Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak, Konferentziak eta Ondorioak
Bigarren Mundu Gerra: Gertaera Nagusiak
Gerraren Hasierako Gertaerak
- Norvegia: Hitlerrek Norvegia inbaditu zuen eta Frantziaren aurkako erasoa jo zuen.
- Polonia: Austria inbaditu eta gero, Alemaniak Polonia inbaditu zuen.
Ekialdeko Frontea
- Stalingrad: Alemaniarrek Kaukasoko petrolio-erreserbak nahi zituzten, baina huts egin zuten Stalingradeko konkistan.
- Kursk: Alemaniaren eta Errusiaren arteko gudua. Errusiak garaitu zuen.
Bake-konferentziak eta Ordena Berria
Ordena Berria
Bake-konferentzietan islatu behar zen ordena berria bi potentzia nagusi zeudela zen: AEB eta SESB.
Yaltako Konferentziaren Erabakiak
- Ekialdeko Europan hauteskunde libre eta demokratikoak egiteko konpromisoa.
- Alemania 4 zatitan banatu zen.
- NBE sortzea proposatu zen.
Potsdameko Konferentzia
Aliatuen arteko desadostasun handiak agerian geratu ziren. Adostutako puntu bakarra: Nazien kontrako epaiketak egitea.
Gerraren Ondorioak
Ondorio Moralak
Aliatuek nazien kontzentrazio-esparruak aurkitu zituzten. Halaber, agerian geratu zen biztanle zibilak sarraskitzeko taktika militarrak erabili zirela, eta horrek eztabaida sakona abiarazi zuen, armadek gerretan izan beharreko jokabideari buruz.
Ondorio Ekonomikoak
Bi erakunde eratu ziren:
- Gerra ondoren herrialdeei ekonomia berreraikitzen laguntzeko.
- Munduko finantza sistema berria sortzeko, herrialdeen arteko akordio ekonomikoak bideratzeko.
Ondorio Politikoak
Mendebaldeko Europak erabat galdu zuen munduko politikaren nagusitasuna, Sobietar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen mesedetan. Handik gutxira, Europako herrialdeek beren inperio kolonialak ere galdu zituzten. Europa bateratzearen beharra proposatzen hasi ziren. Gerra Hotza sortu zen.
Nazio Batuen Erakundea (NBE)
NBEren Helburuak
- Pertsonen eskubideak babestea.
- Bakeari eustea: Kide berriek uko egin behar diote indarra erabiltzeari eta konpromisoa hartu behar dute herrialdeen arteko gatazkak modu baketsuan konponduko dituztela.
- Herrien determinazio librea: Herri batek ez dio subiranotasuna mugatuko beste bati. Horren ondorioz, inperioak deskolonizatzeko ateak ireki ziren.
- Herrien arteko lankidetza: NBEk hainbat erakunde espezializatu sortu zituen (adibidez, UNICEF).