XIX. mendeko euskal kultura eta literatura — laburpena
1. Giro sozio-politikoa
1.1. Iparraldeko giro sozio-politikoa
1789ko Frantziako Iraultzaren ondorioz, iparraldeko Euskal Lurraldeek aurrez zituzten eskubide batzuk galdu zituzten. Gainera, Frantziako Iraultzaz geroztik soldadutzak eta eskolak derrigorrezko bihurtu ziren, eta frantsesa ez ziren hizkuntza guztiak baztertu ziren.
Mende horretan zehar hainbat egituraketa politiko ezagutu zituen Frantziak: monarkiak (Borboiak), iraultzak, errepublikak, Napoleonen inperioa… Baina ez zegoen egonkortasunik.
Frantzian garraioetan eta industrian aurrerapen asko izan ziren, baina ez ziren Euskal Herrira iritsi. Euskal Herriak gizarte tradizionala izaten jarraitu zuen; elizak boterea mantendu zuen.
1850etik aurrera, Antoine d'Abbadie-ren eskutik euskal kulturaren pizkundea hasi zen iparraldean.
1.2. Hegoaldeko giro sozio-politikoa
Hegoaldeak ere gerra eta altxamendu ugari ezagutu zituen XIX. mendean zehar: Napoleonen okupazio garrantzitsua eta gerra karlistak (karlistadak), besteak beste. Horiek eragin handia izan zuten.
Industria Iraultzak batez ere Bizkaian izan zuen eragina, baina baita Gipuzkoan ere. Industria Iraultza honek hainbat ondorio izan zituen (positiboak zein negatiboak): lantegiak eta fabrikak sortu ziren, trenbideak eraiki ziren, biztanleria edo demografia hazi zen eta doako eskolak sortu ziren (baina gaztelaniaz; horrek euskera kaltetu zuen).
Azken karlistadaren ondorioz, 1876an Hegoaldeko lau probintziek foruak galdu zituzten, baina pizkunde kultural bat gertatu zen Manterolaren eskutik.
2. Antolakuntza kultural eta nazioarteko laguntzak
2.1. Antoine d'Abbadie
Mendearen erdialdetik aurrera, Antoine d'Abbadie kulturaren pizkundea eragin zuen.
Zuberotar familia noble batekoa zen eta interes handia izan zuen gai askotan: geografia, astronomia, hizkuntzak… Horretaz gain, Euskal Herriaren eta Euskaren (euskara) maitale sutsua zen.
Bere "Lore Jokoak" izan ziren; ez ziren liburu idatzikoak, baizik eta kultura-jardunaldiak, batez ere poesiarekin lotuak (poesia txapelketak). Dantza eta euskal musika ere Lore Jokoen oinarrian zeuden. Lore Jokoek euskal poesiari lotuta zeuden.
2.2. Jose Manterola
Donostiako familia dirudun batekoa zen. Etxean kultura giroan hazi eta hezi izan zen.
Bere obra nagusiak honako hauek dira:
- "Cancionero Vasco": euskal kante, bertso, kopla eta poemetako bilduma bat da.
- "Euskal Erria" aldizkaria: garai hartako euskal idazle, hizkuntzalari eta euskaltzaleekin parte hartu zuen aldizkaria izan zen.
- "Lore Jokoak": Hegoaldean lehen aldiz Jose Manterolak antolatu zituen. Hau izan zen Iparraldeko eta Hegoaldeko idazleak elkartu ziren lehen aldia. Bertan sortu zen leloa "zazpiak bat", euskaldun guztien batasuna adierazteko —kasu honetan Iparraldeko eta Hegoaldeko idazleak elkartzeari egiten dio erreferentzia.
2.3. Euskalari atzerritarrak
2.3.1. Luis-Luziano Bonaparte printzea
Luis-Luziano Bonaparte Napoleonen iloba zen.
Bost bidaia egin zituen Euskal Herrira: kolaboratzaile sare bat sortu zuen, leku bakoitzeko kolaboratzaile bat hartuz eta euskalkiak aztertuz. Euskalkien lehen ikerketa eta sailkapena egin zuen. Ikerketa hau egiteko metodo zientifikoa erabili zuen. Euskalkien lehen mapa egin zuen.
Euskal idazleen liburuak argitaratzen lagundu zuen edo berak zuzenean argitaratu zituen. Diru-laguntzak ere eman zituen. Euskal idazle horietako bat Duvoisin izan zen.
Biblia osoaren itzulpena argitaratu zuela ere esaten da (euskaraz). Duvoisinek idatzi zuen, baina berak argitaratu zuen.
2.3.2. Beste hainbat euskalari atzerritar
- Francisque Michel (frantsesa)
- Jan van Eys (holandarra)
- Julien Vinson
- Hugo Schuchardt (alemaniarra)
3. Idazleak, generoak eta obrak
3.1. Joan Antonio Mogel
Bizitza
Eibarren jaio zen, baina bere bizitzaren zatirik handiena Markinan eman zuen, apaiz bezala. "Peru Abarka" liburua argitaratzeko zailtasunak izan zituen hainbat arrazoirengatik: euskalki ezberdinak zeudelako, irakurle gutxi zirelako eta inork ez ziolako laguntzen argitaratzen, eta argitariek oztopoak jarri zizkiotelako.
