Abangoardia eta Narratiba
Aurreko unitatean ikusi dugunez, narratiba berritzeko unean, edukiari eta gaiari begiratu zioten batik bat idazle eta filosofo existentzialistek. Baina abangoardiak formaren berrikuntza aldarrikatuko du kontatzeko tekniketan eta moldeetan edukian baino arreta hadiagoz jarriz. Narratiba esperimentalak teknika komplexuak erabiltzen ditu, narrazioa sortzeko: Perspektibismoa: gertaera bera kontatzeko perspectiba edo ikuspuntu anitz erabiltzear deitzen zaio. Narrazio estiloen nahasketa: narrazio beraren barruan estilo batetik bestera jauzi egiteko joera gailentzen da; bakarrizketatik zehar-estilora, zehar-estilotik bakarrizketara. Hizkuntza erregistroen anistasuna: narrazio berean hainbat hizkuntza erregistro tartekatzeko ohitura du narratiba esperimentalak....