Lanbide heziketa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Karlos IV.a eta Antzinako Erregimenaren Krisia

Historia4,45 KB

Karlos III.aren heriotzaren ondorioz, Karlos IV.ak bereganatu zuen koroa. Karlos IV.aren erregealdiaren lehen urteetan, hau da, XVIII. mende amaieran, Antzinako Erregimenak krisi larria izan zuen, esparru guztietara zabalduz: ekonomikoa, politikoa eta soziala. Krisi honek Estatu Batuetako eta Frantziako iraultza liberaletan du jatorria. Ideia liberalek erregimen absolutisten gainbehera ekarri baitzuten.

Antzinako Erregimenaren Krisiaren Oinarriak

Antzinako Erregimenaren krisia eragin zuten mugimenduak ideia liberal erradikaletan oinarritzen ziren. Esanguratsuenak hurrengo hauek izan ziren:

  • Nazioaren subiranotasuna
  • Botere-banaketa
  • Estatu laikoa sortzea
  • Gizakiaren eta herritarraren eskubideak errespetatzea

Ideia berri hauen ondorioz, liberalismo ekonomikoan...

Jarraitu irakurtzen "Karlos IV.a eta Antzinako Erregimenaren Krisia" »

Gerra Zibila eta XX. Mendeko Espainiako Historia

Historia2,8 KB

Gerra Zibilaren Ondorioak

Ondorio Ekonomikoak

  • Nekazaritzan landutako lurren azalera murriztu zen.
  • Penintsulako toki industrial batzuetan kalte handiak jasan ziren eta ekoizpena jaitsi zen.
  • Abeltzaintzaren bi herenak desagertu ziren.
  • Merkataritza ontzidiaren herena baino gehiago, tren makinen eta bagoien %60, eta trenbidearen eta errepide sarearen zati handi bat erabili ezinda geratu ziren.
  • Espainiako Bankuko urre erreserbak desagertu ziren.

Ondorio Sozialak eta Demografikoak

  • Giza galerak izugarriak izan ziren; milioi erdi lagun hil ziren gerran.
  • Errepublikari emandako babesagatik errepresalien beldur zirelako erbesteratu zirenak, gerrak hustuta utzi zituenak eta etxerik gabe gelditu zirenak beste horrenbeste izan ziren.
  • Nekazaritzan produkzioak jaitsi
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Zibila eta XX. Mendeko Espainiako Historia" »

1839ko Urriaren 25eko Legea eta Foruen Berrespena

Historia3,2 KB

Testuaren Sailkapena

Sailkapena: 1839ko urriaren 25ean Maria Kristinak emandako legearen zatia da. Honen bidez, foruak batasun konstituzionalaren menpe jartzen dira. Testu historiko-juridikoa da, garaiko legea delako, eta eduki politikoa du. Egilea Maria Kristina da, Isabel II.aren erregeordetzan. 1839ko urriaren 25ean, Lehen Gerra Karlistaren amaieran idatzitako dokumentu publikoa da.

Azterketa: Eduki Nagusiak

Azterketa: Ideia nagusia foruen berrespena da, monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egiten ez dion bitartean.

  • 1. artikulua: Maria Kristinak foruak berresten ditu, monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egin gabe.
  • 2. artikulua: Gorteei foruak berrikusteko eskubidea ematen die. Hauen esku geratzen dira aldaketa eta birmoldaketa
...
Jarraitu irakurtzen "1839ko Urriaren 25eko Legea eta Foruen Berrespena" »

Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak, Konferentziak eta Ondorioak

Historia2,53 KB

Bigarren Mundu Gerra: Gertaera Nagusiak

Gerraren Hasierako Gertaerak

  • Norvegia: Hitlerrek Norvegia inbaditu zuen eta Frantziaren aurkako erasoa jo zuen.
  • Polonia: Austria inbaditu eta gero, Alemaniak Polonia inbaditu zuen.

