Karlismoa eta foru-liberalismoaren gatazka (1833-1876): gerrak eta Kontzertu Ekonomikoa
1. Karlismoa: Ideologia eta Oinarri Soziala
Erregimen Zaharreko absolutismoa, zorrozkeria erlijiosoa eta foru zein pribilegio feudalen defentsa ziren karlismoaren ezaugarri ideologiko nagusiak.
Karlismoa eta oinarri soziala
Karlistak absolutista amorratuak ziren, eta nekazarien zati handi batek osatzen zuen mugimendua. Karlismoa mugimendu kontrairaultzaile, herrikoi eta nekazaria izan zen.
Karlismoa eta foruak
Euskal Herrian, Nafarroan, Katalunian eta Aragoin foruen defentsa funtsezkoa zen karlismoaren bandoan sartzeko, liberalismoak Konstituzioa ezartzerakoan foruen berezitasunak mehatxatzen zituelako. Foru-sistema ez zetorren bat euskal burgesiaren interesekin, Espainiako merkataritzarekin bat egin nahi zutelako, aduanak kostaldera eramanez. Politikan,...