nazioarteko paktua. Hau garrantzitsua da, bere 19. artikuluan prentsa askatasuna bermatzen delako.
- 2) 1950. urteko Erromako ituna. Hau oso garrantzitsua da, honen 10. artikuluan adierazpen askatasuna ematen delako, eta itun honen bitartez sortu egin zelako Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegia.
Etapa honetan bi itun hauek sinatzen dira, baina ratifikazioa/berrezarpena beharrezkoa da bihauek indarrean sartzeko eta hau konstituzioa (1978) sortzean gertatuko da.
Konstituzioko oinarrizko eskubideen bermen-sistemaren eragina informazio-zuzenbidean
Konstituzioak egindako sailkapena aztertuko dugu. Konstituzioko lehen titulua aztertuko dugu. Titulu honek 10. artikulutik 55era zabaltzen da eta bost kapitulu ditu. Hauetatik bigarren, hirugarren eta laugarren kapituluak aztertuko ditugu.
Lehenengo tituluko bigarren kapituluaren baitan aitortzen diren eskubideen bermeak komunak. (53.1 artikulua)
Bertan bi bermea aitortzen dira: Botere publikoak oro lotesten ditu. 1. tituluko 2. kapituluak osoan aitortzen diren eskubideak eta askatasunak bermatzen ditu. 1. tituluko 2. kapitulu osoan aitortzen diren eskubideak eta askatasunak legez arautu behar dira.
Lehenengo tituluko 2. kapituluko 1. sekzioa. (hauek garrantzitsuenak dira oinarrizko eskubideak direlako zentsu ertzian) lau bermea dauzka:
- 1. Bermea: Oinarrizko eskubide hauek urratuz gero, babesa eska daiteke prozedura berezi baten bidez. Baina zergatik da berezia? Bi ezaugarri dituelako: azkartasuna eta lehentasuna, eta urgentzia.
{ }ETA_TRUNCATED_HERE_SEE_NOTE_BELOW_ERROR_IN_JSON_STRUCTURE_PLEASE_IGNORE