Unibertsitatea mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak
Euskararen Historia: Metodologia, Bilakaera eta Ikerketa
Mundua ezagutzeko moduak
Kontua ez da zer ikertzen den, nola ikertzen den baizik. Horren arabera, metodo zientifikoa erabiltzen duten alor guztiak zientziak dira.
Jorge Wagensberg zientzia-hedatzaileak (1998) emandako azalpenetan oinarrituta, errealitatea ezagutzeko moduak hiru nagusitan laburbil daitezke: ezagutza errebelatua, ezagutza artistikoa eta ezagutza zientifikoa.
Ezagutza errebelatua
Bi hatsarretan oinarritzen da: (1) errealitate osoa ezagutzen duen izaki bat bada (jainkoa); (2) izaki horrek bere ezagutzaren parteren bat errebelatzea erabakitzen du. Adibidez, kreazionista kristauek uste dute Jainkoak Biblian errebelatu zuela munduaren sorrera.
Ezagutza artistikoa
Konplexutasun mugagabeak irudikapen mugatu baten bitartez transmititzean datza...
Garapen kognitiboa garapen afektiboa
Europako ikuspegitik
CEFRren helburua Europan hizkuntza gaitasuna deskribatzeko eta konparatzeko irizpideak bateratzea da. Lorpen handiena maila sistema bateratua sortzea da izan da (A1–C2). Sistema horrek herrialdeen arteko mugikortasuna errazten du.
Bere indarguneetako bat izaera deskriptiboa da. Ez du irakasteko modua inposatzen. Ikaskuntzari eta ebaluazioari buruz hausnartzeko oinarri bat eskaintzen du. Ekintzan oinarritutako ikuspegia du. Gainera, komunikazio gaitasun osoa kontuan hartzen du, ez bakarrik gramatika.
Hala ere, praktikan askotan maila eskala soil batera murriztu da eta batzuetan administrazio tresna bihurtu da. Gainera, maila altuenak etapa guztietan aplikatzea ez da beti egokia. Maila altuek heldutasun linguistiko eta kognitibo...
Komunikazio Gaitasuna: Ahozko eta Idatzizko Diskurtsoa
Komunikazio Gaitasuna
Zer da?
Chomsky (1960): Gaitasun linguistikoa, hiztun idealak hizkuntzan sor daitezkeen esaldi zuzenak sortzeko arauen ezagutza eta testuinguruari egokitzeko gaitasuna.
Hymes (1977): Gaitasun komunikatiboa, Chomskyren balizko hiztun kontzeptuari kritika. Testuinguru jakinean nori zer eta zelan esan jakitea.
Teoria: Hiztunak esaldiak modu egokian sortzeko gaitasuna. Egoera egokia kontuan hartuta (esaldiak/egoera). Hiztun errealak: arau pragmatikoak ezagutu.
Metodo: Honen helburua - sintaxia, semantika, morfologia...
Komunikazio gaitasuna:
- 1.1 Antolaketa Gaitasuna:
- 1.1.1 Hizkuntza Gaitasuna (fonetika, lexiko-semantika, morfologia, sintaxia)
- 1.1.2 Diskurtso Gaitasuna (egokitasuna, koherentzia, kohesioa)
- 1.2 Pragmatika Gaitasuna:
- 1.2.
Gramatikalizazioa eta Europar Perfektua Euskaraz
Gramatikalizazioa
Gramatikalizazioa (Gramatikalizatu = gramatikal bihurtu)
Gramatikalizazioa T.A.M. (Tenporala, Aspektuala, Modala) konstrukzioetan oinarritzen den prozesu diakroniko bat da, non fonologia, morfologia, sintaxia eta semantika gurutzatu daitezkeen.
Prozesu honetan morfema lexikoak gramatikal bihurtzen dira eta, era berean, morfema lexikoen eta gramatikalen arteko konbinaketak, konstrukzioak deritzenak, gramatikal bihurtzen dira.
Beraz, morfema gramatikalak morfema lexikotik datoz (edo haien arteko konbinaketetatik).
Gramatikalizazioaren garrantzia
- Gramatikalizazioa inflexioa sortzeko prozesu garrantzitsuena da.
Hiztunok morfema lexikotik hartu eta gramatikalera eramaten ditugu (adibidez: gizonareki(kidetik dator)n). Aipatzekoa da metaforak...
Hizkuntzaren Corpusa eta Estatusa: Definizioa eta Garrantzia
Hizkuntzaren Corpusa eta Estatusa
Hizkuntzaren corpusaren inguruan hitz egiten dugunean, hizkuntza berari eragiten dioten elementuez ari gara. Hau da, hizkuntza beraren inguruan hartutako erabakiak dira. Adibidez, gramatika, hiztegia edo hitzen ordena erabakitzean hizkuntzaren corpusaz ari gara. Eredu estandarraren garapena horren adibide argia da, hizkuntza berari eragiten baitio.
