Historiaurrea: Paleolitoa eta Neolitoa
Historiaurrea
Paleolitoa
Sarrera
Idatzirik gabeko aldi historikoa da, historiaurrean kokatua. Informazioa lortzeko bi bide daude: aztarnategietatik (pinturak, artelanak...) eta gaur egungo gizaki-taldeetatik.
Kronologia
- Hasi: K.a. 2.000.000. urtean, Homo habilis eta bere tresnak aurkitu zirelako.
- Bukatu: K.a. 7.000. urtean, nekazaritza eta abeltzaintzari buruzko tresnak aurkitu zirelako.
Eremua
Zibilizaziorik ez zegoen; talde txikiak ziren. Lehenengo gizakien aztarnak Afrikan aurkitu ziren, eta handik mundu guztian zehar zabaldu ziren. Aurkitu zen lehen gizakia Lucy izena zuen.
Demografia
Nekez hasten dela esan dezakegu, talde txikiak zirelako eta ehizatik bizitzea arazo handia zelako, janari-falta zegoelako.
Ekonomia
Paleolito garaian, harrapakariak ziren. Behar zituzten gauzak naturatik hartzen zituzten (ahiza, arrantza, fruituak...). Nomadak ziren, bizileku oso sinpleak zituzten, alde batetik bestera mugitzeko.
Gizartea
Berdintasun handia zegoen, aztarnategietan ez direlako gauza handirik aurkitu. Aginte-bastoi batzuk aurkitu dira. Lan-antolaketa sexuaren arabera zen. Gizaki-talde txikiak, 30 pertsonakoak. Taldeei "orda" izena ematen zitzaien.
Politika
Paleolito garaian ez zegoen benetako agintaririk. Baina aurkitu dira bastoi berezi batzuk, gaur egungo agintarien ordezkoak.
Kultura
- Erlijioa: Informazio askorik ez dago, baina hildakoen gorpuak kobazuloen atzean jartzen zituzten.
- Hizkuntza: Derrigorrezkoa zen, elkarrekin lan egiten zutelako.
- Teknologia: Hasieran, teknika sinpleak erabiltzen zituzten; gero, konplexuagoak egiten hasi ziren. Harri landuaren garaia.
- Artea:
- Arkitektura: Aztarnarik ez, kobazuloetan eta txaboletan bizi zirelako.
- Pintura: Gehienetan, kobazuloetako atzean; normalean, animalia handiak eta sinboloak margotzen zituzten; pertsonen irudiak oso gutxitan agertzen dira. Pintura horien esanahi sinbolikoak oraindik ez dira ezagutzen.
- Eskultura: Emakumeak nagusi. Normalean, emakume haurdunez osatuta daude. Umeak izatea oso garrantzitsua zen taldearentzat. Venus izena ematen zitzaien emakume haurdunen eskulturei.
Neolitoa
Sarrera
Harri berriaren aroa.
Kronologia
- Hasi: K.a. 7.000. urtean, nekazaritza eta abeltzaintzaren aztarnak aurkitu zirenean.
- Bukatu: K.a. 3.000. urtean, lehen testu idatziak agertu zirenean.
Eremua
Oraindik ez zegoen zibilizaziorik. Herrixketan bizitzen hasi ziren. Gizaki-taldeak oraindik txikiak ziren. Ekialde Hurbilean aurkitu dira lehenengo herrixkak. Lehen zibilizazioa hedatuko da, baita nekazaritza eta abeltzaintza ere.
Demografia
Populazioa igo egin zen, nekazaritza eta abeltzaintzari esker. Janari-produkzioa handitu zen. Tarteka, goseteak izaten ziren, klimaren ondorioz (uholdeak, lehorteak...).
Ekonomia
Harrapakari izatetik, produzitzaile izatera pasa ziren.
Gizartea
Garai hartan, desberdintasunak agertu ziren, baina oraindik berdintasunak ere ematen ziren. Lurren jabetza denona eta denen artean zen. Ez ziren ordatan bizi, orain klanetan edo tribuetan baizik. Klanetan, 100-200 pertsona bizi ziren, eta tribuetan, 8.000 pertsona gutxi gorabehera.
Politika
Buruzagien sorrera nabarmendu zen. Herrixketan, etxe bereziak aurkitu dira.
Kultura
- Hizkuntza: Aberasten joan zen.
- Teknologia: Harriak lantzeko teknika berriak agertu ziren: "harri findua". Denborarekin, oihalgintza eta zeramika garatu ziren. Beranduago, gurpila eta metalak egiten hasi ziren.
- Artea: Gizakia azaldu zen.
- Arkitektura: Etxeak, harresiak... Megaitoak azalduko dira.