Euskarazko Perpaus Menderatuak: Analisia eta Sintaxia
Perpaus Konpletiboak
Zer? galderari erantzuten diote. Menderagailuak:
- -(e)la
- -(e)nik
- -t(z)ea, -t(z)eak, -t(z)eari, -t(z)eko…
Perpaus nagusia ezezkoa denean, -(e)nik erabiltzen da gehienetan.
Zehar Galderak
Konpletiboen antzekoak dira, baina azpian galdera bat dute. Zer? galderari erantzuten diote. Menderagailuak:
- -(e)n
- -ea… n
- -n ala ez
Adibideak: Ez dakit non dagoen / Galdetu ea etorri den / Ez dakit joango naizen ala ez.
Erlatibozko Perpausak
Bi perpaus elkartu nahi dira, bi esaldietan errepikatzen den hitzaren bitartez. Mendeko perpaus horiek izenaren ezkerretara agertzen dira, eta izen horri buruzko informazioa ematen dute. Menderagailuak:
- -(e)n
- -tako (-dako)
- -(r)iko
Denborazko Perpausa
Denborazko perpausek denbora adierazten dute. Perpaus nagusiak zer gertatzen den esaten digu, eta mendeko perpausak ekintza hori denboran kokatzen du, noiz gertatzen den esanez. Kasuen arabera, Perpaus Nagusiko ekintza puntu horren aurretik, une horretan bertan edo horren ondoren gertatzen da. Menderagailuak: hain/hainbeste/hainbat... + non/ezen... bait-/-en.
Moduzko Perpausak
Moduzko perpausek modua edo era adierazten dute; alegia, perpaus nagusiak adierazten duen ekintza nola eta zein modutan burutzen den. Beraz, ‘nola?’ edo ‘zelan?’ galderei erantzuten diete. Menderagailuak:
- -(e)n bezala
- -(e)n moduan
- -(e)n legez
- -(e)n antzera
- -(e)n gisan
- -(e)n arabera
- -(e)n heinean
- ba… bezala
Konparaziozko Perpausak
Konparaziozko perpausak konparazioak egiteko erabiltzen dira. Menderagailuak:
- -n baino …-ago
- -n bezain / -n beste
Helburuzko Perpausak
Helburuzko perpausek esaldi nagusiaren helburua zein den adierazten dute. Helburuaz aparte, xedea edota asmoa ere adierazten dute. ‘Zertara?’ eta ‘zertarako?’ galderei erantzuten diete. Menderagailuak:
- -t(z)eko
- -t(z)ekotan
- -t(z)eagatik
- t(z)earren…
Kausazko Perpausak
Kausazko perpausek, kausa edo ergatia adierazten dute. Perpaus nagusiko ekintza ‘zergatik’ gertatzen den adierazten dute.
Baldintzazko Perpausak
Baldintza adierazteko erabiltzen dira; hau da, perpaus nagusiko ekintza bete dadin, ezinbestekoa da mendeko perpausak ezartzen dituen baldintzak betetzea. Menderagailuak: (baldin) ba-, -e(z) gero, -t(z)ekotan...
Perpaus Kontzesiboak
Menderagailuak:
- -(e)n arren
- nahiz eta…
- ba- … ere
- -ta (da) ere