Corpusa zaintzearen onurak
Corpusa zaintzeak onura nabarmenak dakartza:
- Prestigioa: Aldaera estandarrak prestigioa ematen dio hizkuntzari.
- Kultura: Kultura-edukiak garatzeko bideak handitzen ditu.
- Komunikazioa: Hiztunen arteko komunikazioa hobetzen du.
- Terminologia: Erabilera-esparru askotan (kirolak, politika, informatika...) terminologia prestatzen eta egokitzen du.
- Euskara
Euskal Literatura Zaharreko Testuen Azterketa
Anonimoa: Salmo Misererea XVII. mendean Espainiako administrazioan lan egiten zuen norbaitek askotariko dokumentuak batu zituen “Papeles Varios” izeneko liburuki batean, artean Miserere mei salmoaren euskal itzulpena ere (fol. 246-247; Bibliako salmoen liburuko 51.a da). Kopia XVII. mendekoa izan arren, data daitezkeen dokumentuek XVI. mendera begira jartzen gaituztenez, itzulpena ere garai hartakotzat eman genezake (baina hizkuntzak du azken hitza, jakina). Eskuizkribua Espainiako Biblioteka Nazionalean (MSS/2058) dago gaur egun, Antonio Alvárez de Abreu (1683? - 1756) Indietako kontseiluko kidearen liburutegitik helduta, ex-libris-ak dioenaren arabera; lehenago norena izan zen ez dakigu, baina.
Liburuki horretan Carlos V.aren (1516-1556)...
Haur eta Gazte Literaturaren Definizioa, Bilakaera eta Ezaugarriak
Haur eta Gazte Literaturaren Definizioa eta Ezberdintasunak
Helduen Literaturarekiko Desberdintasunak
Helduen literaturak eta gazteenak ez dute zerikusirik. Helduentzat idaztean, hainbat gauza hartzen dira kontuan: niretzat, idazkera, metafora, sinboloak, kontatzeko modua… ezberdinak dira. Bi mundu ezberdin dira, nahiz eta garrantzitsuena zerbait kontatzea den. Gai berdin bat helduentzat aukeratuko banu, beste modu batean kontatuko nuke, modu gordinagoan. Estiloa ere zaindu beharra dago. Kontaketan haurren sentsibilizazioa ere kontuan hartu beharrekoa da.
Desberdintasunak: Gazteentzat, literatura entretenigarria izan beharko luke; gazteen bizitzari, sentimenduei, ametsei eta duten bizitzaren irekitasunari lotua. Gaur egungo irakurleari begira...
Euskararen Jatorriaren Inguruko Teoriak eta Ikerketak
Europako hizkuntza taldeak
Europan hainbat hizkuntza talde daude:
- Hizkuntza Indoeuroparrak (germanikoak, helenikoak, erromanikoak…)
- Hizkuntza Fino-ugrioak (hungariera, estoniera…)
Euskararen jatorri ezezaguna
Euskarari ez zaio ahaiderik aurkitu. Hizkuntza isolatua izan daiteke, edo beste familia batekoa, baina jatorri ziurgabea du.
Zelteraren bidea
Ogam zelteraren antzinako idazkera zen, eta letra bakoitzari zuhaitz baten izena ematen zitzaion. Interpretazio ugari zituzten haien idazkiek. 1968an, erromanista batek esan zuen euskararen forma bat zela. Hala ere, inork ez du sinesten; izan ere, "idazkun piktoak" txarto kopiatu zituen eta euskara modernoa balitz bezala itzultzen saiatu zen. Piktoa hizkuntza indoeuroparra da, baina horrek ez du esan...
Lan Kooperatiboa, Galderak eta Sailkapen Taxonomikoak
Zergatik Lan Kooperatiboa?
Argitasunez idazteko gaitasunaren garapena errazten du.
Ahoz komunikatzeko gaitasuna errazten du.
Ikaslegoa hiritar gisa prestatzea ahalbidetzen du.
Gaur egungo lan-merkaturako hobeto prestatzen du.
Ikaskuntza independente eta autozuzendua sustatzen du.
Ikasleen konpromiso gradua areagotzen du.
Ikaskuntza prozesuan partaidetza aktiboa sustatzen du.
Galdera Onek Azalpen Zientifikoen Eraikuntza Gidatzen Dute
Zeintzuk dira galdera onak?
- Zer gertatzen da? Nola aldatzen du? Nola azalduko zenuke…? Zer gertatuko litzateke…?
- Modelo zientifikoak azaltzen laguntzen dutenak…
- Pentsatzen duguna zalantzan jartzea eramaten gaituenak.
- Errealitatea deskribatzen eta interpretatzen laguntzen dutenak…
Kategoria Taxonomikoak
- Domeninua
- Erreinua
- Phylum-