Espainiako Trantsizioa (1975-1985): Konstituzioa eta Euskal Autonomia

Historia13,18 KB

Espainiako Trantsizioa (1975-1985): Konstituzioa eta Estatutua

Frankoren heriotza 1975eko azaroaren 20an izan zen. Bi egun geroago, Joan Karlos I.a erregeak bere kargua zin egin zuen.

Trantsizioa bermatzaile bihurtu zen, herritarrek onartu egin baitzuten. Hala ere, zailtasun handiak izan ziren prozesuan.

1. Arias Navarroren Gobernua (1975-1976)

Erregeak Carlos Arias Navarro izendatu zuen gobernu presidente, baina zorrotz kritikatua izan zen, frankismoaren jarraipena zelako. Gobernuan ministro erreformista batzuk sartu baziren ere, jarraipena izan zen nagusi. Erabaki hau aparatu frankista eta armada lasaitzeko hartu zen. Mugimenduko prentsaren laguntza izan zuen.

Immobilismoak lan-gatazkak eta konfrontazio politikoa areagotu zituen. Navarrok ez zuen indar handirik, baina hainbat zailtasuni egin behar izan zien aurre: langileen grebak, ETAren eta GRAPOren terrorismoa eta Bunkerrak (frankismoaren aldeko sektoreak).

Navarroren gobernuak huts egin zuen eta 1976an greba ugari izan ziren. Gasteizko gertakariek (poliziak 5 grebalari hil zituen) Espainia osoan hedatu zituzten protestak eta oposizioaren batasuna azkartu zuten. Oposizio antifrankista (PCE eta PSOE) bat egin eta Platajunta osatu zuten.

Oposizioak haustura demokratikoa eskatzen zuen:

  • Behin-behineko gobernu indartsua eratzea.
  • Amnistia orokorra.
  • Askatasun politikoak, sindikalak, eta prentsa-, iritzi- eta informazio-askatasuna.
  • Nazionalitate historikoak onartzea.
  • Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak antolatzea eta alderdi politikoak legeztatzea.

Erregearen babesik ez zuenez, Navarrok dimititu egin zuen 1976an.

2. Adolfo Suárezen Gobernua (1976-1981)

Bi egun geroago, Erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernu presidente. Oposizioak ez zuen ulertu Mugimenduko kide bat aukeratu izana. Suarezek gizartearen askatasun-nahia ulertu eta erreformak bizkortu zituen, oposizioa erakartzeko, inmobilistenak indargabetzeko eta iritzi publikoa alde jartzeko. Hala ere, prozesu erreformistak tentsioak piztu zituen sektore inmobilistekin.

Terrorismoa Trantsizioan

Trantsizioa ez zen izan baketsua; eskuin muturrekoek eta ezker muturrekoek prozesua oztopatzen saiatu ziren. Gertakaririk lazgarriena eskuin muturrak bost abokatu laboralista erail zituenean gertatu zen. Urtarrileko azken egunak aste beltza bihurtu ziren. Indarkeria terroristak ehunka lagun hil zituen; batzuk errepresio instituzionalaren ondorioz, eta gehienak eskuin muturreko, GRAPOren eta ETAren eraginez. Ekonomia krisia areagotu eta mobilizazio eta greba ugari izan ziren.

Erreforma Politikarako Legea

Erreformetan aurrera egiteko ezinbestekoa zen erregimen frankista desegitea eta erakundeak ezabatzea.

Suárezen programak bi premia zituen: erreforma politikarako lege bat onartzea, eta hori eginda, Gorteak desegitea eta hauteskundeetarako deia egitea.

Erreforma politikarako legea proiekturik handiena izan zen. Legearen helburuak:

  • Herri-subiranotasuna berreskuratzea.
  • Gorteetako kideak sufragio unibertsal, libre, zuzeneko eta sekretuz aukeratzea.
  • Pertsonen eskubideak defendatzea eta alderdi-aniztasuna aitortzea.

Helburua sistema politiko frankistaren erreforma egitea zen. Legea aurrera ateratzeko, gobernuak elkarrizketak izan zituen armadarekin, Elizarekin, oposizioarekin eta Gorteetako prokuradoreekin. Gorteetan onartu zen eta herritarrek Erreferendumean berretsi zuten.

Oposizio Demokratikoa Legeztatzea

Erreferendumak gobernua indartu zuen. Beraz, Lege-dekretuak egin zituen: preso politikoei amnistia eman, Ordena Publikorako Auzitegia (TOP) kendu, askatasunak berrezarri, greba egiteko eskubidea onartu, Mugimendu Nazionala desegin eta Estatuko administrazio berria sortu. Frankismoarekiko haustura demokratikoa gertatzen ari zen.

Hauteskunde Legea: bi helburu lortzeko zituen: askatasunak ezartzea eta hauteskunde demokratikoetarako deialdia egitea. Lege-dekretuaren bidez alderdi politikoak legeztatu zituen.

