Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Faxismoaren ezaugarriak eta Italia Gerra Handiaren ostean

Historia-n eguneratua2,44 KB

Demokraziaren ondamena, faxismoa

Faxismoaren ezaugarri nagusiak

Definizioa: Faxismo hitza Mussolinik sorturiko talde politikotik dator. Izen hori, azkenean, Mussoliniren mugimenduaren antzeko erregimen eta mugimendu guztiak izendatzeko erabili zen.

Printzipio nagusienak

  1. Nazionalismo erradikala: Sarritan, herri garaituen edo etsien nazionalismoa izaten da. Ustezko eskubideren bat ez lortzearen eraginezkoa, Italiaren kasuan. Gerra Handiaren amaieran, eurek nahi zutena ez lortzearen ondoriozko etsipenean euskarritu zen faxismoa.
  2. Antiparlamentarismoa: Faxismoa parlamentuaren eta liberalismoaren kontrakoa da. Faxismoaren ustez, sistema demokratikoek herritarren arteko zatiketa eragiten zuten, eta, beraz, herriaren ahultasuna zekarten.
  3. Arrazoiarekiko mesfidantza:
...
Jarraitu irakurtzen "Faxismoaren ezaugarriak eta Italia Gerra Handiaren ostean" »

Foruen abolizioa (1876): testuingurua, bilakaera eta ondorioak

Historia-n eguneratua3,53 KB

Foruak Indargabetzeko Lege Agindua (1876): Testuingurua eta Edukia

Foruak Indargabetzeko Lege Aginduaren sarrera eta artikuluak ditugu aztergai. 1876ko uztailaren 25ean argitaratu zen Gaceta de Madrid Estatuko aldizkari ofizialean. Dokumentu historiko, publiko, lehen mailako, politiko eta juridikoa da. Alfontso XII.a Espainiara itzuli zenean, Cánovas del Castillo izendatu zuen gobernuburu, eta honek 1876ko Konstituzioa prestatu zuen, monarkia parlamentario moderatua ezartzeko. Alderdi Kontserbadorea eratu zuen; bertako lider nagusia izan zen 1897an anarkista batek hil zuen arte.

Foruen Bilakaera Historikoa

Foru erabilera erkidegorako mesedegarria denean, lege balioa du eta idatziz jasotzen da. Antzinako Erregimenak bizimodu horri aldaketa handirik...

Jarraitu irakurtzen "Foruen abolizioa (1876): testuingurua, bilakaera eta ondorioak" »

Frankismoa Euskal Herrian: Diktadura, Erresistentzia eta Eraldaketa

Historia-n eguneratua10,68 KB

Iruzkin Historikoa: Frankismoaren Lehen Urteak (1939-1955)

  • Gerra Zibilaren amaierak lau hamarkadatan luzatuko zen erregimen diktatoriala ekarri zuen, non Francok botere guztiak bere gain hartu zituen. Totalitarismo forma gogorra izan zen, batez ere, aurka aritu zirenen zapalketari dagokionez. Errepresioa tresna erabakigarria bihurtu zen erregimena kontrolpean mantentzeko. Erregimenaren ezaugarri esanguratsuenak hauek dira: autarkia, nazioarteko isolamendua eta katolizismoa, besteak beste.
  • Oposizioa herrialdetik kanpo zein barruan eman zen. Barneko erresistentziari dagokionez, itxaropentsu erakusten ziren; izan ere, garai honetan oraindik uste zen aliatuek II. Mundu Gerra irabazten bazuten, Francoren erregimena desegin ahal izango zela, Errepublika
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa Euskal Herrian: Diktadura, Erresistentzia eta Eraldaketa" »

XX. mendeko euskal literatura: politika, aldizkariak eta euskal letren etxea

Historia-n eguneratua3,61 KB

XX. Mendea

hiru zatitan banatzen da, 36ko gerra aurrekoa, diktadura sasoia eta ondorengoa. Pizkunde literarioa XIX. mende amaieran hasi eta hazi zen poliki-poliki. Menderik emankorrenetakoa izan zen; horren lekuko dira 1936. urtera arte argitaratu ziren 300 liburuak. Literaturaren inguruan festa, azoka, lehiaketa ugari egin ziren Euskal Herrian zehar.