Harremana izan zuen W. Humboldt-ekin; teoria bera defendatzen baitzuten: vasco-iberismoa (euskara eta iberieraren arteko harremanaren ideia, euskera penintsulako lehen hizkuntza zela esaten zuena).
Mendebaldeko euskalkia euskalki literario bilakatu zen Joan Antonio Mogel-en eskutik.
Garai hartan, mundu mailako hizkuntzalari garrantzitsua izan zen.
Obra
Bere obra nagusia "Peru Abarka" izan zen. "Confesio ona" ere argitaratu zuen: lehenik erdialdeko euskalkian eta ondoren mendebaldekoan. Horrez gain, "La Historia y Geografía de España ilustrada por el idioma vascuence" izeneko liburua argitaratu zuen, vasco-iberismoa defendatzen zuena. Gutxi balitz, doktrinen eta autore latinoen itzulpenak ere egin zituen. Hala eta guztiz ere, baditu obra gehiago.
Peru Abarkaren ezaugarriak
1802an idatzi zuen, baina 1881era arte ez zen argitaratu. Ulertzeko erraza eta kuriosoa zen.
Generoari dagokionez, bi pertsonaien arteko etengabeko elkarrizketek osatzen dute obra: Peru (baserritarra) eta Maisu Juan (barberoa). Obra hau euskal eleberriaren aitzindari kontsideratzen da, baina ez da benetako eleberri bat: oso hari arina du, ia ez dago narraziorik (gehiena elkarrizketak dira) eta ekintzarik ere ez da agertzen.
Liburuaren tesis bezala esan daiteke: baserria da euskararen habia, eta unibertsitatea eta kalea baino hobea dela.
Mendebaldeko euskalkian dago idatzia, bizkaieraz.
3.2. Ipuinak eta alegiak
3.2.1. Bizenta Mogel
Joan Antonio Mogelen arreba izan zen eta lehen emakumea izan zen euskal literaturan.
"Ipui onak" liburuarekin, Esopo autore greziarraren alegien itzulpenak egin zituen.
3.2.2. Ipuingintza
3.2.2.1. Jean Duvoisin kapitana
Saratarra zen (Saran jaioa). Aduanetako kapitaina zen, baina lana utzi zuen Bonaparteren kolaboratzaile izateko.
Bibliaren itzulpena egin zuen Bonapartek aginduta, eta Bibliaren lehen euskarazko itzulpen osoa izan zen.
"Baigorriko zazpi liliak" izeneko ipuin bilduma ere idatzi zuen.
3.2.2.2. Arturo Campión
Nafarroan jaio zen, eta "Orreaga" izeneko obra idatzi zuen, erdialdeko euskalkian.
3.3. Saiakera eta biografia
3.3.1. Jean Duvoisin (saiakera)
"Laborantzako liburua" idatzi zuen. Nekazaritzari buruzko (teknikak, zer lantzen den…) liburu bat da; saiakera modukoa.
3.4. Eleberriaren aitzindariak
Eleberrigintza XX. mendean garatu zen euskal literaturan. XIX. mendean eleberriaren aurrekariak ditugu honako lau idazleak:
- J. A. Mogel eleberrigintzaren aurrekaria izan zen. Bere obra nagusia "Peru Abarka" da.
- Frantzisko Laphitze eleberrigintzara asko hurbildu zen. Bere obra nagusia "Bi saindu heuskaldunen" bizia da.
- Jean Baptiste Daskonagerrek "Atheka gaitzeko oihartzunak" idatzi zuen. Bertan, kontrabandisten pasadizoak kontatzen ditu.
- Jean Baptiste Elizanburuk "Piarres Adame" eleberria idatzi zuen. Poeta zen, eta Lore Jokoak behin baino gehiagotan irabazi zituen.
4. Poesia: Erromantizismoa
4.1. Ezaugarriak
- XVIII. mendearen amaieran Alemanian sortu zen mugimendu artistiko eta intelektuala da Erromantizismoa. Euskal Herrira beranduago iritsi zen. Artearen alor askotan eragin zuen: pinturan, literaturan…
- Erromantizismoak bizitzeko moduak aldatu zituen, adibidez, janzkera. Mendebaldeko kulturako lehen mugimendu modernoa izan zen.
- Norbanakoaren Ni-a bihurtzen da munduaren ardatz; sentimenduak eta emozioak balio nagusi bezala hartzen ditu.
- Herri bakoitzak bere nortasuna duela aldarrikatzen du; honek nazionalismoa sortuko du Europan zehar. Herri literaturak garrantzia hartzen du ondorioz.
- Garai hartako jendeak urruti-mina sentitzen zuen: leku eta garai bitxi eta exotikoekiko gustua. Ondorioz, Erdi Aroa eta Ekialdeko lurraldeak miresten dira.
- Natura miresten da: haren handitasuna, basatitasuna eta fenomenoak erakargarri egiten zaizkie erromantikoei (oihan basatiak, itsasoko ekaitzak, tximistak, trumoiak, laino ilunak, eta abar).
- Euskal poeta erromantikoek bertsolaritzaren moldeak erabili zituzten poesia egiteko.
4.2. Iparraldeko poetak
Etxahun eta Jean-Baptiste Elizanburu izan ziren Iparraldeko poetak Erromantizismo garaian.
4.3. Hegoaldeko poetak
Bilintx eta Jose Maria Iparragirre izan ziren Hegoaldeko poetak Erromantizismo garaian.