Zailtasun juridiko handieneko auzia PCE legeztatzea izan zen. Suarezek PCE legeztatzea lortu zuen, Carrillok Espainiako legeak eta instituzioak onartzeko konpromisoa hartu ondoren.

Hauteskundeetan parte hartu zuten alderdi politiko nagusiak:

  • Eskuinean: Aliantza Popularra (AP) eta Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD).
  • Ezkerrean: PSOE eta PCE.
  • Katalunian: Partit Democràtic de Catalunya (PDC) eta Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC).
  • Euskadin: Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) eta Euskadiko Ezkerra (EE).

1978. urtearen hasierako hauteskunde sindikaletan, CCOO izan zen garaile.

1977ko Hauteskunde Demokratikoak

Legegintza-hauteskunde askeetara deitzea ezinbestekoa zen sistema parlamentarioa berrezartzeko. Gobernuak eta oposizioak hauteskundeak ekainaren 15ean egitea adostu zuten. Kongresurako 350 ordezkari aukeratu behar ziren eta 270 senaturako. Hauteskunde legeak UCDri mesede egin zion, eta hauteskundeak irabazi zituen. Bigarrena PSOE izan zen, eta PCE hirugarrena. Gobernuak EEEn sartzea eskatu zuen, eta Europako Kontseiluak eskaera onartu zuen.

3. Krisi Ekonomikoa eta Moncloako Itunak

UCDren lehenengo arazoa krisi ekonomikoa izan zen, 1973ko Petrolioaren krisiak eraginda. Inflazioa, langabezia eta Estatuaren defizita handitu ziren, eta enpresa askok itxi behar izan zuten. Pezetaren debaluazioak mesede egin zien esportazioei, turismoari eta atzerriko inbertsioei, eta krisia arindu zuen.

1977an sinatu ziren Moncloako Itunak. Indar politiko eta sozialek garaiko arazo nagusiei irtenbidea bilatzeko ahaleginak izan ziren.

Itunek bi helburu zituzten:

  • Ekonomia erreformatu, modernizatu eta onbideratzea.
  • Erreforma politikoak egiten jarraitzea eta ordena publikoko indarrak berrantolatzea.

4. 1978ko Konstituzioa eta Estatu Autonomikoa

Gorte berrien lehen eginkizuna konstituzio ez-baztertzaile bat egitea izan zen. Kongresuko Konstituzio Gaietarako Batzordeak idatzi zuen testua. Batzordeak 7 kide izendatu zituen. Txostengileek herritar gehienek onartzeko moduko konstituzio bat prestatu zuten.

Erreferenduma 1978ko abenduaren 6an egin zen. Erregeak testua berretsi zuen eta bi egun geroago BOEn argitaratu zen. Ondoren, Gorteak desegin behar ziren eta berriro ere hauteskundeetarako deia egin zen: lehenik hauteskunde orokorretarako eta gero udal-hauteskundeetarako.

1978ko Konstituzioaren Ezaugarriak

Konstituzioak Espainiako konstituzionalismoaren funtsezko ezaugarriak bildu zituen, gizarte demokratiko aurreratu bat sortzeko asmoz.

  • Espainia Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa da.
  • Nazioaren subiranotasuna Espainiako herrian datza.
  • Eredu politikoa monarkia parlamentarioa da.
  • Nazioaren batasun zatiezina aldarrikatzen du, baina autonomia-eskubidea aitortzen eta bermatzen du.
  • Giza eskubideak eta askatasunak bermatzen ditu.
  • Estatua akonfesionaltzat hartzen du.
  • Adin nagusitasuna 18 urterekin lortuko zen.

Herritarren Defendatzailea, Konstituzio Auzitegia eta botere judiziala arduratuko ziren askatasun eta eskubide horiek babesteaz.

Hiru botere banaketa eta independentzia ezartzen zituen:

  • Botere legegilea: Gorteek zuten.
  • Botere betearazlea: Gobernuak izango zuen.
  • Botere judiziala: Epaile eta magistratu independenteen eskuetan.

Estatu Autonomikoaren Sorrera

Diktaduran, estatua zentralista zen eta herrialdeetako berezitasun guztiak debekatu ziren. 1977an Suarezek autonomiak eratzeko prozesuari ekin zion. Prozesua Konstituzioan jaso zen. Autonomia bihurtzeko bi bide ematen zituen Konstituzioak:

  • 151. artikulua: Bide azkarra, nazio historikoentzat (Katalunia, Euskadi eta Galizia).
  • 143. artikulua: Bide mantsoagoa, gainerako herrialdeentzat.

Katalunian: Suarezek Josep Tarradellas erbestealditik itzuli eta Generalitatea alde-baterako berrezartzea onartu zuen.

Euskal probintzietan: Eusko Kontseilu Nagusia (EKN) onartu zen. Prozesu korapilatsuagoa izan zen, ETAren atentatuek, abertzaleek Nafarroa euskal autonomia-araubidean sar zedin eskatzeak eta EAJk Konstituzioa onartu ez izateak zaildu baitzuten prozesua.

