Iritzi-artikuluaren analisia: egitura, modalizazioa eta hizkuntza baliabideak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,88 KB

Laburpena

Dokumentuak iritzi-artikulu baten analisia egiten du: testu-mota, egitura (sarrera, argudioen gorputza eta amaiera), igorlearen jarrera eta erregistroa. Modalizazioa, pertsona markak, balorazio-lexikoa eta hizkuntza funtzioak azaltzen ditu, eta horiek nola erabiltzen diren adibidez erakusten du.

Funtsezko puntuak

  • Iritzi-artikulua argudio-testua da, iritzi pertsonala adierazi, hausnarazi eta aldarrikatzeko helburuarekin.
  • Testuak hiru zatiko egitura du: sarrera, argudioen gorputza eta amaiera; tesia hasieran, induktiboki, zirkularki edo errepikatuz ager daiteke.
  • Modalizazioak subjektibotasuna adierazten du: indikatiboa ziurtasunerako eta ahalera probabilitaterako erabiltzen dira.
  • Pertsona markak (ni, gu, zu, zuek) eta "-ok" plural hurbila igorlearen eta hartzailearen arteko harremana markatzen dute.
  • Hizkuntza funtzio nagusiak ohartaraztea (eragilea) eta haserrea eta kritika (espresiboa) dira.
  • Baliabide literarioak (metaforak, ironia, galdera erretorikoak) eta polifonia ("diote adituek") argudioa indartzeko erabiltzen dira.

Frogatu zeure burua

Sarrera eta Testu Mota

Testu-mota: Idatzitako eta izendun testua argitaratzen da. Testu-motari dagokionez, argudio-testua da; izan ere, bere helburu komunikatiboa iritzia adieraztea, hausnararaztea eta iritzia aldarrikatzea da. Testu motari dagokionez, albistea edo iritzi-artikulua da, non iritzi pertsonala ematen den.

Igorleak bere iritzi gisa plazaratzen du. Hori horrela, puri-purian dagoen gaia da. Tesiaren egitura hainbat modutan ager daiteke: hasierakoa, induktiboa, zirkularra edo errepikatua. Testuak hiru zatiko egitura du: sarrera (paragrafo batzuetan), argudioen gorputza eta amaiera.

Modalizazioa eta Hizkuntza Baliabideak

Bestalde, modalizazioari dagokionez, subjektibotasun adierazleak nabarmenak dira. Aditz-denborak adierazlea, ahalera, subjuntiboa (dezaten), agintera (joan zaitez) eta lehen pertsona singularrean/pluralean (igorle beraren izenean) nahiz bigarren pertsonan (taldea, gizartea) erabiltzen dira, "-ok" plural hurbila erabiliz.

Hiztegi konotatiboa (metaforak, ironia) eta baliabide literarioak (galdera erretorikoak bere iritzia indartzeko) ageri dira, baita iritzi-esapideak ere ("ustez"). Zeharkako polifonia ere aurki daiteke ("diote adituek"), baita testuartekotasuna edo autoritate-argudioak ere. Antolatzaileek eta paragrafo banatzaileek testua argitzen dute.

Igorlea eta Erregistroa

Igorlea kazetaria edo kolaboratzailea da, eta nabari da gaiarekiko informatuta dagoela. Gainera, hizkuntz maila argia, zehatza eta adierazpen ona ditu.

Amaitzeko, testua iritziko artikulua denez, sinatua dago eta erregistro estandarra du. Erabileragremuari dagokionez, gizarte eta komunikazio eremuan sartzen da; izan ere, aldizkarietan argitaratzen da eta publikotasuna du helburu nagusia.

Igorlearen Jarrera eta Estrategiak

Igorlearen Asmoa: Idatzitako eta izendun argudio-testu hau argitaratu da. Iritzi-artikulu honetan gai bati buruz hitz egiten da. Honen bidez, igorlearen helburu komunikatiboa hausnarketara bideratzea edo ohartaraztea da. Gaiarekiko igorleak defendatzen duen postura eta jarrera hasieran zein amaieran adierazten ditu.

Testuak hiru zatiko egitura jarraitzen du: sarrera (lehen paragrafoa), argudioen gorputza eta ondoriozko amaiera. Argudio-testuei dagokien bezala, modalizazioa ageri da.

Pertsona Markak eta Moduak

Pertsona markei dagokienez:

  • 1. pertsona singularra (ni / iritzia eman)
  • 1. pertsona plurala (gu / gogoeta bultzatu, partaide izan) eta "-ok" hurbila
  • 2. pertsona singularra (zu / hartzailea testuan sartu)
  • 2. pertsona plurala (zuek / hartzailearekin lotura zuzena)

Igorleak ziurtasunez adierazten du esandakoa indikatiboaren erabileren bidez (+ iritzi-aditzondoak: "noski"; esamoldeak: "ziur nago"; aditz modalak: "komeni da"). Probabilitatea islatzeko ahalera erabiltzen du ("litzaizuke"), baita iritzi-aditzondoak ("agian"), esamoldeak ("litekeena da", "omen") eta aditz modalak ("uste izan", "iruditu") ere.

Balorazioa eta Lexikoa

Balorazioa: Subjuntiboa erabiltzen da ("dezaten"). Lexikoan izenak (zulo), izenondoak (latza), aditzak (joan) eta aditzondoak (azkar) nabarmentzen dira. Adierazpen-perpausak (informatzea), galderak eta harridurak ere ageri dira.

Hizkuntza Funtzioak eta Estiloa

Hizkuntza-funtzio nagusiak:

  • Funtzio eragilea: ohartaraztea
  • Funtzio espresiboa: haserrea, kritika

Estilo landua du. Baliabide literarioak aurki daitezke (metaforak, konparaketak). Igorlearen tonua haserrea, kritikoa eta serioa da. Galdera erretorikoak, izen-izenordeak, polifonia ("dio") eta tesiak osatzen dute testuaren oinarria.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein da iritzi-artikuluaren egitura?

Testuak hiru zati ditu: sarrera (paragrafo batzuk), argudioen gorputza eta amaiera. Tesia hasieran, induktiboki, zirkularki edo errepikatuz ager daiteke.

Zer da modalizazioa iritzi-artikuluan?

Igorlearen ziurtasuna edo probabilitatea adierazten duen baliabidea da. Indikatiboak ziurtasuna islatzen du ("noski", "ziur nago"), eta ahalerak probabilitatea ("litzaizuke", "agian").

Zein pertsona marka erabiltzen dira iritzi-artikuluan?

Lehen pertsona singularra (ni) iritzia emateko, lehen pertsona plurala (gu) eta "-ok" hurbila gogoeta bultzatzeko, eta bigarren pertsona (zu, zuek) hartzailea testuan sartzeko.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da iritzi-artikuluaren helburu komunikatibo nagusia?
2. Zenbat zati ditu testuaren egiturak?
3. Zein aditz modu erabiltzen da ziurtasuna adierazteko?
4. Zein da testuan erabilitako hizkuntza funtzio nagusia?
5. Zer baliabide literario erabiltzen dira argudioa indartzeko?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.