Euskal Literaturaren Historia: Txomin Agirre eta Beste Idazleak
1. Zeintzuk dira Txomin Agirrek utzi zizkigun nobelak? Zein euskalkitan eman zituen? Hiru nobela utzi zizkigun: Auñemendiko lorea (1898), Kresala (1906) eta Garoa (1912). Bizkaieraz idatzita daude lehenengo biak eta gipuzkeraz hirugarrena.
2. Zein da Garoa nobelaren gai nagusia? Nolako eredua ematen du? Nola deskribatzen du Bizkaia testuan? Garoa euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria dugu. Euskaldunaren eredu idealizatua izanik, pertsonaia literario moduan sinesgarritasuna falta zaio. Bizkaia deskribatzen du toki zikin eta kutsatu bezala eta euskara egiten ez den toki bat bezala baita.
3. Zein da Mundakako idazlea mende bien zubian? Nolako liburuak idatzi zituen? Jose Miguel Etxeita. Bizkaieraz taxututako eleberriak ditugu; erraz samarrak, aparteko korapilorik gabekoak, baina atseginez irakurtzen direnak.
4. Zer dela eta ez zuen aurrera egin euskal nobelagintzak 1920tik aurrera, mende hasierako bultzada kontuan hartuta? Hizkuntza ereduak badauka zer ikusirik? Primo de Riveraren diktadura (1923-1930) denboran lehortea sufritu genuen euskal letretan.
5. Nolako lanak egin zituen Ebaristo Bustintza Kirikiñok? Kirikiño hainbat aldizkaritako eta, batik bat, EUZKADI egunkarirako artikulu labur, arin eta biziak idatzi zituen. Lan horietako batzuekin Abarrak izeneko bilduma egin zuen eta Bigarrengo Abarrak deituriko antologia bera hil eta gero atera zioten.
6. “Berariazko gudari bat” testua, zein euskalki darabil? Eman adibideak. Bizkaieraz. Aregaz, ebenean, ebilen.
7. Zergaitik esaten da Jean Etxepare aparteko gizona dela? Adibideren bat eman. Gizartean ezohiko gizona genuen Etxepare, haren pentsakera ez baitzetorren bat puntu askotan aldi hartako euskaltzale gehienek zutenarekin. Euskaraz gutxi landutako gauzei buruz idaztea gustatzen zitzaion: nazioarteko gorabeherak, ekonomia, zientzia gaiak, medikuntza.
8. “Itsasoa kukulauka” testua, zein euskalki darabil? Eman 6 adibide argi. Behe-nafarreraz idatzita dago. Arteka, kukulauka, legartza, tinki, pentokaño, patar.