Politika

XIX. mendearen azken hamarkadan euskal politikagintzan eragin handia izango zuen planteamendua agertu zen: euskal nazionalismoa, mugimendu foralistaren lekukoa hartuko zuena. 1893an Sabino Arana Goirik (1865-1903) aldarrikatu zuen, “Euzkotarren aberria Euzkadi da”.

Hortik aurrera euskarazko literaturaren helburu nagusia Euskal Nazioaren oinarriak ezartzea eta sustatzea izango zen. Nazionalismoaren...

Jarraitu irakurtzen "XX. mendeko euskal literatura: politika, aldizkariak eta euskal letren etxea" »

Berrezarkuntza sistema (1875-1923): ezaugarriak eta krisiak

Historia-n eguneratua2,6 KB

Berrezarkuntza sistema 1875etik 1923ra bitartean egon zen sistema politikoari deitzen diogu. Seiurteko Demokratikoan izandako esperientziaren ondoren, Cánovasek asmatutako sistema honen bidez, Espainiako politikari egonkortasuna eskaini nahi izan zitzaion.

Sistemaren oinarriak eta ezaugarriak

Sistema honen oinarri nagusiak monarkia eta Gorteak ziren. Sistema politiko honen ezaugarri nagusiak hauek ziren:

  • Monarkia indartzea (eskumen ugari eta sistemaren gaineko epailearen funtzioarekin);
  • Alderdi-biko txandakatze sistema (Alderdi Dinastikoak: kontserbadoreak eta liberal-fusionistak);
  • Hauteskunde sistema kontrolpean izatea ("pucherazo", zerrenda faltsutzea eta kazikismoaren bidez);
  • Oligarkiaren interesak babestea;
  • Elizaren interesak babestea eta Espainia
...
Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntza sistema (1875-1923): ezaugarriak eta krisiak" »

Liberalismoa eta nazionalismoa XIX. mendeko Europako iraultzetan: 1820, 1830 eta 1848

Historia-n eguneratua3,24 KB

1820an, 1830ean eta 1848an hiru iraultza-ziklo gertatu ziren Europan. Bi ideologia izan ziren iraultza horien oinarriak: liberalismoa eta nazionalismoa.

Liberalismoa:

XIX. mendearen lehen erdialdeko liberalismoak absolutismoan uko egiten zion, eta Frantziako iraultzak aitorturiko eskubideak eta askatasunak berreskuratu nahi zituzten.

Nazionalismoa:

Nazionalismoak Napoleonen hedapenenan zuen jatorrioa, hedapen horrek naziokidetza-sentimenduak areagotu zituen. Baina, Vienako Biltzarreko berrantolaketan, ez zituzten batere kontuan hartu zenbait herriren ohiturak eta kultura zein historia-identitateak, adibidez, Polonia, Belgika, Norvegia, Italia eta Alemaniarenak. Gainera, bazeuden aspalditik oso herri desberdinez osaturiko inperioak: Errusiakoa,...

Jarraitu irakurtzen "Liberalismoa eta nazionalismoa XIX. mendeko Europako iraultzetan: 1820, 1830 eta 1848" »

Munduaren banaketa, Magallanesen itzulia eta Lutheraren erreforma: historia laburpena

Historia-n eguneratua3,23 KB

MUNDUAREN BANAKETA

Gaztela eta Portugalen arteko lehia zela eta Errege-erregina Katolikoek aita santuarengana jo zuten, hark erabaki zezan aurkitzen ari ziren lurren gaineko eskubideez. Gaztela eta Portugalek tordesillasko Ituna sinatu zuten 1494an. Itunean meridiano bat egitea erabaki zen. Meridianotik mendebaldera zeuden lurra Gaztelarentzat izango ziren, eta ekialdera zeudenak Portugalentzat. Hori hala, Portugali zegozkion bai Afrika eta Asia, bai eta Brasi ere, ituna sinatu eta urte batzuetara aurkitu zena. Gaztelaren esku geratu ziren Amerikako lur gehienak.