Ekialdeko Frontea

  • Stalingrad: Alemaniarrek Kaukasoko petrolio-erreserbak nahi zituzten, baina huts egin zuten Stalingradeko konkistan.
  • Kursk: Alemaniaren eta Errusiaren arteko gudua. Errusiak garaitu zuen.

Bake-konferentziak eta Ordena Berria

Ordena Berria

Bake-konferentzietan islatu behar zen ordena berria bi potentzia nagusi zeudela zen: AEB eta SESB.

Yaltako Konferentziaren Erabakiak

  • Ekialdeko Europan hauteskunde libre eta demokratikoak egiteko konpromisoa.
  • Alemania 4 zatitan banatu zen.
  • NBE sortzea proposatu zen.

Potsdameko Konferentzia

Aliatuen...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak, Konferentziak eta Ondorioak" »

Joanes etxeberri sarakoa(bukaube)

Historia1,65 KB

XVIII.Joanes Etxeberri Sarakoa. Medikuntza karrera burutu zuen Frantziako unibertsitateren batean. Saran ekin omen zion sendagile lanari baina gerora Hego Euskal Herrira etorri zen, Azkoitian ere aritu zen. Kultoa genuan Etxeberri eta oso euskalzalea. Irakurriak zituen aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak. Sarako erretorea buruzagi eta aintzindaritzat zeukan eta haren lanari jarrraipena eman nahi izan zion. Euskararen inguruan gauzatu zituen bere idazlan guztiak. 1- Lau-urdiri gomendiozko karta edo gutuna(1718): Ordurako gauzatuak zituen liburuak argitaratu ahal izateko, laguntasuna eskatu zion Lapurdiko Biltzarrari. Imprimaturiko liburuska honetan bere egitasmoa azaldu zuen. Baina biltzarkideek ez zioten jaramon handirik egin eta horregatik,...
Jarraitu irakurtzen "Joanes etxeberri sarakoa(bukaube)" »

Gerra Zibila Euskal Herrian: Bilakaera eta Ondorioak

Historia4 KB

Gerra Zibila Euskal Herrian: Testuingurua eta Hasiera

Gerra Zibilaren testuinguruan, Euskal Herrian hainbat faktorek eragin zuten egoera berezi bat sortzea. Batetik, gerra-egoerak sortutako isolamenduaren ondorioz, euskal armada, Eusko Gudarostea, antolatu zen. Bestetik, kleroaren jokaera ere berezia izan zen, parte garrantzitsu batek matxinatuen aurka egin baitzuen. Azkenik, matxinadaren aldeko masa-mugimendu garrantzitsu bat zegoen: karlismoa, bereziki Nafarroan.

Altxamenduaren hasiera probintziaka

Altxamenduaren aurrean, egoera ezberdinak eman ziren Euskal Herrian:

  • Araba eta Nafarroa: Altxamenduak biztanleria zibilaren gehiengoaren atxikimendu eta laguntza izan zituen. Horren arrazoi nagusiak nekazaritza-oinarriko ekonomia, eskuinaren nagusitasuna
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Zibila Euskal Herrian: Bilakaera eta Ondorioak" »

Diktadura Frankistaren Sorrera eta Bilakaera (1939-1959): Politika eta Nazioarteko Harremanak

Historia4,04 KB

gaia: Diktadura Frankistaren Sorrera (1939 - 1959)

Politika

1939ko apirilaren 1ean amaitu zen Gerra Zibila, eta frankismoa ezarri zen Espainian 1975 arte. Altxatu ziren tropa guztiak bateratu eta buruzagi bakar baten bidez biltzea erabaki zuten, bai gerrako bai ondorengo gobernua bermatzeko. 1936ko irailean, Franco jenerala aukeratu zuten Estatuko Gobernuburu. Hasieratik, sistema politiko gisa faxismoa onartzearen alde zegoen. Bi sistema zituen eredu: Hitlerrena eta Mussolinirena. Bi diktaduretatik bi ezaugarri hartu zituen:

  1. Bere burua definituko zuen titulua asmatzea (Caudillo), Italian “Duce”, Alemanian “Führer” bezala.
  2. Alderdi bakar batean biltzeko erabakia hartzea (Falange).

