Germaniar erresumak
ERROMATAR IMPERIOAREN ZATIKETA:
395. Urtean Teodosio enperadoreak bitan zatitu zuen Inperioa, errazago defendatzeko:
Mendebaldeko Erromatar Inperioa
Ekialdeko Erromatar Inperioa, Konstantinopla hiriburu zuena.
Lurralde horietako bakoitzak bere enperadorea eta bere erakundeak zituen.
Mendebaldeko enperadoreen agintea oso ahula zen; ez ziren germaniarrak eta hunoak geldiarazteko gai izan. Ekialdean, mila urte gehiago iraun zuen Inperioak, eta bizantziar imperioa deitu zioten.
GERMANIARREN INBASIOAK:
Mendebaldeko enperadoreak ez ziren hunoak geldiarazteko gai izan. Erromatarren lurraldea inbaditu zuten hunoek.
V. Mendean, Atila, germaniar herriei eraso egin zieten, eta Mendebaldeko Erromatar Inperioaren lurraldeetan babesa bilatu behar izan zuten.
Hunoak Galiaraino iritsi ziren, baina handik bota zituzten. Katalauniar zelaietako gudua galdu ostean.
Germaniarren eta erromatarren arteko elkarbizitza gero eta zailagoa zen. Enperadoreen boterea izugarri ahuldu zen.
Odoakro germaniar buruzagiak tronutik kendu zuen Mendebaldeko Erromatar Inperioko azken enperadorea; alegia, Romulo Augustulo, hamar urteko haurra.
LURRALDE ETA POLITIKAREN ANTOLAKETA
Mendebaldeko Erromatar Inperioa zenbait erresuma independentetan zatitu zen V. Mendetik VII. Mendera, Galian frankoak ezarri ziren; Erresumak errege-erreginen agintepean zeuden. Hasieran, nobleek aukeratzen zituzten. Monarka bakoitzak bere kontseilua zuen, gobernuaren alorreko gaietan aholku emateko eta justizia egiten laguntzeko.
Zenbait lurraldetan aginte militarra dukeen eskuetan zegoen, Hirietan kondeak eta gotzainak gailentzen ziren; izan ere, botere handia zuten. Idatzi gabeko legeak zituzten.