Aurkikuntzen ondorioz itsasoz haraindiko bi inperio sortu ziren, Espainiarena bata, Portugalena bestea.

MUNDUARI LEHENENGO ITZULIA

1519an Fernando Magallanesek zuzendutako espedizio bat...

Jarraitu irakurtzen "Munduaren banaketa, Magallanesen itzulia eta Lutheraren erreforma: historia laburpena" »

Lehen Mundu Gerra (1914-1918): kausak, bandoak eta hasiera

Historia-n eguneratua2,51 KB

LEHEN MUNDU GERRA (1914-1918)

Europan gertatu zen 1914 eta 1918 artean, eta Gerra Handia ere deritzo.

Kausak

Kolonien arteko desadostasunak: Alemaniak bi krisialdi sortu zituen. Bata Marokon 1905ean, Alemaniak frantsesen koloniei independentziaren aldeko hitzaldia eman zienean. Eta geroago, 1911n, gerraontzi bat igorri zuten inguru hartara. Horrek Frantzia eta Britainia Handiaren arteko aliantza sendotu zuen.

Balkanetako nazionalismoa: Nazionalisten lurralde-aldarrikapenek tirabirak sortu zituzten Balkanetako penintsulan. 1912-1913 urteetan Balkanetan gerra bat egon zen, Errusiaren eta Austria-Hungariako Inperioaren artean.

Lehia ekonomikoak: XX. mendean, Alemania lehiakide beldurgarri bilakatu zen industria-hazkunde bizkorrari esker.

Lurraldetasunaren

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra (1914-1918): kausak, bandoak eta hasiera" »

Espainiako 1917ko krisia eta sistema liberalaren kolapsoa (1902-1923)

Historia-n eguneratua4,8 KB

Erregenerazionismo Liberala: José Canalejas (1910-1912)

José Canalejas (buruzagia) sistema bideratzeko ahalegin garrantzitsuenari ekin zion, demokratikoagoa eta oinarri sozial zabalagoa izan zezan. Sistema parlamentarioa hobetzen, estatua sekularizatzen eta gizarte gaietan inplikatzen ahalegindu zen. Herrialdea modernizatzeak aldaketak ekarri zituen:

Eliza eta Estatua Banatzea

  • Erlijio askatasuna.
  • Erlijio monopolioa amaitzea hezkuntzan (irakaskuntza laikoa ezartzea).
  • Egoitza Santuarekin negoziatzen saiatu zen.

Gobernuak Giltzarrapoaren Legea onartu zuen, Espainian erlijio-ordena berrien ezarpena mugatzeko.

Erreforma Sozialen Politika

Klase xeheen bizi- eta lan-baldintzak hobetu ziren babes sozialeko neurriekin:

  • Lanaldia murriztea.
  • Laneko Istripuen Legea.
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako 1917ko krisia eta sistema liberalaren kolapsoa (1902-1923)" »

Frankismoa: diktadura, oinarriak eta aldaketa soziokulturalak

Historia-n eguneratua2,53 KB

FRANKISMOA


Francoren diktadura 40 urte. (botereak modu autiritarioan eta antidemokratikoan erabiltzea, immobilismoa, jarrera zalantzatia nazioartean eta aldaketa sakonak).
-Aldeko inguruabarrak eta frankismoaren oinarriak. Erregimenaren aldeko inguruabarrak (militarra, nazioartekoa, barnekoa eta erlijiokoa). Frankismoaren oinarrietan (ideologikoa ideiak laburtu, politikoa 38an Lan Foruak egin eta sozialak Frankismoak estatu kolpean laguntza jaso).
-Frankismoaren bilakaera.
(Guerra Zibila amaitzean hasi zen.) Bertan, Erregimen frankistaren hasierako urteak (Bakantzea(39an IIMG hasi, Zalantzak Spren jarrerarekiko, 47an Gerra Hotza) eta Autarkia urteak( Frankismoak estatu politiko diktatoriala. politika antidemokratikoa, ekonomia politikaren ezaugarriak...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: diktadura, oinarriak eta aldaketa soziokulturalak" »