Francoren erregimenak errepublikaren ideia eta monarkiaren...

Jarraitu irakurtzen "Diktadura Frankistaren Sorrera eta Bilakaera (1939-1959): Politika eta Nazioarteko Harremanak" »

Italia faxista

Historia7,57 KB

1920KO HAMARKADA:gerra ondoko krisialdia europan, bereziki alemanian, Estatu batuak potentzia handiena ziren. (Dawes plana: estatu batuek mailegu bat emango emango zioten zioten alemaniari ark aliatuekin zituen zorrak ordain zitzan, eta aliatuek horrela Estatu batuekin zituzten zorrak ordainduko zituzten) URTE ZORIONTSUAK ESTATU BATUETAN:
Finantza zentrua New York zen, industria asko hazi zen, bizi kalitatea hobetu, kontsumo gizartea sortu eta bizimodu amerikarra eratu. 1920KO KRACK-a:New Yorkeko burtsaren porrot-a da, krisialdi ekonomiko larria eragin zuena mundu osoan.Kausak: •Gainekoizpena:gehigi fabrikatutako produktuak sobratzea. •Espekulazioa:burtsan, akzioak ez zetorrela bat,  enpresek egiazki zituzten irabaziekin. DEPRESIO HANDIA:
...
Jarraitu irakurtzen "Italia faxista" »

Espainiako Historia Garaikidea: Errepublika eta Frankismoa

Historia4,96 KB

I. Aurrekariak: Primo de Riveraren Diktadura eta II. Errepublika

1. Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)

Primo de Riverak 1923an estatu-kolpea eman zuen, eta zazpi urtez egon zen diktaduran. Estatu-kolpea emateko arrazoi batzuk eman zituen:

  • Txandakatze-sistema deuseztatu nahi zuen.
  • Marokoko arazoa konpondu nahi zuen.
  • Ordena publikoa bermatu eta mugimendu separatistak isilarazi nahi zituen.

1876ko Konstituzioa indargabetuz, Espainiako arazoak konpontzeko irtenbidea aurkitu zuela adierazi zuen. Politika guztia debekatu, eta 1924an Unión Patriótica sortu zuen.

Diabetesaren ondorioz, 1930. urtean dimisioa eman zuen, eta beste jeneral bat jarri zuen bere ordez: Dámaso Berenguer. Haren diktadurari diktablanda izena ezarri zioten, bere metodoengatik....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historia Garaikidea: Errepublika eta Frankismoa" »

Espainiako Trantsizioa (1975-1985): Konstituzioa eta Euskal Autonomia

Historia13,18 KB

Espainiako Trantsizioa (1975-1985): Konstituzioa eta Estatutua

Frankoren heriotza 1975eko azaroaren 20an izan zen. Bi egun geroago, Joan Karlos I.a erregeak bere kargua zin egin zuen.

Trantsizioa bermatzaile bihurtu zen, herritarrek onartu egin baitzuten. Hala ere, zailtasun handiak izan ziren prozesuan.

1. Arias Navarroren Gobernua (1975-1976)

Erregeak Carlos Arias Navarro izendatu zuen gobernu presidente, baina zorrotz kritikatua izan zen, frankismoaren jarraipena zelako. Gobernuan ministro erreformista batzuk sartu baziren ere, jarraipena izan zen nagusi. Erabaki hau aparatu frankista eta armada lasaitzeko hartu zen. Mugimenduko prentsaren laguntza izan zuen.

Immobilismoak lan-gatazkak eta konfrontazio politikoa areagotu zituen. Navarrok ez zuen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa (1975-1985): Konstituzioa eta Euskal Autonomia" »