Autonomia prozesua baldintzatua zegoen LOAPA zela eta (Autonomia Prozesua Harmonizatzeko Lege Organikoa). Honek mugatu egiten baitzituen autonomien eskumenak.

5. UCDren Bigarren Legegintzaldia (1979-1982)

1979an legegintza eta udal-hauteskundeak egin ziren. UCDk irabazi zuen, gehiengo osorik gabe. Apirilean lehendabiziko Udal-hauteskundeak egin ziren; UCDk irabazi arren, PSOEk alkatetzak eskuratu zituen Madrilen eta Bartzelonan.

Suarezek ezin izan zituen gauzatu agindutako erreformak, dibortzio-legea, besteak beste. Gobernuak zenbait arazoei aurre egin behar izan zien. Alderdi barruko desadostasunek Suárezen dimisioa eragin zuten 1981ean.

1981eko Otsailaren 23ko Estatu-kolpea

UCDk Leopoldo Calvo Sotelo aukeratu zuen Suárezen ondorengo. 1981eko otsailaren 23an, Antonio Tejero teniente koronelaren agindupeko guardia zibilen talde batek Diputatuen Kongresua hartu zuen eta Gobernua eta subiranotasun nazionalaren ordezkariak bahitu zituen.

Kolpistek kontzentrazio nazionaleko gobernu bat eratu nahi zuten, Armada buru zela. Erregea buruzagi militarrekin jarri zen harremanetan, leialak ote ziren jakiteko, eta hori jakitean herritarrei zuzendu zitzaien telebistaz, kolpea gaitzetsiz. Gehienek Konstituzioaren alde egin zuten eta estatu-kolpekoak atxilotu zituzten.

6. Calvo Soteloren Gobernua (1981-1982)

Otsailaren 25ean hartu zuen presidente kargua. Hitzarmenak egitea lortu zuen:

  • LOAPA sinatu zuen autonomia-prozesua arautzeko eta autonomien eskumenak mugatzeko.
  • Dibortzioen legea egin zuen.
  • Espainia NATOn sartu zen, baina egitura militarretik kanpora gelditu zen.

UCD erabat desegin zen. Suarezek CDS sortu zuen. Calvo Sotelo babesik gabe geratu zen, Gorteak desegin eta hauteskundeak antolatu zituen. 1982ko urriaren 28ko hauteskundek zeharo aldatu zuten Espainiako mapa politikoa. PSOEk gehiengo osoz irabazi zituen hauteskundeak. Felipe Gonzálezek gobernuko presidentea bihurtu zen 1996 arte. 1982an PSOEk hauteskundeak irabazita, trantsizio-aldia amaitu zen.

7. Trantsizioa Euskal Herrian

1977ko ekainaren 19an, Euskal Parlamentarien Biltzarra eratu zen, aurreautonomia-proiektu bat egiteko asmoz.

1978ko urtarrilean lege-dekretuaren bidez Eusko Kontseilu Nagusia (EKN) sortu zen. Nafarroa kanpoan geratu zen, hango parlamentariek ez sartzea erabaki zutelako.

Abenduaren 6an, Konstituzio berria bozkatu zen erreferendum bidez. EAJk abstentzioaren alde agertu zen, eta abstentzioa nagusi izan zen Euskal Herrian.

1979ko martxoan hauteskunde orokorrak egin ziren eta hurrengo hilean, udal-hauteskundeak. Lehenetan, EAJk lortu zuen garaipena, PSE atzetik. Estatutua lortzeko negoziazioak areagotu ziren. Estatutu proiektua 1978ko abenduaren 29an Gorteetan aurkeztu zuten. Negoziazioaren ondorioz, erreferendumean aurkeztu zen. Estatutuak emaitza aldekoa izan zuen (EAJk alde jarri zen). Eusko Jaurlaritzako Leizaola Lehendakaria Euskadira itzuli zen.

Carlos Garaikoetxea EAEko lehendakari bihurtu zen.

Gernikako Estatutuaren Ezaugarriak

Espainiar Estatuaren barruan autonomia erkidego gisa finkatzen du, baina etorkizunerako eskubide historikoak ukatu gabe.

Gai eztabaidatuenak jasota geratu ziren:

  • Nafarroa EAEn sartu ahal izatea.
  • Ordena publikoaren eta irakaskuntzaren gaineko eskumenak.
  • Ogasun autonomoa eta Kontzertu ekonomikoa.

Finantzazio horren arabera, Foru Aldundi bakoitzak bere zergak ezartzen eta biltzen ditu, eta zenbateko orokor horretatik, zati bat Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailari emango dio. Eusko Jaurlaritzak Madrilgo gobernuari Kupoa deritzona ordainduko dio.

1983an Lurralde Historikoaren Legea onartu zuten, erakunde bakoitzaren eskumenak definitzeko.

Eusko Jaurlaritzak gero eta eskumen handiagoak hartuz joan zen: hezkuntza, ordena publikoa (Ertzaintza), Osasuna (Osakidetza), eta Euskal Telebista sortu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML