Erromantizismoa eta Sinbolismoa Euskal Literaturan
Erromantizismoa
Zer da?
XVIII-XIX. mendeko literatura eta arte mugimendua da, Ilustrazioaren aurka sortua. Arrazoiaren ordez, honako hauek dira garrantzitsuak:
- Sentimenduak
- Intuizioa
- Subjektibotasuna
Ezaugarriak
- Subjektibismoa: Poetak bere sentimenduak adierazten ditu (maitasuna, tristura, bakardadea, heriotza). “Ni-a” da gai nagusia.
- Natura: Paisaiak poetaren emozioak islatzen ditu.
- Askatasuna: Arauak eta molde klasikoak apurtzen dituzte.
- Iraganaren idealizazioa: Tradizioak, kondairak eta Erdi Aroa goraipatzen dituzte.
- Fantasia eta misterioa: Ametsak eta naturaz gaindiko elementuak gustuko dituzte.
Euskal Erromantizismoa
Ezaugarriak:
- Mundu tradizionalaren idealizazioa.
- Erlijioaren presentzia.
- Foruen galeraren mina.
- Euskal nortasunaren defentsa.
- Baserria